argia.eus
INPRIMATU
Hitz bitan
2021eko uztailaren 19a
Mikel Bartu kazetari eta gizarte ekintzaileak "Kale Gorrian"n esandakoak dira honakoak: «Prentsa sozialak baztertutako edo baztertzeko arriskuan dauden kolektiboen integrazio sozio-laborala bilatzen du; alternatiba duina izan nahi du eskekoentzat eta langabeziarentzat. (...) ‘La Farola’ aldizkaria Espainiar Estatuan prentsa sozialaz egiten den erabilera txarraren paradigma da».

Jose Manuel Esteve Zarazaga, Hezkuntzaren Teorian Katedradunak honakoa adierazi zuen "Berria"n: «Irakasle ona izateko Brad Pitten, Asisko San Frantziskoren eta Einsteinen arteko nahasketa beharrezkoa da. Irakasleak ustez eduki beharreko soslai honekin alderatzen hasiz gero, asko eta asko depresioak jota geratzeko arriskua dago».

Caroline Philips abeslariak esan zituen hitzok "Berria"rentzat: «Azkenaldi honetan, aspaldiko partez, munduko musikak errespetatuak izaten hasten dira. Ingelesa ez dutela ulertzen eta, beraz, ingelesez ala euskaraz, azken finean gauza bera dela ohartzen hasiak dira».