argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2021eko uztailaren 26a
Josu Viñaspre argazkilari bilbotarrak Europako Argazkilari Profesionalen Federazioak ematen duen Qualified European Photographer saria jaso du. Guztira, Europako 20 argazkilarik jaso dute orain arte sari hau. Viñaspre hiru aldiz izan da Goya sarietarako izendatua.

Aitor Aramaio zinemagilearen lehen film laburra den «Terminal» Montrealgo Zinema Jaialdian parte hartzeko aukeratua izan da. Era berean, Antonio Mercero zinemagilearen «Planta 4°» filma ikusi ahal izango da abuztuaren 27tik irailaren 7ra burutuko den Montrealgo jaialdian.

Baztandarren Biltzarra hilaren 20an ospatu zen Elizondon. Oraingoan, eta festak 40 urte bete dituela-eta, bideoa eta kanta grabatu dituzte antolatzaileek. Kantaren letrak Jon Barberenarenak dira eta Imanol Goikoetxeak jarri die musika.

Sonia Gonzalez idazle barakaldotarrak lehen eleberria plazaratuko du Txalapartaren eskutik. «Ugerra eta kedarra» du izena eta Bilbon dago kokatua.