Ezpalak


2021eko uztailaren 23an

Vianako Printzea desagertua

Nafarroako Kultura eta Turismo sailak egitura berria hartu du eta ondorioz, Vianako Printzea erakundea desagertu egingo da. Nafarroako Gobernuak egin dituen berrikuntzek eragin dituzte aldaketa horiek. Vianako Printzearen ardurak orain bi zuzendaritza orokorrek hartuko dituzte: Kultura Ondarea da bat eta Turismoa eta Sustapena bestea. Lehenengoa historia ondarea, agiritegiez, dokumentuen ondareaz, arkitekturaren ondareaz, ondasun higigarriez eta museoez arduratuko da. Bigarrenak berriz, liburutegietako zerbitzuak eta kultur eta argitalpen jarduerak hartuko ditu.

Eusko Jaurlaritzaren laguntzak

Eusko Jaurlaritzak, uda garaia aukeratu du kulturari emango dizkion diru laguntzen jakinarazpena egiteko. Oro har, dantzari 126.162 euro eskainiko dizkio. Horietatik 24.000 koreografia sorkuntzari eskainiko zaio eta 72.122 dantza ikuskizunen produkzioari, besteak beste. Bestalde, ikus entzunezkoen alorrak ere jasoko ditu laguntzak. Gidoien sorkuntza eta film luzeen nahiz laburren ekoizpenen garapena sustatzeko 1.236.000 euro emango ditu aurten Jaurlaritzak. Kopuru horrek iazkoarekin alderatuz, %50eko igoera islatzen du.


Musika klasikoa entzuteko bi hitzordu

Biolin eta antzerako tresnen soinu goxoak entzuko bi aukera ditugu egunotan. Bata Zumarragan, irailaren 6an, 13an, 20an eta 27an egingo den Antiguako XX. Musikaldiarekin eta bestea Iparraldean, Musique en Côte Basque festibal klasikoa Lapurdiko herri desberdinetan izango baita abuztuaren 31tik irailaren 6a bitartean: Donibane Lohizunen, Getarian, Ziburun, Angelun, Miarritzen, Azkainen, Baionan eta Urruñan. 1960. urteaz geroztik nazioartean ezagunak diren artistek hartzen dute parte festibal horretan. Aurtengo edizioan protagonista berezia biolina izango da.


Bidasoako Film Laburren Lehiaketa

Film laburrak protagonista izan dira Bidasoako Nazioarteko Film Laburren VI. Lehiaketan. Jaialdi hau urtetik urtera finkatuz doa gero eta gehiago. Aurten 63 laburmetraia erakutsi dira guztira Hendaian, Donezteben, Elizondon eta Beran. Lehiaketaren amaiera irailaren 10ean izango da Lesakako Zambra aretoan egingo den sari ematearekin. Xeberiano Txoperena, Bertizaranako Patzuergoko presidenteak argitu zuenez, «lehiaketa hau Bidasoari balio bat gehiago emateko sortu zen», Nafarroa iparraldean zinemak duen garrantzia ikusita.


51. Zinemaldia

Irailaren 18tik 27ra Donostiako 51. Nazioarteko Zinemaldia izango da. Aurtengo edizioak «Etorkizun Latinoa» izeneko sail berria izango du. Bestalde, Zabaltegi sailaren barneko Zuzendari Berriak sariketan hemezortzi zuzendari berrik hartuko dute parte, gehienak europarrak. Zabaltegi-Bereziak sailaren barne, Julio Medem Donostiako zuzendariak «Euskal pilota-La pelota vasca (La piel contra la piedra)» izenburua daraman euskal gatazkari buruzko dokumentala aurkeztuko du. Beste Jaialdietako Perlak izeneko sailean berriz, Bertolucci, Ivory eta Winterbotton zuzendarien filmak eskainiko dira, besteak beste. Oro har, aurten zuzendari gazte ugari izango dira Urrezko Maskorra lortzeko lehian.


Ekaingo haitzuloa.

Ander Zestona Ekaingo erreplikaren udal koordinatzaileak adierazi duenez, gutxi gorabehera bi hilabete barru esango dute noiz amaituko diren Zestoan kokatua dagoen historiaurreko kobazuloaren erreplikaren eraikuntza lanak. Badirudi, datorren urterako egon litekeela prest. Hala, inaugurazioa hitzartua baino hiru urte geroago izango da, arazo teknikoak direla-eta.


"Euskal musika" posta zerrenda.

Musika estilo guztiak bildu nahi dituen posta zerrenda bat sortu berri da. Bertan euskal musikaz eztabaidatu, talde berriak ezagutarazi eta kontzertuen datak bidal daitezke, besteak beste. Edonor balia daiteke posta zerrenda honetaz, hala nola, musikariak, musikazaleak eta diskoetxeak. Helbidea: euskalmusikayahoogroups.com eta web gunea: es.groups.yahoo.com /group/euskalmusika.


Rocka Gasteizen.

«Azkena Rock Festival» jaialdiaren bigarren edizioa egingo da irailaren 12an eta 13an Gasteizko Mendizorrotzako polikiroldegian. Bertan, Iggy Pop taldeak parte hartuko du. Taldeak Euskal Herrian kontzertua eskainiko duen lehen aldia izango da . Talde honetaz gain, Cracker, The Cramps, Dictators, Hermano eta The Jayhawks taldeak arituko dira, besteak beste.


Azkenak
2024-09-28 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia. 8.eguna
Ez dut sekula pelikulekin negar egiten

Ez dut sekula pelikulekin negar egiten. Pelikula gogorrak ikusi ditut, istorio tristeak, heriotzaz beteak, gizakiaren alderik zatarrena erakusten dutenak? Barkamenik eskatu gabe, gainera? Pelikula ederrak ikusi ditut, dotoreak, monumentalak, mirarien gainean hitz egiten dutenak,... [+]


Sail Ofiziala. 8.eguna
Sinets nazazu


Elon Muskek bilatzen ditu Trumpen botoak AEBetako estatu giltzarrietan

Munduko gizon aberatsenetakoa den Elon Muskek bultzatzen du America Pac ekimen politikorako batzordea, The Guardian-ek jakinarazi duen arabera. Bere zeregina da AEBetako hainbat estatu giltzarritan Donald Trump-entzat botoak biltzea.


700 hildakotik gora Libanon eta Israelen lurreko erasoa gero eta gertuago

Israelek jarraitzen du Libanoko hegoaldeari eta Beiruteko hainbat auzori airez eraso egiten eta, nazioarteko eragileen deiak gero eta handiagoak badira ere, oraingoz ez da su-etenerako aukerarik ikusten.


2024-09-27 | Gedar
Palestinako Agintaritzak erresistentziaren kontra betetzen duen lana salatu dute berriz milizianoek

Palestinako Agintaritzaren segurtasun-indarrek rol aktiboa dute erresistentziako kideen kontra: jazarpena, lapurretak, boikotak eta abar aipatu dituzte, beste behin ere.


Anglosaxoi hitza arrazista da?

Nottinghameko Unibertsitateak Anglosaxoiei eta Vikingoei buruzko Ikasketak masterrari izena aldatu dio: Ingalaterrako Goi Erdi Aroko Ikasketak. Cambridgeko Unibertsitateko Anglo-Saxon England Journal aldizkariari ere izen aldatu zioten lehenago: Early Medieval England Journal... [+]


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1970eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


2024-09-27 | Ahotsa.info
Urtarrilaren 11n izanen da presoen etxeratzeko ohiko hitzordu nazionala Bilbon

Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.


2024-09-27 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia 7.eguna
Bikaintasun esplikagaitza, berriz


Zaintza eta euskara: “Korapilo handia” askatzeko tresnak bilatzen

Euskalgintzaren Kontseiluak Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen jardunaldiak egin ditu irailaren 26an, Donostian. Idurre Eskisabelek, Kontseiluaren idazkari nagusiak, lehen hitzaldian adierazi du “urgentziazkoa” dela gaiari heltzea. Jardunaldien helburua ez da... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


Eguneraketa berriak daude