Delicatessen solidarioak


Pausorik zailena: probatzea. Eman dugu atetik barrurako lehen pausoa: Donostiako Emaus-Merkataritza Justuko dendara sartu gara. Hasieratik nabari du ez dela denda arrunta. Bigarren eskuko arropa, artisautza produktuak eta elikagaiak ikusten dira, dendari kolorea emanez. Kuxkuxean hasi aurretik, hormetako karteletara joan zaizkigu begiak: «Bidezko merkataritzak 800 produktore talderekin lan egiten du»; «Prezioa ekoizleekin adosten dugu» edo «Bidezko merkataritzak 5 milioi pertsonari dakarzkio onurak».

Dendan ez dabil jende gehiegi. Bertako saltzaile den Kamerungo Helene Moumie emakume gazteak dioenez: «Nire ohiko bezeria daukat. Batez ere janaria erosten du jendeak: kafe eta txokolate bila datoz gehienak. Gabon inguruan eta urtebetetzetarako artisautza produktu bila ere etortzen da jendea. Baina oraindik kosta egiten da jendea erakartzen».
Emakume bat sartu da, eta zuzenean jo du te apalategira. Minutu batean bukatu du erosketa: «Hona sartzerako badakit zer produktu nahi dudan. Gauza jakinen bila etortzen naiz», azaldu dio Helene dendariari, ordaintzen duen bitartean.

Begietatik janaz

Elikagaien baldak pasatu ditugu, eskaintzari begira. Beste denda arruntetan ikusten ez diren hainbat aukerekin egin dugu topo. Esaterako, era guztietako tea dago eskura: mango, bergamota, basoko fruituak, beltza, berdea... Kafea ere, Kubakoa, Nicaraguakoa eta arabiarra. Produktu denetan garbi adierazten du lehengaiak nongoak diren, eta non egindakoa den. Eta denda arruntetako marka ezagunenekin alderatuta, prezioan dagoen aldea, euro baten ingurukoa da, produktu gehienetan. Kalitatea da, konparatu ezin dena.

Sekula ikusi gabeko produktuak ere aurkitu ditugu Bbdezko merkataritzako dendan. Sciroppo Guaraná edaria, esaterako. Txartelak dioenez, Brasilgo Amazonian egindakoa, edari bizigarria omen da, urarekin edo ronarekin nahastuta hotz ateratzekoa. Hegoaldeko Afrikan egindako saltsa zulu min bat ere bai, edo Caboko mostaza eztiduna. Zainzurien tankerako palmito landarea ere ezagutu dugu, latan. Ez da aukera txarra, osagai berriak ezagutu eta kanpoko sukaldaritza probatzeko.

Europan bidezko merkataritzaren baldintzak betez ekoiztutako produktu biologikoak ere saltzen dira dendan. Soja, kus-kusa, garbantzuak eta pasta, esaterako.

Artisautza

Armairua bete ondoren, etxea janzteko tresnen eta apainduren sailera pasatu gara. Eskutitzak idazteko kartazal eta paperetatik hasita, bitxiak, mahai jokoak, oihalak, edalontziak eta xaboi eta azalarentzako olioak miatu ditugu, besteak beste.

www.comerciojusto.com

Bidezko merkataritzak denda digitala martxan jarria du. Kaleko denda urrun duenak, internetez begira ditzake produktu denak, produktuen ezaugarriak, prezioa eta baita berritasunak ere. Produktu bakoitza non eta zer lantegik egindakoa den ere garbi azaltzen da. Baita lantegi horren funtzionatzeko modua eta proiektua bera ere. Kaleko dendako produktuez gain, musika eta bideoak ere saltzen dira.
Begiratu bakarrik ez, eskaera egin eta erosi ere egin daiteke denda digital honetan. Eskatutakoa etxera eramango dizute, zazpi egun baino lehenago.

Produktuen ezaugarriak
Bidezko merkataritzak produktua diferentziatuz lehiatzen du:
- Kalitatea merkatuko beste produktu arruntena baino handiagoa da. Esnetan urtezko %100 kakao hutsa den «Afrikao» aurki dezakegu. Edo %60 kakaoa duen txokolate tableta. Baita kalitate goreneko Nikaraguako kafea ere.
- Balio etikoa gehitzen zaio produktuari, dirutan neurtu ezin dena. Merkataritza Justuko produktuek ziurtatzen dute ekoizteko prozesuan baldintza batzuk bete direla: ekoizpena biologikoa izatea, eta ekoizleen bizitza kalitatea ziurtatzen duten beste batzuk. Aldea nabarmena da: ekoizleak, bidezko merkataritzarekin ohiko merkataritzarekin baino hiru aldiz gehiago irabazten du.
Garestia al da?
Produktu gehienak merkatu arruntekoak baino zerbait garestiagoak dira. Beste batzuk, askoz merkeagoak ere bai. Esaterako: Kubako «Liberación» rona askoz merkeago da besteak baino. Gainera, marka hori ohiko denda askotan ez dute saldu ere egiten. Eta kafea eta kakaoa duten produktuak, oso merke daude. Ez, noski, supermerkatuan eskaintza berezitan dauden merkezuhurreko produktuekin konparatuta. Baina bai, kalitate maila bereko beste produktuekin konparatzen baditugu.

Nola bereizi?
Bidezko merkataritzako produktuak bereiziko dituen marka lantzen ari dira. Eta hurrengo urterako ateratzea espero dute. Tamalez, oraindik ez dago horrelakorik, eta horrek zaildu egiten du erosle leialak izatea. Baita merkatu arruntean sartzea ere. Oraingoz, zigilu hauek dira erosleentzat erreferentzia:

Garantia zigiluak.
Produktuaren kalitatea ziurtatzen du. Supermerkatuetan eta denda arruntetan ikusiko dituzu.

Koordinakundeko denda.
Bertako produktu denak dira bidezko merkataritzaren baldintzak betetzen dituztenak.


Bidezko Merkataritzako Espainiako Estatuko
Koordinakundea.
Koordinakundeko talde partaidea dela esan nahi du.

Eduardo Sanchez, Emauseko Bidezko Merkataritzaren arduraduna: "Komertzio alternatibo erreal bat eskaintzea da gure apustua"
Non lortu daitezke bidezko merkataritzako produktuak?
Bidezko merkataritzako dendetan, antolatzen diren azoketan, edo supermerkatu handietan.

Bertako denda txikiek saldu ditzakete bidezko merkataritzako produktuak?
Ahal, bai. Baina berez produktu garestiagoa da, eta beraz, banaketa katean beste maila bat sartzen badugu, prezioa garestitu egingo da.
Belar dendek saltzen dituzte produktu hauek. Bidezko merkataritzaren baldintzetako bat produkzio biologikoa egitea baita.

Supermerkatu handietan ere saltzen duzue. Zer abantaila eta kalte dakartza horrek?
Gehiago saltzen da supermerkatu handietan. Baina, bertara iristen diren produktuak oso mugatuak dira. Supermerkatu handiei ez zaie artisautza interesatzen, beraz, produktu horiek denak kanpo geratzen dira. Gainera, produktu baten barruan ez zaizkio den-denak interesatzen: esaterako, te mota guztiak beharrean, te batzuk bakarrik saltzen dira. Eta neurri arazoak ere badaude: Bidezko merkataritzako kooperatiba handien produktuak bakarrik iristen dira supermerkatuetara. Beraz, supermerkatuetan saltzen duten ekoizleen kopurua mugatua da. Baina aukera hori dutenek eskertu egiten dute, helburua saltzea baita.

Bidezko merkataritzako dendek nola funtzionatzen dute?
Emausen kasuan, saltzaileak kontratatu egiten dira. Beste erakunde batzuen dendek borondatezko lanarekin funtzionatzen dute. Denda denek Gobernuz Kanpoko Erakundeak dituzte oinarri.

Gure apustua da komertzio alternatibo bat eskaintzea, baina alternatiba erreal bat. Gainera denda hauetan kontsumitzaileari informazioa eskaintzen zaio, eta zuzenean ikusten du ateratzen diren produktu berriak zein diren, eta dagoen aukera osoa. Horregatik, bidezko merkataritzako dendek eskaintzen dutena ezin dute ordezkatu beste eratako dendek.

Gizarteak erantzuten dio horrelako merkatu alternatibo bati?
Gizarte hau solidarioa da, baina kolpeka da solidario. Zerbait gertatzen denean erantzun egiten du. Baina eguneroko ohitura bihurtzen kosta egiten da.
Inkestek erakusten dute, biztanleen %90 prest dagoela baldintza justuetan egindako produktuengatik gehiago ordaintzeko. Baina aldeko jarrera horretatik erostera, aldea badago.
Hala ere, oso pozik gaude. Geroz eta jende gehiagok ezagutzen du bidezko merkataritza, eta kontsumoa etengabe hazten doa.

Bezeroa nola joan da aldatzen?
Hasieran jendeak solidaritatez erosten zuen, ideologiagatik. Limosna emateko modu bat zen. Baina produktua probatu, eta gustatu egin zaie. Probatu duen jende gehienak berriro erosi du produktua, leialtasuna lortzen da. Horregatik, elikagaien salmentak ugaritu dira asko, eta artisau produktuen salmenta geldi dago.

Zer da bezero batek produktu bat aukeratzerakoan kontuan hartu beharrekoa?
Komeni da ohitura hartzea begiratzeko produktua non egina den, norengana doan ordaintzen dugun dirua, eta produktu hori egiteko erabilitako modua bidezkoa ote den.


Azkenak
Sail Ofiziala. 8.eguna
Sinets nazazu


Elon Muskek bilatzen ditu Trumpen botoak AEBetako estatu giltzarrietan

Munduko gizon aberatsenetakoa den Elon Muskek bultzatzen du America Pac ekimen politikorako batzordea, The Guardian-ek jakinarazi duen arabera. Bere zeregina da AEBetako hainbat estatu giltzarritan Donald Trump-entzat botoak biltzea.


700 hildakotik gora Libanon eta Israelen lurreko erasoa gero eta gertuago

Israelek jarraitzen du Libanoko hegoaldeari eta Beiruteko hainbat auzori airez eraso egiten eta, nazioarteko eragileen deiak gero eta handiagoak badira ere, oraingoz ez da su-etenerako aukerarik ikusten.


2024-09-27 | Gedar
Palestinako Agintaritzak erresistentziaren kontra betetzen duen lana salatu dute berriz milizianoek

Palestinako Agintaritzaren segurtasun-indarrek rol aktiboa dute erresistentziako kideen kontra: jazarpena, lapurretak, boikotak eta abar aipatu dituzte, beste behin ere.


Anglosaxoi hitza arrazista da?

Nottinghameko Unibertsitateak Anglosaxoiei eta Vikingoei buruzko Ikasketak masterrari izena aldatu dio: Ingalaterrako Goi Erdi Aroko Ikasketak. Cambridgeko Unibertsitateko Anglo-Saxon England Journal aldizkariari ere izen aldatu zioten lehenago: Early Medieval England Journal... [+]


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1970eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


2024-09-27 | Ahotsa.info
Urtarrilaren 11n izanen da presoen etxeratzeko ohiko hitzordu nazionala Bilbon

Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.


2024-09-27 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia 7.eguna
Bikaintasun esplikagaitza, berriz


Zaintza eta euskara: “Korapilo handia” askatzeko tresnak bilatzen

Euskalgintzaren Kontseiluak Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen jardunaldiak egin ditu irailaren 26an, Donostian. Idurre Eskisabelek, Kontseiluaren idazkari nagusiak, lehen hitzaldian adierazi du “urgentziazkoa” dela gaiari heltzea. Jardunaldien helburua ez da... [+]


Antena 3 telebistak Donostiari buruz egindako erreportaje “arrazista eta sinplista” salatu dute

Antena3 telebista kate espainiarreko Espejo Público saioak erreportaje sentsazionalista bat eman zuen asteazkenean, Donostiako ustezko segurtasun faltaren inguruan eta fokua gazte magrebtarretan jarriz. Erreportajea publikoki salatu du Kaleko Afari Solidarioak (KAS)... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


Eguneraketa berriak daude