Bihotzaren kronika


2021eko uztailaren 28an
Literaturak, zineak, eta arteak, oro har, etengabe miatzen dituzte gizakiaren sentimenduak eta emozioak. Oinazea edo harrotasuna, maitasuna edo enbidia, elkartasuna edo beldurra… mota desberdineko gogoeta sakon eta adierazpen artistiko bikain askoren iturri dira. Nork ez du negarrik egin zenbait film ikusten edo libururen bat irakurtzen? (niri neuri, aitortu behar dut, behin baino gehiagotan etorri zaizkit negar anpuloak begietara egunkariko albisteren bat irakurtzen nengoela). Sarritan tankera horretako lanak izaten dira gure gogoan grabatuta geratzen direnak, gugan emozio indartsu bat eragin dutelako. Esan ohi da, horrela, bihotzari berba egitea askoz eraginkorragoa dela adimenari egitea baino.

Eta lan horretan jardun du, itxura guztien arabera, telebistaren udako programazioak, arratsaldeetakoak bereziki. Ordu batzuetan, adimenari hitz egiten zaio eta Irak, Prestige edo pneumonia atipikoa aipatzen dira; eta, beste batzuetan, bihotzari begiratzen zaio, eta kronika sentimental bat agertzen da pantailan. Milaka begik arreta osoz jarraitzen diote kronika horren garapenari, eta alaba gaztea hil dioten ama baten mendeku nahia ikus daiteke ordu batean, eta handik minutu batzuetara, famaturen baten bizitzaren alderdirik ezkutuena arakatzen duen erreportaje luzea. Dena zaku berean, baina estilo desberdin bi.

Batzuk glamourraz janzten dira eta arinkeria huts bihurtzen dituzte jende ospetsuaren balizko tragediak, ikusleari berriketa gustatzen zaiolakoan. Hartara, giza sentimenduen artean urkoarekin urrikaltzea baldin bada giza estatusa ematen diguna, sentimendu zinez hunkigarria, piztien mailan mugitzen ari gara oraindik, zeren saio horietan krudeltasuna modan dago: lehengoan, famatu baten alabak kazetariei eskatzen zien, negarretan, mesedez bere familia bakean uzteko. (Eta gertakaria deskribatzen zuen kazetariak barre egiten zuen!). Esan gabe doa jende famatu guztiak ez duela merezi urrikaltzerik. Izan ere, batzuk ospe eta diruaren truke prest daude euren intimitate guztia gure begien aurrean jartzeko eta, zentzu horretan, hedabideen jardunak eta pertsona hauenak bat egiten dute bete-betean, beharrizana elkarri asetuz.

Tankera horretako saioek, gainera, arbuio publikoa besterik merezi ez duten zenbait pertsona nolabaiteko heroi bihurrarazten dituzte, behin eta berriz hedabideetan agertzeak ematen duen eragin ulergaitzaren bidez. Eta, horrekin batera, harrigarria da kazetari lanak hartzen duen izaera: jendearen moraltasunaren epaile gisa, hortxe ari dira, senar-emazte ospetsu batzuen banaketan arrazoia nori eman behar zaion erabakiz.

Krudeltasuna modan dago, eta modan ere daude kortesia eta adeitasun falta, saio biziak egin guran… omen. Hori horrela, irain zakarrak barra-barra entzun daitezke saio batzuetan, eta nolabaiteko tertulia izan behar zena ahohandi batzuen arteko errieta baldar eta zaratatsua baino ez da. Baina, gauza guztien artean, harrigarriena iruditzen zait nola iristen diren iritziok, iradokizunok jende arruntarengana, zelan lortzen duten gure amak espainiar kantari baten eta alkate ohi baten arteko harreman sentimentalaren gorabeherez hurbileko senide batenak bailiran berba egitea.

Eta zer esan beste estilo bateko bihotzeko saio horietaz, jende arruntaren bizipenak aurkeztu gura dizkiguten horietaz? Are patetikoagoak dira. Zinez tamalgarriak. Kronika honek giza sentimenduen erabilera gaiztoa eta arbuiagarria egiten du, baina kronikaren jarraitzaileak milaka eta milaka dira. Gure bihotzari berba egin gura omen dioten telebista saio horiek, gure barne-barneko izaerara heldu gura omen duten kronika horiek itzelezko entzute mailak hartzen ari dira eta katea guzti-guztiak (pribatuak eta publikoak, bertakoak eta Euskal Herritik kanpokoak) lehia bizian ari dira ikuslea hunkitzeko. Batzuek dotoreago dihardute, beste batzuek, zakarrago; baina denek dute helburu bera. Honen guztiaren azpian, alabaina, galdera handi bat dago egiteko: zerk bultzatzen ote du pertsona arrunt bat jendaurrean horrela biluztera, bizitzaren alderdirik intimoena lotsagabeki aurkeztera?

Ziur nago askotarikoak direla pertsona xehearen jarrera azal lezaketen motiboak, baina kontua da horiekin, eta famatuen gorabeherekin, telebistak bizitza propioa duen eta etengabe elikatzen den azpikronika bat eraikitzen duela, gizartea eraldatzen duten hamaika gatazka politiko edo ekonomikoei erreparatu gabe. Eta ia konturatu gabe, apurka-apurka, bizitza publiko eta pribatuaren arteko mugak gero eta ilunagoak dira.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude