Izkiz mendilerroa. Matxin Berrobiren maitemina

Bada legenda bat non Abaltzisketako Dorrea baserriko Matxin Berrobiren sinadura ageri den, nahiz eta gaur egun izen hori duen baserri edo abizenik ez izan inguru horietan.

Maitasun istorio bat da Matxin Berrobi eta Maialenen artekoa. Ezkongaiak ziren, inguruan dagoen Nafarroako Araiz bailarako Azkarateko San Fermin erromeriatik iluntze batean batera itzuli zirenetik. Kontua da, Sevillan bizi zen Otane izeneko indiano batek Pellico izeneko bere semea bidali zuela Abaltzisketara ahaideen baserria ezagutzera. Pellico Maialenekin txoratu eta harekin esposatzekotan zen. Eta horrela, Abaltzisketako San Juan Bautista elizan jarri zuten esposatzeko hitzordua.

Egun gutxira, Maialenen aitaren gari soroak erretzen hasi ziren, eta aldi berean, ingurukoak ere bai. Errua beroari eta ekaitz egunetako tximistei bota zieten.
Matxin Berrobik idatzi batean bere erruduntasuna onartu zuen, Maialen galtzearen minean. Eta apaizarengana joan zen bekatua aitortzera. Garai haietan, soroak erretzeko bekatuaren barkazioa gotzainen esku omen zegoen. Aralarko San Migel in Excelsiseko santutegian hasi omen zuen Matxin Berrobik bere erromesaldia. Santutegiz santutegi betearazi omen zioten bere penitentzia Urkiolan amaitu arte. Bidez bide eta artisautzako lantxoak eginez atera omen zuen aurrera bizitza.
Alabaina, Matxin Berrobiren gisara Markinezera iritsi arren, gu, Apinaizetik lehengo tokira itzuliko gara.

Kukuaren deien artean garai bateko mandazainen (venta de los arrieros) bidetik ametz-basoan zehar joango gara. Europan dagoen espezie horretako hedadura handieneko basoa da.

Lurrean hondarra dago. Leku azidoa, beraz, eta egokia ametzarentzat. Gipuzkoako haritza haritz kanduduna da. Ametza, ostera, haritzetan beranduen loratzen eta hostotzen den zuhaitza da. Ote ugariren artean Belabiako atakara iritsiko gara. Matxin Berrobik han ikusi omen zuen azkenekoz baso hain itxi misteriotsu hori. Pozarren egongo zen behin Markinez ingurura iritsita.

Langa pasa eta aurrera. Harkaitz bereziak ikusiz pistako bidegurutzetik gora jarraituko dugu. Ibar baten bukaeran kokaturik dagoen herri liluragarriaren ezkerretara geratzen da errepidea.

Markinezen Beolarreko ermita aldera hartuko dugu bertako herri bidea aprobetxatuz. Beolarre ermita pasa ondoren, gainez gain joan gara Felixen borda izenez ezagutzen den parajeraino. Han hesolekin egindako itxitura bat dago eta «Izkizko parkea» jartzen duen seinale batean beherantz hartuko dugu errekaren bidea jarraituz Arluzeara iristeko.

Pistari jarraituz gero, gainez gain Kapilduira iritsiko gara. Arluzeako herria begi-bistan izango dugu. San Justiko gaina ere bere gurutze txikiarekin parez pare dago. Elizako kanpandorrea edo teilatua punta luzeduna da, oso polita.
Arluzea herritik gorantz egingo dugu. Iturrian ur pixka bat hartu eta 200 metrora, bidegurutzean, seinaleari jarraituz, ezkerretara edo ipar- ekialderantz hartuko dugu errepidea alde batera utzita. Erreka zulotik igoko gara eta gero gainez gain hego-ekialdera joango gara San Justi eta San Kristobalgo gainetatik barrena.

Ametz eta pago artean aurrera. Arluzeatik 40 minutura bidexka batean kartela ikusi eta eskuinera hartu dugu. Gain horretatik Kantauriko mendilerroa ikus daiteke eta gure bideari jarraituz Apinaiz herria 2,8 kilometrora dago. Bertatik Kintana ere ikus daiteke.

Behin batean, Arabako Apinaiz aldean, artzain koskor bat ahuntz talde bat zaintzen ari omen zen. Egarriz hiltzear zegoen suge txiki bat topatu zuen. Pena handia eman zion eta narrastia eskuetan harturik, ahuntz baten errapean jarri zuen esnea edan ziezaion.

Eguna joan eta eguna etorri, artzaintxoa han joaten omen zen bere ahuntzarekin eta sugea zain edukitzen zuen ahuntz esnea edateko. Sugea hazi zenean, ahuntzari min egingo zion beldurrez, artzainak berak jezten omen zuen ahuntza eta esne epela ontzi batean jartzen omen zion sugeari.

Artzaina sugearengana lehenago heldu edota sugea agertzen ez zenean, mutilak txistu jakin batez deitzen zion eta zakur bat etorriko litzatekeen bezala etortzen zen sugea.

Horrela joan ziren urteak mutila gizon egin arte. Artzaintza utzi eta ezkondu egin zen. Behin, gaztetan ahuntzak zaintzen zituen paraje haietan paseoan zebilela, sugearekin bizi izandako abentura kontatu zion bere emazteari. Gizonak txistu egin zuen eta, bat-batean, suge izugarri bat agertu zen. Sugea arin labaintzen zen zuhaixka artean eta bikotearengana zihoan zuzen-zuzenean. "Gureak egin du!" oihukatu zuen senarrak. Garai bateko sugea zen, baina eskaintzeko esnerik ez zeukaten. Hiltzeko arriskuan ikusita berehala desagertu ziren handik. Mendi hegiaren oinera iritsi zirenean, baseliza bat ikusi eta harantz jo zuten ahal bezain bizkor, atzera begiratu ere egin gabe, sugearen txistua belarri ertzean zutela. Baselizara iritsi, sartu eta kolpe batez itxi zuten atea.

Luzaro egon ziren barruan, atea zabaldu gabe. Atea ireki zutenean suge azala baizik ez zuten aurkitu. Herrira itzuli eta gertatu zitzaiena kontatu zutenean, herriko gizonik zaharrenak, Majuk, lurpeko jaunak, sugeari txistu egiten zaionean agertzen dena zela azala esan zien.

Esaten dute gizon hark, harrezkero bere bizitza guztian ez zuela berriro txisturik egin.

Gure bideari jarraituz, garai batean argindarra sortzeko erabiltzen zen presa txiki batetik jaitsiko gara. Gaztainondo handi batzuk ikus daitezke. Apinaizen, Apellaniz gazteleraz, herria zeharkatu eta Kintanarantz joango gara tragoxka bat edan ondoren.

Kintanara itzultzeko, Izkiz basoan murgilduko gara berriro. Pista bat ateratzen da herritik eta pista horri jarraituta maldatxo bat igo eta gero lehendabiziko bidegurutzera iritsiko gara. Aurrerantz jarraituta Kintanako norabidea hartuko dugu. Pista nagusia utzi eta ezkerretik hegoalderantz bidezidorra irekitzen da Izkiz basoan barna.

Herri guztietan dago iturritxo bat. Beraz, ibilbide luze samarra bada ere, alde horretatik ez dago arazorik eta gainera oso ondo adierazita daude bide guztiak.

Istorioa
Maitasun istorio bat da Matxin Berrobi eta
Maialenen artekoa. Ezkongaiak ziren, inguruan dagoen Nafarroako Araiz bailarako Azkarateko San Femin erromeriatik iluntze batean batera itzuli zirenetik.

Ibilbidea
Kintana: Herri barruan aldapa jaitsi. Markinezera bidea hartu.

Bidegurutzea bentaren aurrean. Urturi aldera hartu. 40 minutu basoan.
Urturi herria. Errepidea aurrez aurre. Eskuinera Markinez aldera.
Golf zelaia. «Senda Marizurieta bidea. Senda 7» kartela dago. Markinezera 8,6 km.

(0:50) Bidegurutzea. Ezkerretara edo mendebaldera. Marizurieta bidea.

(1:00) Zingira txiki bat. Markinezera 6,5 km falta dira.

(1:50) Belabiako atakara.

(2:00) Pista nagusira iritsi. Pistan, ezkerretara eta mendebaldera.

(2:30) Markinez. Kalean gora ipar-ekialdeko norabidea hartu.

(2:50) Beolarre ermita. Herri bidearekin bat egin eta gainez gain Arluzearantz.

(3:15) Felixen borda. Hesolak eta itxitura bat. "Izkizko parkea" kartela. Beherantz errekaren bidean.

(4:15) Arluzeako herria begi-bistan. Herrian gorantz. 200 metrora bidegurutze bat. Ezkerretara edo ipar-ekialderantz errepidea alde batera utzita. Erreka zulotik gora igo.

(4:45) Gainean pago batean seinale horia. Bidezidorra ekialderantz.

(5:00) Balkoia.

(5:10) Seinaleak San Kristobal zeharkatuz Apinaizera jaisteko.

(5:30) Apinaiz herria. Eskuinera hartu, hego-ekialdeko norabidean zeharkatu.

(5:35) Pista nagusia utzi. Izkiz basoan murgildu. Kintana norabidean.

(8:00) Kintana.

Sugea eta artzaina
Behin batean, Arabako Apinaiz aldean, artzain koskor bat ahuntz talde bat zaintzen ari omen zen. Egarriz hiltzear zegoen suge txiki bat topatu zuen. Pena handia eman zion eta narrastia eskuetan harturik, ahuntz baten errapean jarri zuen esnea edan ziezaion.


Azkenak
2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langileek soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


2024-12-19 | Gedar
Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean

Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.


2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-12-19 | Julene Flamarique
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera

Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude