Audience taldeak bigarren lana plazaratuko du urriaren hasieran. «Second handed» diskoa Noizpop zigilu berriarekin kaleratuko du.
Jesus Etchevarria zizelkariaren ibilbide artistiko eta bizitzari buruzko liburua osatu du Claude Dendaletche idazleak Elkarren eskutik. 1999an Pablo Tillaci buruzko liburua kaleratu ondoren, egin du azken hau. Etchevarria Araban jaioa da baina Kanbon bizi izan da urte askotan.
Oskorrik lan berria kaleratuko du uda honetan. Amaral, Luis Eduardo Aute, Silvio Rodriguez eta Duncan Dhu arituko dira kolaboratzaile gisa taldearen disko berrian.
Pello Irazuk azken bost urtetan egindako lanak paratuko ditu Gasteizko Artium Museoan azaroaren 12tik aurrera.
Toti Martinez de Lezeak «Los Hijos de Ogaiz»en frantsesezko itzulpena plazaratu du Elkarren eskutik. Bere hurrengo lana agoteei buruz izango dela iragarri du. idazle gasteiztarrak uda honetan.