argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2021eko uztailaren 19a

Lorenzo Llona Olalde Mexikoko hiriburuan egon da preso bost hilabetez, Espainiatik egindako estradizio eskaeraren aurrean zain. Epaile batek estradizioaren aldeko jarrera baietsi zuen, baina Mexikoko Kanpo Harremanetarako Idazkaritzak atzera bota zuen eskaera, frogen arabera Llona Mexikon baitzegoen Espainiak leporatzen dizkion delituak gertatutakoan.

Jose Mari Iriondo ETB2ko zuzendari ohia eta kazetariak «Berria»n: «Gaur egun ETB2n egiten da telebista generalista, alaiagoa. Eta ETB1 geratu da telebista ofizial gisa. Antzekoa gertatzen da Euskadi Irratia eta Radio Euskadirekin. Radio Euskadi arinagoa da; Euskadi Irratia formalagoa da, serioagoa....».


Auzitegi Gorenak bere eskuetan dagoena egingo duela eta hori Atutxak jakin beharko lukeela galdetzen dio «El Correo»ko kazetariak Milagroas Calvo Espainiako Auzitegi Goreneko magistratuari: «Atutxa jaunak badaki hori, bera ondo prestatutako gizona eta azkarra delako, eta badakielako zeintzuk diren Estatuaren botereak eta noraino iristen diren. Ez daukagu hari ezer erakustekorik, oso ondo ezagutzen du iragana, oraina eta etorkizuna».