Emakume pailazoak


2021eko uztailaren 16an
Gaur egungo umorea ogibide duen emakume asko dago bai munduan eta baita Euskal Herrian ere. Baina historian urrunegi begiratu gabe, emakumeek genero honetan jarduteko izandako aukera gizonezkoekin alderatuta, hutsaren urrena izan dela esan daiteke. Emakumeak espazio publikoetan betatuak izan dira, eta honenbestez, baita arte eszenikoetan ere. Jakina da Shakespeareren garaian, Ingalaterra isabeldar hartan, gizonezko gazteek gorpuzten zituztela rol femenino guztiak.

Behin eszenarako jauzia eginda, draman eta tragedian espezializatu ziren lehen emakume aktore gehienak. Emakumearen komikotasuna eszenan beranduago esnatu zen.
Euskal Herrian espreski umorea egitetik bizi diren emakume bakanenen artean dugu Virginia Imaz. Duela 20 bat urte hasi zen gaur Oihulari Klown taldearen zuzendari dena pailazoen munduan. Ordutik Bataclown talde frantsesarekin eta Cirque Du Soleil ezagunean lan egin du. Emakume pailazoen historiari buruzko dokumentazio oso gutxi dagoela dio, eta dagoena oso nahasia dela: "Jakin badakigu zirkoetan emakumeek parte hartu izan dutela pailazo lanetan, baina ia beti gizonez jantzita irteten ziren. Normalean eszena finenak jartzen zitzaizkien, duela mende bat arte emakume bati tarta bat aurpegira botatzea oso gaizki ikusita baitzegoen". Badira, hala ere, historian nabarmendu diren zenbait emakume pailazo, batez ere XX. mendekoak: Annie Fratellini, Peggy Williams eta Mary Sampere kasu.

Virginia Imazek aktore dramatiko izateari utzi eta pailazo bihurtzea erabaki zuenean, duela 20 urte, ez zegoen ia emakume pailazorik, ez hemen eta ez inon. "Ni hasi nintzenean", dio, "ez zegoen ia emakume pailazorik, orduan hasia zuten euren ibilbidea gaur egun jada izen handia duten zenbaitek". Hasierako urteetan, hortaz, jendearen aurreiritzien kontra borrokatu behar izan zuen Virginiak, sudur gorria emakumeen adierazpenerako tresna ere izan zitekeela defendatuz: "Egiten genuena heresia bat zela esaten ziguten, emakumeok ezin genuela sudur gorria jantzi, hori burugabekeria zela".

Gaur egun gauzak pixkanaka aldatuz doaz eta badira mundu guztian zehar umorea lantzen duten emakume aktore andana. Klown edo pailazoetan ezagunak dira Angela de Castro, Julie Goell, Nola Rae, Sue Broadway, Caroline Dream eta abar luze bat. Euskal Herrian ere badira aipatzekoak: Virginia Imaz bera, Trokolo taldeko Isabel Aisa, Zirko Ttipia taldeko Kiti Cancel, Pikor taldeko Annarita Fiaschetti eta beste hainbat.

Andorra, emakume pailazoen topaleku

Orain arte aipatutako pailazo gehienak Andorrako hiriburuan elkartu ziren iragan maiatzean, bertan ospatu baitzen bigarren aldiz Nazioarteko Emakume Pailazoen Jaialdia. Astebetez komikotasun femeninoaren inguruko hitzaldi, eztabaida eta tailerrak antolatu zituzten mundu guztitik ailegatutako pailazoek, eta nola ez, baita euren ikuskizunak taularatu ere.

Jaialdia sortu zenetik bertan aktiboki parte hartu du Virginia Imazek, tailerrak eta hitzaldiak eskainiz. Oihulari Klownek ere bere lanak erakutsi ditu. Zuzendariaren ustez komikotasun femeninoak baditu ezaugarri berezi batzuk: "Pailazoak bere buruaz barre egiten ikasi behar du, bere gorputza abiaburutzat hartuz. Horregatik ezinbestekoa da bere sexuaz ohartzea". Virginiaren ustez, ordea, emakumezko eta gizonezkoek duten komikotasun ezberdintasuna ez da espresuki sexuak eragindakoa: "Nire ustez bi emozio mota daude: unibertsalak diren oinarrizko emozioak batetik eta eraikuntza kulturalarekin lotutakoak bestetik. Azken honetan sartuko nituzke gizon eta emakumezkoek umorea egiteko egun dituzten ezberdintasunak".

Andorran izan zen baita ere Merche Ochoa, Iruñean jaio arren Bartzelonan klown ikastaroak eskaintzen urteak daramatzan pailazoa. "Komikotasuna oso gauza pertsonala da", aitortzen du, "ez daude bi komiko berdin munduan, baina egia da, badirela gaiak esklusiboki femeninoak direnak. Emakumeek gainera gauza asko dauzkagu oraindik esateko".

Elkartrukerako gune apropos bilakatu da Andorrako jaialdia, emakumeek euren antzezlanak trukatzeaz gain lanbidean dituzten gorabehera eta zailtasunak alderatu baititzakete. Azken batean generoak markatzen duen ezaugarri komun hori konpartitzeko aukera ematen du. Oso egoera bereziak sortzen dira jaialdian: "Guztiak emakumeak garenez halako identifikazio bat ematen da eta memento hunkigarriak bizitzen dira", dio Imazek. Aurkeztutako ikuskizunetan, gainera, baziren behin eta berriro errepikatzen ziren gaiak, direla etxeko lanak, dela maitasuna, dela hilerokoa... "Nire ustez gizartean gizon zein emakumeak aukera berdintasunean heziz doazen heinean umorea egiteko eta bizitzeko moduak ere berdinduz joango dira", dio Imazek.

Etorkizunean indartsuago

Emakume pailazoek azken 30 urteetan eginiko iraultzak belaunaldi berriengan eragina izan du. Pailazo ikastaroetan gero eta emakume gehiagok izena ematen du sudur gorriaren misterioak erakarrita. Merche Ochoak aldaketa handia nabaritu du azken urteetan: "Interes handiarekin datoz emakumeak ikastaroetara. Gero eta emakume gehiago gerturatzen dira eta gero eta gazteagoak gainera". Virginia Imaz ere oso baikor azaldu zaigu belaunaldi berrien inguruan: "Nire ustez Euskal Herrian pailazoen kontua oso indartsu dago azken boladan, harrobi handia dago. Gipuzkoan soilik bospasei irakasle bagabiltza ikastaroak ematen, eta horrek guztiak harrobia sortzen du. Emakume pailazo oso politak daude, oraindik esperientzia falta dutenak agian, baina oso onak direnak".

Pailazoek oro har izaten dituzten zailtasunez gain emakume izatean dakarzkienak gehitu behar izaten dizkiote emakume pailazoek. Oraindik ere sasiz betetako zelaia saihetsi beharrean izaten dira maiz emakume pailazoak.

Jaiotzen ari diren aktore berriei elkargune berri bat sortzeko beharra ere sentitzen du Oihulari Klown taldeko zuzendariak. Izan ere, Arrigorriagan urtero egiten den Magia, pailazo eta arte kaletarren erakustaldiaz gain Euskal Herrian ez dago pailazoen beste jaialdirik: "Nik badut gogoa hemen pailazoen jaialdi bat antolatzeko. Ez litzateke soilik emakume pailazoen jaialdi bat izango, jada Andorran badagoelako horrelako bat, baina gizon eta emakumeen partehartzea orekatua bultzatuko luke".

Kontratu gutxiago
Pailazoen artean gizon eta emakumeen egungo ezberdintasunez galdetuta zera erantzun digu Merche Ochoak: "Ezberdintasun handiena kontratu kopuruan dago, oraindik ere, emakume izateagatik gutxiago kontratatzen baikaituzte". Virginia Imazek ere pairatu du diskriminazio hori, hemen Euskal Herrian: "Beto antzeko bat daukagu, gure lanak gazteria edo euskara sailetara bideratu behar ditugu eta ez kulturara. ‘Virginiak emakumeen gauzak egiten ditu’, entzun izan dut behin baino gehiagotan, egiten duguna kultura ez balitz bezala". Batez ere antzerki aretoetako programatzaileek duten jarrera salatzen du Oihulari Klown taldeko zuzendariak: "Oraingoz aretoetara zer eraman erabakitzen dutenak gizonezkoak dira, nolabait feminista usaina eduki dezakeen oro errezeloz begiratzen duten gizonezkoak".
Zailtasunak zailtasun, ordea, behin klownaren mundua ezagututa nekez utzi daitekeela aitortzen dute gehienek: "Lan gogorra da baina esker onekoa. Ikusleen barreak entzutean, dena ahazten zaizu. Nik maite dut nire lana eta ez nuke ezerengatik aldatuko".

Beharrezko jaialdia
2001.ean egin zen lehen aldiz Andorran Emakume Pailazoen Nazioarteko Jaialdia, Pepa Plana eta Tortell Poltrona pailazo katalanek bultzatuta. Emakume komikoen eta zehazkiago emakume pailazoen eskasiaz ohartuta erabaki zuten bi urtean behin jaialdia egitea, hauen zirkuitu komertzialetarako sarrera errazteko, eta urtetan lanean daramaten pailazoei nazioarteko errekonozimendua emateko. Edizio bakoitzean ehundik gora pailazo bildu ditu.


ASTEKARIA
2003ko irailaren 14a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-04-08 | Euskal Irratiak
Manex Fuchs
“Aberri Egunak euskaldun guztiak biltzeko ospakizuna izan beharko luke”

Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.


2025-04-08 | Enbata
Batera, Birsortze Biltzar Nagusirantz

Apirilaren 4an, ostiralarekin, Ipar Euskal Herriak Lurralde Kolektibitate baterantz bilakaera instituzional bat behar duela egiaztatuz, Batera plataformak herritarren mobilizazio dinamika baten abiatzea aurkeztu du. Hitzordua emana da maiatzaren 10ean, larunbatez, Ezpeletan,... [+]


2025-04-08 | Gedar
Greba mugagabera joko dute bihar Trapagarango MFSko langileek

Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.


FIFAri eskatu diote atzera botatzeko Donostiaren egoitza izendapena 2030eko munduko futbol txapelketan

Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Bada, Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Aita Mari ontziak 108 erreskatatuak gertuagoko portu batera eramatea ez utzi izana deitoratu du

108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]


Loren Arkotxa ondarroarra zendu da, Ondarroako alkate ohia eta Udalbiltzako lehen presidente izandakoa

1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Ekainean 20. urteurrena ospatuko du preso politikoen elkartasunezko Hendaiako futbol 7 txapelketak

Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.


Asiako eta Europako burtsek galera historikoak jasan dituzte, Trumpen gerra komertziala tarteko

Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


Eguneraketa berriak daude