Euskara. Eskaintza berezia

  • Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorea herritar guztien egunerokotasunaren parte dira. Baina euskaraz bizi nahi duen herri batentzat zintzilik dagoen ikasgaia da, euskararen hutsunea guztiz bete gabe baitago oraindik. Baina horretarako ahaleginik ez da falta, hainbat egitasmo daude martxan eta ari dira pixkanaka euskalduntzen.

2021eko uztailaren 19an

Aurrera egiten ari den hizkuntza da euskara. Bere erabiltzaileek ondo zaindu eta biziarazi nahi duten gaixoa bezalakoa da gure hizkuntza. Sendagai ugari errezetatu dizkiote, eta pixkanaka indartzen ari da. Erabat osatzeko, ordea, behar-beharrezkoa izango da esparru guztietan aintzat hartzea eta erabiltzea. Baina horretarako, funtsezkoa da esparru ahulenei, bederen, sendagai berezia ematea.

Merkataritza izan da euskararen ahuldadeetako bat urteetan. Baina sendagaiak sortu dira horri indarra emateko eta zenbait lekutan hasia da pixkanaka aurrera egiten. Merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko hainbat ekimen sortu dira; batzuk tokian tokikoak, beste batzuk zabalagoak.
«Euskara merkataritzara» egitasmoa


Siadeco Ikerketa Elkartearen Euskara Merkataritzara egitasmoa da, adibidez, eremu zabalago baterako (hainbat herritan jarri da martxan) egin denetariko bat. Duela zortzi-hamar bat urte sortu zen. Eskaria UETS-etik (Udaletako Euskara Teknikarien Saretik) jaso zuten. Sare hori osatzen zuten udaletan euskararen erabilera esparru guztietara zabaltzeko ahalegin berezia ari ziren egiten, eta hutsune nabarmena ikusi zuten merkataritza sektorean. Siadecori laguntza eskatu, eta Ikerketa Elkarteak egitasmo bat prestatu zuen: Euskara Merkataritzara, hain zuzen. Programa hori jarduera txikiko merkataritzara, ostalaritzara eta zerbitzuetara dago zuzenduta, eta bere helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea eta horretarako erraztasunak ematea da. Tokian tokiko udalek kudeatzen dute plana eta bitartekoak Siadecok jartzen ditu, besteak beste, sektorearen ezaugarrietara egokitutako hizkuntz diagnosia egiteko metodologia, jarraipenerako metodologia, establezimenduaren hizkuntz paisaian eragiteko programa, merkatarientzako euskara ikastaro espezifikoak, egitasmoaren material eta zerbitzu eskaintzak katalogo bidez zabaltzeko metodologia eta euskarriak, eta establezimenduen hizkuntza normalizaziorako plangintza integrala (MEPI).

Orio eta Getxoko kasuak


UETS, batez ere, Gipuzkoako eta Nafarroako zenbait udalerriek osatzen zuten. Horien artean zen Orioko Udala ere. Kostaldeko herri hori oso herri euskalduna den arren, bazen erabilerarekiko kezka bat. Orioko Udaleko euskara teknikariak, Javier Zabaletak, adierazi digunez, "Orion, ordurako, administrazio mailan eta beste zenbait alorretan euskararen erabilera sustatzeko programak martxan jartzen hasita zeuden, eta ikusi genuen merkataritzak garrantzi handia zuela, erakusleiho funtzioa betetzen duelako, baina gaztelaniaz funtzionatzen zuen. Hutsune bat zegoen eta hori bete egin behar zen". Hori zela eta, Siadecok prestatutako Euskara Merkataritzara egitasmoa sortu orduko martxan jarri zen Orion.

Getxoko Udala, berriz, aurten sartu da egitasmo horretan. Getxoko Udaleko egitasmoaren arduradunak adierazi digunez, Udaleko euskara zerbitzua lanean hasi denean ikusi dute, hizkuntza planifikazio bati begira, lan munduan ere euskararen erabilera sustatzea beharrezkoa dela, eta Siadecok prestatutako egitasmoa oso egoki etorri zaie; izan ere, Getxon zerbitzu sektorea da nagusi, ez dago ia lantegirik. "Hausnarketa horretatik abiatu ginen; merkataritza sektoreak erabileran duen eragina ikusita, jende asko mugitzen duen alorra dela kontuan izanda, eta Getxon nolako indarra duen kontuan hartuta egitasmoan sartzea erabaki genuen", adierazi digu arduradunak. Siadecorekin harremanetan jarri eta aurten hasi dira lanean. Establezimenduz establezimenduko galdeketak ekainean hasi zituzten eta oraindik ez dute emaitza jakinik esku artean, baina itxaropentsu daude beren mugak zein diren jakinik. Izan ere, Getxo berezia da horri dagokionez, alde handia baitago, adibidez, Algorta eta Areetaren artean; sentsibilitate desberdinak daude eta arduradunek ez dute uste egitasmoak beste herri euskaldunago batzuetan bezalako emaitzarik izango duenik.

Euskara Merkataritzara egitasmoan parte hartzen duten udalek zenbait zerbitzu eskaintzen dizkiete herriko merkatari eta ostalariei euskararen erabileran aurrerapausoak eman ditzaten. Doako itzulpen zerbitzua da gehien erabiltzen dena. Kanpora begira jarri beharreko edozein ohar, errotulo, ibilgailu komertzial eta abar doan itzultzeko aukera eta euskaraz jartzeko diru laguntza ematen zaie establezimenduei. Orioko Udaleko euskara teknikariak adierazi digunez, hasieran itzulpenak bakarrik eskaintzen ziren, baina, gaur egun, produktu bukatua eskaintzen zaie. Ordutegia euskaratu nahi duenari eginda eta erabiltzeko moduan ematen zaio, eta gauza bera merkealdietako kartelekin nahiz bestelako oharrekin. Bestela, barrura begira fakturazioa, kontabilitateko hainbat gauza, entrega orriak eta abar, euskaraz egin ahal izateko aukera ere ematen zaie. Baina proportzioan kanporako baino gutxiago erabiltzen dutela azaldu digu Zabaletak. Horrez gain, Siadecok sektore batzuetarako zenbait hiztegi edo eskuliburu ere sortu ditu.

Orion bezala, Getxon ere antzerako zerbitzuak eskainiko zaizkie establezimenduei, baina bertako errealitate linguistikora egokitutako beste zenbait aukera ere emango dituzte. Doako itzulpenak, adibidez, euskara hutsean, elebitan edo bizkaieraz egin ahal izango dira. Eta urtean zehar sortzen zaizkien itzulpen beharrak asetzeko posta elektronikoko helbide bat sortu dute: gehigetxo.net. Horrez gain, euskara ikasteko erraztasunak ere emango dituzte: euskaltegi batean izena eman (gutxienez egunean bi orduko ikastaroan) eta euskaltegian dauden bitartean ordezko euskaldun bat kontratatzen baldin badute diru laguntza jasoko dute: 2.500 euro. "Horrekin lortu nahi duguna da merkatariak euskalduntzea eta bitartean, bi ordu horietan, establezimendu horrek zerbitzua euskaraz ematea. Hori Getxoko Behargintza Zentroarekin ari gara aurrera eramaten. Behargintza Zentroak lan poltsa bat sortuko du merkataritza alorrean lan egin nahi duten eta euskaraz dakiten pertsonekin, merkatariek ordezko euskaldun bat hartzeko modua izan dezaten. Beraz, merkatariak bere kontura ez badu euskaraz dakien ordezkorik topatzen lan poltsara joko genuke. Ez dakigu nolako harrera izango duen, baina uste dugu berritzailea dela", adierazi digu Getxoko egitasmoaren arduradunak. Orion ere, beste modu batera, baina eskaini zituzten merkatarientzat euskara ikastaroak ere, eta arrakasta handia izan zutela adierazi digu Zabaletak.

«Pausoak» programa


Orioko eta Getxoko Udala Siadecoren Euskara Merkataritzara egitasmoan sartu diren bezala, beste zenbait udalerrik bere kontura antolatu ditu merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuen sektorean, oro har, euskararen erabilera sustatzeko planak. Zarauzko Udala da horietako bat. Duela hiruzpalau urte, Planikerrek Zarauzko Zerbitzuak Euskalduntzeko Egitasmoa jarri zuen martxan eta bertatik bideratu da, besteak beste, Pausoak programa.

Getxon bezala, Zarautzen ere garrantzi handia dute merkataritzak eta ostalaritzak. Planiker, hasiera batean, merkataritzarako planekin hasi zen lanean, baina, berehala, horri ostalaritzako gune guztiak gehitu zitzaizkion, eta gero bestelako jarduera duten komertzioak eta bestelako zerbitzuak; bulegoak, ileapaindegiak... Pausoak programaren baitan biltzen dira ekimen guztiak. Egitasmoaren helburua merkatariei bide bat eskaintzea da beren eguneroko jarduna euskaraz egin dezaten. Planikerreko teknikari Belen Benitezen ustez, gaur egun, merkatariek eta ostalariek balio erantsi bat bezala ikusten dute euskara, eta horri egunerokotasunean bultzada eman behar zaio. Baina merkatarientzat ez da erraza; izan ere, merkataritza mundutik jasotzen dituzten estimuluak guztiz gaztelaniazkoak dira eta ahalegin handia egin behar dute jasotzen duten guztia euskaratzeko. Horiei laguntzeko sortu zen, hain zuzen, Pausoak.

Izenak berak dioen moduan, egitasmoa urrats desberdinetan dago banatuta eta norberak aukeratzen ditu euskararen alde egiteko eman ditzakeen pausoak. "Bakoitzak bere abiapuntua kontuan hartuta bere helburuak markatzen ditu. Pausoak liburuxka batean daude eta merkatari bakoitzak egin dezakeena aukeratzen du. Kanpotik zer egin behar duten esanda, agian, ez dute egingo. Ez da gauza bera janari denda bat duen 60 urteko emakumearen egoera edo pertsona alfabetatu, gazte, eta dinamika komertzialean beste jarrera bat duenarena. Beraz, beren esku uzten dugu", azaldu digu Ainhoa Gaintzak, Planikerreko beste teknikariak. Egitasmo honetan merkataria pausoren bat hartzera konprometitu behar da. Jarrera aktiboa da eskatzen zaiena, hots, konpromisoa beren gain hartzea. Gero Planikerreko kideak horiek bete ditzaten laguntzen saiatzen dira. "Urtez urte, gogoratzen diegu zein zen hartutako pausoa eta bakoitzari gutun pertsonalizatu bat bidaltzen zaio nola moldatu den ikusteko. Pausoak programaren logika ulertzen duenak eta ardura bere gain hartzen duenak betetzen du. Baina, iniziatiba mailan bultza egin behar zaie".

Programaren helburuetako bat zerbitzu emailea autonomo bihurtzea da, hau da, berak bere kasa egokitzea euskararen erabilera bere establezimendura. Hala ere, beti izango dute laguntza eskatzeko aukera. Eta horretarako, besteak beste, zerbitzu emaileen eskuliburua sortu du Planikerrek. Esku liburu hori zalantzak dituztenean erraz erabil dezakete ereduak hartzeko, baina, bestela, doako itzulpen zerbitzua ere eskaintzen dute.

Pausoak programaren baitan, gauza jakin batzuetan bereziki eragiteko, beste kanpainatxo batzuk ere egin ditu Planikerrek, hala nola: Eskatu euskara (bezeroei zuzendua), Plater berezien euskara (menuak eta kartak euskaratzeko), Euskaraz jantzi (erakusleihoetako karteltxoak eta oharrak euskaratzeko). "Ikusten da merkatariak ari direla zerbait egiten Pausoak programan markatutako bide horretan, baina beti diseinatu behar dira ekimen konkretuak horietan gehiago eragiteko. Kanpainatxo horiek akuilu bezala funtzionatzen dute", esan digu Gaintzak. Euskararen erabilera bermatzeko bidean erraztasunak eman behar zaizkie merkatariei eta Euskara Merkataritzara egitasmoan bezala, Pausoak programan ere eskuliburu eta hiztegi bereziak sortu dira, beherapenetako kartelak, ordutegiak, oharrak... Eta hori guztia dohainik eskaintzen zaie parte hartzen dutenei.


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude