Mertxe Aizpurua: «Operazio honen funtsa politikoa da»

  • San Fermin egunaren biharamunean hartu gintuen «Gara»ko Mertxe Aizpurua zuzendariak. Oporretan izan behar luke. Egunkariaren kontuak blokeatzeko arriskuak eta mehatxuak lantokitik hurbil izatera behartu dute, ordea. Lanetik erraz deskonektatzen duen pertsona dela esan digu. Horregatik, urtero ohi legez, San Fermin egunean Iruñean egon zen bere semearekin. Egoera kezkagarria izan arren, «Gara»ko langileek jasotako atxikimenduei esker aurrera egiteko moduan daudela adierazi digu.

2021eko uztailaren 19an

«Gara»ren ondasunen bahitura ekar dezakeen Gizarte Segurantzaren agindua indarrean dago honezkero. Zein da egunkariaren egoera, zertan dago afera?
Babesik gabeko egoera batean gaude. Gurea ez den zorra leporatu zaigu eta horri aurre egiteko bitarteko gutxi daukagu. Agindua helarazi zitzaigunetik Gizarte Segurantzarekin hitz egiten saiatu gara. Izan ere, edozein enpresari horrelako zorra leporatzen zaionean, guri esan digutena baino zerbait gehiago esan behar zaiolakoan gaude. Hitzordu bat adosteko ahaleginak egin ditugu baina ez dugu gauzatzerik izan. Are gehiago, solaskiderik ez dugu aurkitu ere. Alegia, Gizarte Segurantzara deitu dugu baina ez dago aferaren jabe egiten den inor, inork ez du bere burua identifikatu nahi izan. Telefonoa hartzen duenari norekin ari garen galdetzen diogu nean, «hurrengoan hitz egiten dugunean esango dizuegu» erantzuten digu.

Zer iradokitzen dizu egoerak?
Bada, ez dakitela zer egin edo -are okerrago oraindik- ez dutela inolako negoziaketa gauzatzeko asmorik. Guk Gizarte Segurantzari planteamendu bat egiteko asmoa dugu. Erabakiari aurkeztu izan dizkiogun helegiteak ebazten diren bitartean ez dezatela inolako neurririk hartu planteatu nahi diegu. Guk gurea egin dezakegu, baina besterik ez.

Artean, «GARA Espainiar Estatuaren jomugan» txostena osatu eta gizarte eragile, alderdi eta sindikatuei aurkeztu diezue. Zer harrera izan du txostenak?
Ona. Gizarte eragileekin izan genuen bilera oso baikorra izan zen. Afera nahiko konplikatua da berez. Arazoaren gakoa zein den agertu nahi izan dugu hasiera beretik. Informazioa eskaini beharra ikusi dugu, aferaz informatzeko beharra dago. Prozedura bat dago indarrean eta horren gaineko segimendua eta informazioa zabaldu dugu hartara. Alderdi, sindikatu eta erakundeek arrazoia eman digute. Beren ustez ere, Gizarte Segurantzak hartu nahi duen neurriak ez du ez hankarik ez bururik. Operazioaren funtsa eta espiritua politikoa da, baina ez dute horrela azaldu nahi.

Prentsa Askatasunerako Ekimenak ekitaldi bat iragarri du uztailaren 19rako. Gizartearen babesa jasoko lukeen manifestazio baten beharra ikusten ote duzu?
«Gara»ren inguruan ari diren kolaboratzaileek sustatua da ekimen hori. Printzipioz ez da mobilizazio erraldoi bat bezala iragarria. Guk gainera ez dugu kanpaina luze bat egiteko asmorik. Guk ezin ditugu egunero gure indarrak xahutu mobilizazio kanpainetan. Gure kontuen bahitzeko erabakia datorren hilabetean edo hemendik bostera gauza daiteke, bien bitartean lanean jarraitu beharra daukagu.



Ekimena zertan datzan aurreratzen ahal diguzu?
Antolatzaileek giza kate bat osatu nahi dute. Katearen mutur bat Txillidaren Haizearen Orrazitik aterako da eta bestea Paseo Berriko Oteizaren monumentutik. Bi kateek bat egingo dute Kontxako pasealekuaren erdialdean. Tarteko gune ezberdinak izango dira aldi berean: kaian, Antigua auzoan, Alderdi Eder parkean. Hauetan, lan, gizarte eta kulturaren munduko hainbat pertsonek beren kezkak eta nahiak erakutsiko dituzte, arloz arloko errebindikazioak adierazteko modu bat izango da. Esaterako, lagun hauek «Gara»n islatu dituzten nahiak, gizartean gauzatuak ikusi nahiko lituzketenak, herritarren aurrean ezagutaraziko dituzte .



Bestalde, afera zabaldu zenetik politikarien eta boterean direnen erantzukizuna baloratzean, zure adierazpenetan etsipen puntu bat antzeman zaizu.
Egia da, bai. Honelako egoeratan herriarengana jotzeko ohitura izaten dugu. «Egin» itxi zuten -Egin Irratia barne- eta «Gara» sortu zen. «Ardi Beltza» itxi zuten eta «Kalegorria» sortu ere. «Egunkaria» itxi zuten eta «Berria» sortu da. Gero eta eraso bortitzagoak eta azkarragoak ematen ari dira. Gertakari hauek euskal esparru komunikatiboan ari garen komunikabideen ahuldadea agertu dute. Ahulak gara, defentsa gutxi daukagu, eta nahiz eta euskal instituzioek arrazoia ematen diguten -arrazoia ematearekin konformatzen gara, nolabait-, herri honetan ez daukagu eraso etengabe hauei aurre egiteko mekanismorik. Herri honek bere hedabide propioak sortu eta mantentzeko eskubidea dauka, bere hedabideak bermatzeko modua sendotu behar du. Euskal komunikabideak sortzeko kemena eta trebezia dugula erakutsi dugu, herri hau birsortzeko sostengua emateko prest dago behin eta berriro, baina sortutakoa defendatu eta babesteko modurik ez dugu ordea. Arazoa hausnartzeko arrazoiak badira honezkero.



Eusko Jaurlaritzako Miren Azkarate Kultura sailburuak aferan «inplikatuta dauden bi aldeen arteko kontua dela» esan du. Zer deritzozu?
Bere adierazpenek harritu ninduten. Ez dakit zein testuinguruan egindako galdera motari erantzungo zion. Dena dela, gertatutakoa gutxi axola zaiola ematen du. Ez dut uste Miren Azkarate horrelakoa denik, baina ez dut ulertzen zergatik egin dituen adierazpen horiek, ez dira pozgarriak.

«Euskarazko komunikabideak egoera birtual batean ari dira»
Euskal komunikabideen esparrua ahula dela ikusita, euren esparrua indartzeko beharra adierazi duzu. Esparrua indartzeko modurik ikusten al duzu?
Honezkero badago bide eta lan komun bat egina. Ez da erraza bidea egitea, noski. Baina dagoen bideari jarraitu, berau garatu eta indartzeko modu bat ikusten dut. Argazki Press agentziaren adibidea hor dugu, nazio ikuspegi batetik ari da -lan ikuspegi batetik esan nahi dut, ez ikuspegi politiko edo ideologiko batetik ari dela-. Agentzia honek lan egiteko era berri bat antolatu du, Euskal Herria bere osotasunean hartzen duen agentzia bat da, beharrezkoa zen eta gauzatu da. Adibide esanguratsu bat da.
Bestalde, gaur egun euskal komunikabide ugari dago, lanean ondo ari direnak, baina oso hedabide gutxi gara erakundeen laguntzarik gabe bizi gaitezkeenak. Nire irudipenez, euskal esparru komunikatiboan dena bermatua balego bezala bizi gara. Euskal komunikabide asko dago, herri handi samar gehienetan herri prentsa eta herri telebistak daude, baina ahulak dira. Egunen batean, dirulaguntza politika kentzen bazaie, hainbat eta hainbat proiektu bertan behera geldi litezke, eta hori ez da osasungarria. Euskarazko esparruan eta munduan ari diren komunikabideak egoera birtual batean bizi dira.

Aurpegi biko gizona
«Garzon epailearen joera bitxia da. Euskal Herrian izan diren prozeduren eragile nagusietako bat da. Nazioarte mailan ordea, epaile aurrerakoi gisa agertzen da. Bi aurpegiko gizona ote?», dio Aizpuruak.


Azkenak
Sail Ofiziala. 8.eguna
Sinets nazazu


Elon Muskek bilatzen ditu Trumpen botoak AEBetako estatu giltzarrietan

Munduko gizon aberatsenetakoa den Elon Muskek bultzatzen du America Pac ekimen politikorako batzordea, The Guardian-ek jakinarazi duen arabera. Bere zeregina da AEBetako hainbat estatu giltzarritan Donald Trump-entzat botoak biltzea.


700 hildakotik gora Libanon eta Israelen lurreko erasoa gero eta gertuago

Israelek jarraitzen du Libanoko hegoaldeari eta Beiruteko hainbat auzori airez eraso egiten eta, nazioarteko eragileen deiak gero eta handiagoak badira ere, oraingoz ez da su-etenerako aukerarik ikusten.


2024-09-27 | Gedar
Palestinako Agintaritzak erresistentziaren kontra betetzen duen lana salatu dute berriz milizianoek

Palestinako Agintaritzaren segurtasun-indarrek rol aktiboa dute erresistentziako kideen kontra: jazarpena, lapurretak, boikotak eta abar aipatu dituzte, beste behin ere.


Anglosaxoi hitza arrazista da?

Nottinghameko Unibertsitateak Anglosaxoiei eta Vikingoei buruzko Ikasketak masterrari izena aldatu dio: Ingalaterrako Goi Erdi Aroko Ikasketak. Cambridgeko Unibertsitateko Anglo-Saxon England Journal aldizkariari ere izen aldatu zioten lehenago: Early Medieval England Journal... [+]


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1970eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


2024-09-27 | Ahotsa.info
Urtarrilaren 11n izanen da presoen etxeratzeko ohiko hitzordu nazionala Bilbon

Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.


2024-09-27 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia 7.eguna
Bikaintasun esplikagaitza, berriz


Zaintza eta euskara: “Korapilo handia” askatzeko tresnak bilatzen

Euskalgintzaren Kontseiluak Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen jardunaldiak egin ditu irailaren 26an, Donostian. Idurre Eskisabelek, Kontseiluaren idazkari nagusiak, lehen hitzaldian adierazi du “urgentziazkoa” dela gaiari heltzea. Jardunaldien helburua ez da... [+]


Antena 3 telebistak Donostiari buruz egindako erreportaje “arrazista eta sinplista” salatu dute

Antena3 telebista kate espainiarreko Espejo Público saioak erreportaje sentsazionalista bat eman zuen asteazkenean, Donostiako ustezko segurtasun faltaren inguruan eta fokua gazte magrebtarretan jarriz. Erreportajea publikoki salatu du Kaleko Afari Solidarioak (KAS)... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


Eguneraketa berriak daude