Hurrengo krisi ekonomikoak harrapatuko gaitu


2021eko uztailaren 19an
Sinesgarritasuna ematen zaion jendeak piztu du argi gorria. New Economic Foundation (NEF) erakunde ezaguna da: Britainia Handiko ikerketa talde progresista honen inguruan eraiki zen 2000. urteari begira herri atzeratuen zorra kitatzeko kanpaina, "Jubilee 2000". Haren arrakastagatik, Jubilee Research pentsamendu gunea finkatu zuten aurrera begira. Bere arduraduna da Ann Pettifor, izenburuan ipini dugun igarpen latza haizatu duena: gainean dugun mundu zor krisia Mendebaldean lehertu daiteke, eta laster. Hori irakurtzen ahal da «Real World Economic Outlook» («Munduko Ekonomiaren Panorama») urtekarian. Hona laburpena.

Analisi horren arabera, kreditu burbuila erraldoi bat sortu dute azken hamarkadotan Mendebaldeko banku zentralek eta finantza ministroek, eta orain "diru erraza" taktikaz gizendu den bola erraldoia lehertzeko puntura iritsi da. Zergatik diote hori? Japonian finantza fondoek Barne Produktu Gordina halako 9 izatera iritsi zirenean sortu zen 90eko krisia, eta AEB eta Britainia Handian BPG halako hamar izatera hurbildu dira, daukaten kanpo defizit izugarriak medio.

Zorretan ito

Kreditu burbuila hori lehertuko denean, erdi mailako kontsumitzaileak gertatuko dira pagatzaile. Pettiforrek dioenez, "AEB eta Britainia Handiko kontsumitzaileak gero eta zor handiagoetan sartzera bultza dituzte beren gobernuek. Eta ekonomia handi horien sostengatzaile zintzo izatearen ordaintzat zera jaso dezakete laster: arriskuak, kiebrak, galerak eta luzerako itolarria. Kredituen burbuila hori lehertzeak txiroenak zaurituko ditu mundu osoan". Urteotan soldaten balioa jaisten joan da eta erdi mailako eta langileen kontsumoak kredituen gainean daude eraikiak -interes tasak sekula baino apalago diren garaiotan. Aberatsek aldiz gutxi jo dute kredituetara, azken urteotan beren aberastasuna izugarri handitu delako.

Mendebalde osoan hedatzen ari den geldialdi ekonomiko eta deflakzioa da Pettiforrentzako beste pista. Deflazioa ona omen da dirua uzten dutenentzako (bankuentzako) eta txarra zordunentzako, eta urteotan ezagutzen ari garen kredituen "boom" hori deflakzio une batean gertatzea katastrofikoa gerta daiteke. Zenbateraino larria? «Real World Economic Outlook» urtekariak honela zehaztu du: 1929ko krak beldurgarri haren tamaina eduki lezake.

Pettiforrek bere informera Winston Churchillen hitzak ekarri ditu. Honek, 6 tomotako bere memorietan, XX. mendeko 20-30eko urteak hartzen dituen liburuan («The Gathering Storm») honela dio 1929ko krisiaz: "Neurriz kanpoko optimismoak espekulazio eromen bat ekarri zuen. Liburuak idatzi ziren demostratuz krisi ekonomikoa zientziak eta negozioen antolaketak azkenean kontrolatzea lortu zuten fase bat zela. Azkenean ziklo ekonomikoak amaiarazi genituela zirudien. Baina urrian ekaitza lehertu zen Wall Street gainean". Britainia Handiak XX. mendean eman duen politikaririk handienak deskribitu zuen nola 20ko hamarkada hartan bankuek beren kreditu errazekin bultzatu zuten herritarren kontsumoa, beren ondasunak etxe, auto eta zernahi produktuz horni zitzaten. Teknologiak sortu zituen produktu (kotxeak batik bat) eta zerbitzuen inguruan milioika langile eta artisau ari ziren lanean. Baina dena eraman zuen haizeak bat-batean. "Orain soldatak erori eta langabezia ugaltzen ikusita, oinaze garratz batek mindu du gizarte osoa, duela gutxi arte klase guztietako kontsumigai erakargarrien fabrikazioan buru-belarri dedikatuta zegoen arren".

«Real World Economic Outlook»en aburuz, gakoa globalizazioa izena ezarri zaion esperimentuan datza. Honen muina den kapitalen mugimenduen liberalizatzea ez da bere erredaktoreen ustez teknologia berriek berez ekarri duten zerbait: batik bat AEB eta Britainia Handiko (eta Mendebaldeko, esan beharko genuke guk osatzeko) banku zentraletako arduradunek eta gobernuetako politikariek eragindako operazio bat izan da. Vietnamgo gerraren ondoren, horrek eragindako kanpo zor izugarriei aurre egiteko aldaketa estrukturalak egin ordez, Nixon eta Reaganen garaiko bankari eta politikariek nahiago izan zuten zorrak urrea trukatuz eta kapitalen merkatuak zabalduz ordaindu. Alegia, zor handiagoak sortzen segitu.

Amerikarrek dolarraren indarra zeukaten horretarako: beren moneta da, eta gainerako estatuek ez bezala, AEBek nahi adina dolar inprimatu dezakete. Eta bankari britainiarrak pozak zoratzen zeuden, yankien bitartekari izateko pribilejioagatik. Dinamika horrek sortutako finantza arkitektura berrian AEBetako altxor bonoak bihurtu ziren munduko erreserba moneta, eta horrek esplikatzen du bere ekonomia eta zorrak kudeatzean zergatik jokatzen duten hain harro New Yorken. Mundu osoak azkenean bukatzen du amerikarren zorretan inbertitzen. Finantza sistema hau dela medio daude hain lasai AEBetako finantzariak, beren nazioaren gastu gehiegikeria mundu osoak beti ordainduko duela seguru daudelako. Adibide bezala, hor daude Banc of America Securities-eko arrisku ikertzaile batek, David Goldmanek, «Wall Street Journal»en abuztu honetan publikatu zuena: «Amerikak arrisku ttikia dauka etorkizun hurbilean, hain zuzen ere munduko kapitalak beste inora joaterik ez daukalako".

Baina alderantzizko sintomak dakusa Pettiforrek. AEBetako herritar, enpresa eta administrazioaren zorrak gehiegi handitu direla sumatzen du gero eta jende gehiagok. Herrialde batzuetako banku zentralak dolarrak saldu eta euroak erosten hasi dira. Eta kapitalak AEBetatik ateratzen hasten direnean -eta lehen arrastoak nabarmenak omen dira- haien banku zentralak interesak igotzen hasi beharko du, kapitalak erakartzeko. Aditu batzuek hori laster gertatuko dela uste dute.

"Eta hori gertatuko denean, interesak berriro gora hasitakoan, enpresa eta familientzako beren kredituen kosteak handiegi egingo zaizkienean, kiebra eta itxierak orain baino azkarrago gertatzen hasiko direnean, orduan iritsiko da tipping point delakoa, «haustura puntua».

http://www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


Eguneraketa berriak daude