Ezpalak


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Maitaldiaren 13. ekitaldia

Dantza disziplina desberdinek hartuko dute Miarritze irailaren 6an hasi eta bi astez luzatuko den Maitaldia jaialdiaren baitan. 13. edizioak irekiera ekitaldi handia izango du aurtengoan. Izan ere, Lucia Lacarra dantzariak hartuko du parte ekitaldi horretan English National Balletarekin batera. Eta horrez gain, gizonezkoz osatutako Grandiva baleta ariko da irekiera ekitaldi horretan. Aurtengo Maitaldiaren egitarauan dantza garaikideko hiru lan aurkeztuko dira bestalde: Pantxika Telleriaren Elirale konpainiak, Suitzako Philippe Saire taldeak eta Preljocaj Ballet ezagunak euren lanak eskainiko dituzte. Dantza ikuskizunei gehitu behar zaie gainera egun horietan eskainiko diren hitzaldiak, erakusketa eta emango diren ikastaroak.


Auspoa bilduma Aldundiaren esku

Bestela honezkero galduta egongo litzatekeen lan ugari bildu du Auspoa bildumak 1961ean sortu zenetik. Batez ere, bertsolaritza klasikoaren alorrean, balio handikoa da Antonio Zabalak eginiko lana bildumaren osaketan. Sendoa argitaletxea arduratu da bildumako liburuak argitaratzeaz gaurdaino, baina aurrerantzean ez dio eginkizun horri jarraituko. Izan ere, duten balioa ukatu gabe, bildumako liburuak ez dira errentagarriak. Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundia arduratuko da aurrerantzean, Koldo Mitxelena Kulturunearen bitartez, Auspoa bildumari jarraipena emateaz, okerrik ez bada behintzat. Hilabete batzuen buruan sinatuko da akordioa, hori horrela izan dadin.


Musika eta dantza tradizionala ikasgai

Etxean ikasten zen garai batean instrumentu bat jotzen edo dantza egiten. Egun ordea, irakaskuntzaren bidez egiten da transmisioa. Hori dela eta BilbaoMusikak Ikasfolk izeneko egitasmoa jarri du martxan datorren ikasturterako. Musika eta dantza tradizionala musika eta dantza ikasten edo irakasten dabiltzanei erakusteko xedea du Ikasfolkek. Horretarako, ikastaroak, mintegiak, lantegiak eta hitzaldiak prestatu dituzte. Irakasle ezagunak aukeratu dituzte. Besteak beste, Juan Antonio Urbeltz, Kepa Junkera, Joseba Tapia, Ibon Koteron, Juan Mari Beltran edota Oreka TXeko txalapartariak izango dira irakasleak. Guztira 17 gai prestatu dituzte, hala nola, Bizkaiko dantzak, perkusio tradizionalean espezializatzeko ikastaroa, biolina musika tradizionalean edota Bizkaiko kopla zaharren ezaugarriak.


Emakumearen ikuspuntua

Emakumeek beste emakumeei ateratako argazkiak bildu ditu «Andreen begiradak, andreen begiradapean» izeneko erakusketan Bilboko BBK aretoak. XIX. mendetik 2002. urtera arte 68 argazkilarik egindako lanak daude ikusgai. Hogei herrialdetako emakumeen irudien artean, erretratuak, autoerretratuak, biluziak, laneko eszenak... ageri dira. Gehienak zuri beltzean. Besteak beste, Fabiana de Barros, Christine Spengler edota Anne Noggleren argazkiak bildu dira erakusketarako.


Zine olatuak

Surfa kirola dela garbi dugu guztiok. Ez hain garbi agian, surfa zine ere bihur daitekeela. Izan ere, gure artean horrela ez bada ere, Estatu Batuetan edo Australian, 50eko hamarkadan hasi zen surfari eskainitako zinema lantzen. Gurean ordea, ez da horrelakorik gertatu. Honi aurre eginez eta genero honetako klasikoak berreskuratu nahian, hain zuen, irailaren 11, 12 eta 13an Donostiako Aquariumeko auditorioan lehenengo aldiz Donostiako Surfilm Festibal jaialdia egingo da. Genero honi eskainitako lehenengo jaialdia da Espainian, eta bakarrenetakoa Europan. Antolatzaileek diotenez, kirolaren alderdi komertziala alde batera utzita, kalitatea, natura eta olatuaren aurkikuntzaren magia gailenduko dira egun horietan eskainiko diren filmetan.


Bakarra da.

Jabier Merkader artista gasteiztarrak orain urtebete Arrasaten sortu zuen zeramikari buruzko aldizkari digitala bakarra da Espainian, eta Europan hirugarrena. Berriki aurkeztu du Merkaderrek komunikabide digitala Zaragozako zeramika garaikideko azokan. Ceramikarte.com-ek ikastaroen, bigarren eskuko azoken edota mundu osoko merkatuen berri ematen du. Mundu osoko erabiltzaileak ditu gainera. Hain zuzen, komunikabide digitalaren beste helburuetako bat horixe da: mundu osoko zeramikarien arteko harremanak sendotzea eta bide batez, zeramika garaikidea ezagutaraztea.


7.000 pertsona.

Hori da iaz Donostian egin zen Electrogaia Jaialdira hurbildu zen pertsona kopurua. Antolatzaileek Espainia eta Frantzian Jaialdiak lortu duen ospea nabarmendu dute, aurtengo abuztuan burutuko den zortzigarren edizioari begira. Aurten gainera, zortzi egunetara zabaldu dute: hilaren 9tik 16ra egingo da Igeldoko Ku diskotekan. Eta egunero dj ezberdinak izango dira.


Superheroirik gabeko komikiak.

Eta pertsonaia gaizto ikusgarririk gabekoak plazaratu ohi ditu Bilboko Astiberri argitaletxeak orain bi urte eta erdi sortu zenetik. Egindakoaren saria iritsi zaio orain, izan ere, komiki argitaletxe onenari urtero ematen zaion Diario de Avisos saria eskuratu du. Orain artean, Planeta edo Norma bezalako argitaletxe handiek jaso dute sari hau.


Azkenak
5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


8 urteko ume bati biluzik argazkiak egiteagatik ikertzen ari dira gizon bat Ortuellan

Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Istilu handiak Grezian, 57 lagun hil ziren tren istripuaren bigarren urteurrenean

Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]


Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diete AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Nafarroako armarri historikoaren erabilera debekatu du Castejoneko alkateak

Karbankulu pomelatua "garai batean gure bizilagun Francisco Casanova hil zutenen ideiak babesten dituztenek erabilitako ikurra" dela, adierazi du  Noelia Guerra UPNko Castejoneko alkateak, eta sinbolo "ez ofizialak" udalaren espazioetan erabiltzea... [+]


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


2025-03-03 | Ahotsa.info
Iruinkokoa, Iruñeko iñauteri euskaldunen bersignifikazioaren aurka

Martxoaren 2an igandea Iruinkokoak berriz ere Iruñeko karrikak hartu ditu.


Erabat doan izango da Hondarribian euskara ikastea

EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.


Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


Eguneraketa berriak daude