Argitalpenak


2021eko uztailaren 27an

Berebereen alfonbra
Iñaki Irasizabal
Hiria
116 orrialde
9,50 euro



Iñaki Irasizabalen nobela beltza


Hiria argitaletxearen eskutik Iñaki Irasazabalek kaleratu duen "Berebereen alfonbra" izenburuko nobela beltza bere bigarren argitalpena da, eta Bilbon zein Marokon dago kokaturik. Hain zuzen ere Bizkaiko hiriburuan ezagutuko du protagonistak bizitza osoa aldatuko dion neska. Izugarri maite duen arren, ez du haren iraganaz eta etorkizunerako itxaropenez gehiegi jakingo; baina bai Egiptora joateko irrikitan egonik, bidaia hori egiteko txartelak hartu dituen egunean ezin zezakeela bere burua etxeko leihotik bota argi eta garbi izateko adina. Nork behartu zezakeen neska horretara ez daki, ordea, eta horixe argitzeko asmoz abiatuko da mutila bere maiteñoa izandakoak hainbestetan aipatzen zuen Marokoko herrian zertan ibilia zen ikertzera.


Egile berrientzako literatur lehiaketak (2002). Saritutako lanak
Batzuen artean
Iruñeko Udala
137 orrialde
6 euro



Iruñeko Udalak 2002an saritutako gazteen lanak


Urtero bezala, iaz ere antolatu zituen Iruñeko Udalak egile berrientzako espreski eratutako euskarazko narrazio laburren, olerkien, bertso-paperen eta haurrentzako antzerkien lehiaketak eta baita Artista Gazteak deitu arte lehiaketa ere, eta hain zuzen haietan sarituak gertatu zirenen lanak kaleratu ditu liburu honetan. Hau da, Daniel Martirenaren "Itsasoa pote batean", Dabid Anauten "Beste morfema bat, mesedez", Garazi Garciaren "Ahots baten beroa", Iñaki Berzalen "Ahur bete zizakadura", Fer Izquierdoren "Sasoi ilunen melodiak", Julen Zelaietaren bertsoak eta Xabier Díaz Esarteren haurrentzako antzerkia, Myrian Paz, Elena Urdaci, Nerea de Diego eta Aitor Lecumberriren ilustrazioak lagun dituztela.


Dadahwat
Batzuen artean
Elkar / Argitaletxe Elkartuak
48 orrialde
6 euro



Ipar Amerikako kondairak


Hamar urtetik aurrerako irakurleei zuzendua dago Ipar Amerikako indiarren zenbait kondaira jasotzen dituen liburu hau. Bide batez, Amerikako jatorrizko biztanleen kokagune geografikoak zehaztu eta haien gizartea, erlijio animista, historia, hizkuntzak, kulturak eta egungo egoera laburbiltzen duten hainbat xehetasun eskaintzen dira bertan. Miquel Desclotek, Herminia Masek eta Josep-Francesc Delgadok bildu eta Antton Planok euskaratu dituen kontakizunok -"Eguzkia ekarri zuen koiotea", "Eguraldi ona lapurtu dute", "Marrubi goiztiarrak", "Ostadar sugea", "Igebelar zuria" eta "Igarabaren adiskidetasuna"- naturarekiko armoniaz, lurrarekiko eta animaliekiko begiruneaz eta esker onaz mintzo dira, eta baita maitasunaren, lagun izatearen eta barkamenaren garrantziaz ere.


Behinola
Batzuen artean
Galtzagorri
elkartea
103 orrialde
6 euro



Haur Poesia Biltzarrekoak


Galtzagorri Elkarteak plazaratzen duen "Behinola" haur eta gazte literatura aldizkariaren azken zenbakiak iaz Donostian egin zen Haur Poesiari buruzko biltzarrean aurkeztu ziren zenbait ekarpen biltzen ditu, besteak beste. Sarrerakoa Anjel Lertxundirena da, eta jarraian eskaintzen direnak Ana Pelegrin, Miquel Desclot, Antonio García Teijeiro eta Juan Kruz Igerabiderenak. Era berean, aipatu biltzarrean izan zen mahai-ingurua ere jaso dute, eta poesia errezitaldian irakurri ziren poemetako batzuk ere bai, Miquel Descloterenak katalaneraz eta gazteleraz, Antton Kazabon, Juan Kruz Igerabide eta Jon Suarezenak euskaraz, eta Antonio García Teijeirorenak gailegoz. Gainera, hitzatze gisa, Marijane Minaberryren poema ilustratua aurkituko duzue.


Txomin Amonarekin hegazkinean
Liesbet Slegers
Ibaizabal
26 orrialde
5,24 euro



Txikienentzako liburu bereziak


Ibaizabal argitaletxeak etxeko txikienentzat plazaratu duen "Txomin" bilduma liburu oso bereziz osatua dago. Orrialde garbigarriak dituzte eta ertz biribilduak, haurrek minik har ez dezaten. Txomin dute guztiek protagonista, bere irakurleak bezain txikia den mutikotxoa. Eta jakina, haur baten hitz eta begiekin kontatzen ditu Txominek berari gertatzen zaizkionak. "Txomin. Amonarekin hegazkinean" liburutxoan, han doa mutiko hori amonarekin oporretara, bere maleta eta guzti. Hegazkinean doaz, eta poz-pozik dago gure Txomin horregatik. Baina hegazkinak gooora! egiten du, eta txikiak beldurra sentitzen du... amonak hartza goxo-goxoa ematen dion arte.


Karmel
Batzuen artean
Euskal Herriko Karmeldarrak
127 orrialde
/ 11,50 euro urteko



Gogoetak eta literatur lanak "Karmel"en azkenengoan


Euskal Herriko Karmeldarrek plazaratzen duten "Karmel" hiruhilabetekariaren azkenengo zenbakian, Itxaro Bordaren hainbat olerki eta Lauaxetak gazteleraz idatzi zuen "Aititaren fusila" kontakizuna Joseba Aurkenerenak euskaratua eskaintzeaz gainera, besteak beste, lan hauexek azaltzen dituzte: Patxi Uribarrenen "Euskalduntzeari buruzko zenbait gogoeta", Andres Urrutiaren "Arauzko testuak euskalkien tradizioan: San Frantziskoren Hirugarren Ordena" eta Lontzo Zugazagaren "Eliza eta euskara".


Testu hautatuak euskal estetikaz
Paulo Iztueta
Utriusque Vasconiae
141 orrialde
13 euro



Kritika literarioaren lehen saioak harrotuz


Aitzol, Lauaxeta eta Orixe aukeratu ditu Paulo Iztuetak Gerraurreko garaia kritikaren ikuspuntutik aztertzen duen trilogia bat osatzerakoan. Orixeren lanak biltzen dituen "Euskal literaturaren historia laburra" deitu liburukia izan zen bere lehena; "Kritika literarioaren lehen saioak (1926-36)" izenburua du bigarrenak -non Gerraurrean euskal literaturaren gainean izandako eztabida harrotzen duen, une hartan indarrean zeuden literatur iritziak jaso eta aztertuz-. Eta hain zuzen, liburu hau osatzerakoan ohartu zen Paulo Iztueta beste hirugarren argitalpen bat paratu beharrean zela, irakurleak iturri zuzenetik jakin zezan kritikari nagusiek sostengatzen zituzten tesiak zein irizpidetan oinarriturik zeuden. Eta helburu hori betetzera dator "Testu hautatuak euskal estetikaz" liburukia. Paulo Iztuetaren iritziz, Aitzol, Lauaxeta eta Orixeren hainbat lan jasotzen dituen liburu hau irakurriz errazago ulertuko dira Gerraurreko euskal literaturgintzan nabarmendu ziren ildo berriak -edo zaharrak, edo zaharberrituak-, eta herri literaturaren eta literatura landuaren arteko zein literatura klasikoaren eta modernoaren arteko dikotomia.


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude