Argitalpenak


2021eko uztailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Haydn-en loroa
Felipe Juaristi
Aizkorri
110 orrialde
6,95 euro



"Bizi, Irakurri 2002" saria


Everest argitaletxeak antolatutako "Bizi, Irakurri 2002" lehiaketako lehen saria irabazi zuen Felipe Juaristik "Haydn-en loroa" nobelarekin. Udako goiz batean Zarauzko hondartzan hondoratzen den zorigaiztoko itsasontziak barnean daraman ezohiko zama eta horrek guztiak herrian bizi direnei ekartzen dizkien ezustekoen inguruan diharduen narrazioa da. Izan ere, zer ez ote zen atera tripulaziotzat kapitaina eta bi itsasmutil besterik ez zituen herdoilak jotako burdina puska hartatik. Tximu, loro eta kolore guztietako txoriez aparte, larru beltza diz-diz zeukaten nekatu itxura nabarmeneko gizon-emakume eta haur mordo bat ere ez zen, bada, handik atera! Baina gauza gehiago ezkutatzen zituen oraindik Zarauzko hondartzan hondoratutako itsasontzi hark.


Beste sexualitateak (Sexu-aniztasunerantz)
Batzuen artean
Gaiak
200 orrialde



Sexualitatea garai eta kultura ezberdinetan


Bere izena adieraztera ausartzen ez den maitasuna omen da sexu bereko pertsonekin harremanak izatea gustuko dutenena. Aldiz, makina bat hitz asmatu izan dituzte menderik mende lesbianak eta gayak izendatzeko beren sexu aukera dela-eta haien aurka zeudenak (eta zoritxarrez oraindik ere horrela daudenak). Gaiak argitaletxeak plazaratu duen "Beste sexualitateak (Sexu-aniztasunerantz)" izenburuko liburuan jokabide sexualek garai eta kultura ezberdinetan izan duten trataera aztertzen da, desira homosexualak ere baudakalako bere historia, sexu bereko pertsonen artean erakarpena sentitzea gizakia bezain zaharra delako, nahiz horrela sentitzen dutenak gehienetan baztertuak eta zigortuak izan diren.


El cálido julio del treinta y seis
Gaizka Arostegi
Ttarttalo
149 orrialde
13 euro



Gerraren hasiera Erriberan


Nafarroako Erriberak 1936ko gerra ankerraren hasiera nola bizi izan zuen irudikatu du Gaizka Arostegik "El cálido julio del treinta y seis" nobelan, harantz-honantz dabilen antzerki konpainia xume bat ardatz harturik. Urtero bezala iritsi da konpainia hori herrixka batetara, bideetako hauts eta neke guztiak gainean dituela. Eskuartean duten lanarekin bere arrakastatxoa lortzeko itxaropentsu dira antzezleak, hala ere. Beraien artean, gainera, taula gainean lehen aldiz agertuko den hamairu urteko mutiko bat dago. Baina uztailaren 18 sargori horretan kezka ugari aurkituko dute hain arretatsuak izan ohi diren herritarren artean, kazike eta faxisten handikeria dela-eta gauzak ez baitoazkie oso ondo, eta hori gutxi balitz jakin dute militarrak Errepublikaren aurka altxa direla.


Euskalkia eta hezkuntza.
Juan Luis Goikoetxea Arrieta
Euskaltzaindia
282 orrialde
12 euro



Euskalkia irakaskuntzan


Euskaltzaindiak kaleratu duen Juan Luis Goikoetxea Arrietaren lan honen izenburu zehatza "Euskalkia eta hezkuntza. Dakigunetik ez dakigunera euskal diglosia irazian" da, eta hain zuzen ere euskalkia irakaskuntzan dauka gaitzat. Nolanahi ere, Juan Luis Goikoetxea Arrietaren tesian lehen hizkuntza euskara duten ikasleak hartzen dira kontuan, etxetik euskaradun izanik -euskalkidun ere, beraz- eskolaratzen diren neska-mutikoen hitz egiteko era baitu ikertzaileak bere lanaren ardatz. Euskal Herri osoko ikasle euskaldunak hartu ditu aztergai, baina bereziki bizkaieran zein bizkaieradun ikaslean jarri du bere arreta. Dena den, tesiaren helburua ez zaio inongo euskakiri lotzen, etxetik euskara dakarren oro delako aintzat hartua.


Norak suhiltzaile izan nahi du
Arantxa Iturbe / Elena Odriozola
Elkar
43 orrialde
6,45 euro



Txikitan aukeratutako eginkizunaren alde


Bada oso txikitatik heldua izandakoan izan nahi duena erabakirik duena. Horrelakoxea da Nora, Arantxa Iturbek idatzi eta Elena Odriozolak marraztu duen istorio honetako protagonista. Suhiltzaile izan nahi du berak, New Yorken bizi den osaba bat bezala. Familia osoa aurka du, ordea. Amak ez du kontu hori entzun ere egin nahi, eta aitak beste hainbeste. Osaba Tomax zen bere alde egiten zuen bakarra, baina horrekin ere jai du orain, itxura guztien arabera, asko hazi dela eta suhiltzaile izatearen txorakeria horiek uzteko garaia duela esan diolako Norari. Nola liteke osaba Tomaxek hori esatea? Zur eta lur gelditu da neskatoa, baina ez amore ematekotan.


Kapak eta Letaginak
Ayroles / Masbou
Jean François Sauré
46 orrialde / 15 euro



Kortsario eta piraten artekoak agertzen dituen komikia


Beti altxorraren bila dabiltza Alain Ayroles eta Jean-Luc Masbouren artean osatutako "Kapak eta Letaginak. II Ekitaldia: Bandera beltza!" komikiaren protagonistak: kapare espainiarra, kortsario berberea, aitoren seme frantsesa eta untxia. Oraingo honetan uharte Tangerinoetarantz abiatu dira, baina ekaitzek zigortutako artxipielago horretara iritsi aurretik, piratekin egingo dute topo. Eta jakina, piratek badakite alaiak izaten, baina baita krudelak ere etsaiarekin aurrez aurre aurkitzen direnean...


Munstro abertzalea
Ignazio Aiestaran
Elkar
140 orrialde
11,25 euro



Euskara maitalea duen poetaren gogoetak


Euskalduna izatea ez dela batere erraza erabakitzen du Joxe Azurmendik Ignazio Aiestaran Uriz iruindarraren "Munstro abertzalea" poesia liburuan agertzen diren olerkiak irakurtzerakoan egindako gogoetak jasotzen dituen epilogoan. Egileak, bestalde, Filosofia irakasten du EHUn, eta orain arte gai horren inguruko saioak idatzi izan ditu batik bat. Baina azken lan honetan poesia aukeratu du barruan bueltaka dabilzkion kezka kontraesankorrak azaltzeko, ama hizkuntza gaztelania eta amaordea ingelesa izan arren, euskara bere maitalea duen gizon honek. Eta ezer baino lehen "munstro" hitzak hiztegian dauzkan adiera guztiz bestelakoak jasotzen ditu zehatz-mehatz, bere burua aurkezterakoan xehetasun hauek agerian uzten dituen Ignazio Aiestaran Urizek: Frantsesen artean espainiarra, eta espainiarren artean baskoa omen dela. Baskoen artean nafarra, eta nafarren artean putobaskoa den bezalaxe. Eta erdaldunen artean euskalduna, eta euskaldunen artean euskaldun berria. Jeltzaleen artean abertzalea, eta abertzaleen artean situazionista. Eta eskuindarren artean ezkertiarra, eta ezkertiarren artean anarkista.


Azkenak
2025-03-20 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirikek manifestazioa deitu du larunbaterako “Euskal Herria ez dago salgai!” lemapean

Sareak nabarmendu du Euskal Herri osoko eragileak daudela bertan eta deialdiak 140tik gora atxikimendu jaso dituela: "Horrek islatzen du zein den gaur egungo errealitatearen urgentzia, lurraren defentsaren beharra eta auziarekiko dagoen konpromezua".


2025-03-20 | ARGIA
Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko zinegotziek dimititu egin dute, Solariaren proiektuarekin “eskuak lotuta” dituztelako

Koalizio abertzaleko hiru ordezkariek ohar baten bidez euren "frustrazioa" adierazi dute proiektu fotovoltaikoa ezin gelditzeagatik: "Egoera horren aurrean, ez gara legegintzaldia amaitzeko indarrez sentitzen". Proiektu honi ez! plataformak salatu du EH Bilduren... [+]


2025-03-20 | El Salto
Kataluniako erreferendumean gomazko balak jaurti zituzten lau poliziari ez diote amnistia emango, eta auzipetu egingo dituzte

Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.


2025-03-20 | Euskal Irratiak
Arrazismoaren kontrako giza-katea egingo dute Baionan larunbatean

Arrazismoaren aurkako nazioarteko eguna kari, larunbat honetan 16 alderdi, kolektibo eta elkartek deia luzatu dute, Baionako Marengo eta Pannecau zubien artean giza kate bat osatzeko. Aniztasuna, elkartasuna eta giza eskubideen errespetua aldarrikatzera deitu dute,... [+]


2025-03-20 | Gedar
“Ertzainek aita jipoitu zuten nire alboan, 65 urte ditu eta elbarria da”

Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]


Israelen genozidioa salatzeko protesta andana antolatu dute

Palestinarekin Elkartasuna plataformak osteguna, ostiral eta larunbatean eginen ditu protestak, Israel genozida. Palestinar erresistentzia aurrera! lelopean. Gernika-Palestina-k ere manifestazio nazionala antolatu du larunbaterako Donostian. Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak... [+]


2025-03-19 | ARGIA
“Proiektu honi ez!” Arratzua-Ubarrundiako plataformaren adierazpena

Arratzua-Ubarrundiako "Proiektu honi ez!" plataformak adierazpen hau kaleratu du, udalerri horretako EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa aurkeztu berritan. Izenburu hau darama testuak: "EH Bilduren moketako politika edo Iparra nola galdu".


2025-03-19 | ARGIA
Dimititu egin duten Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko zinegotziek herritarrei zuzendutako agurra

Arratzua-Ubarrundia (Araba) herriko EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa eman dute Solariaren zentral fotovoltaikoagatik. Hau da hiru zinegotziek, Txetxu Zengotitabengoak, Laura Sanchok eta Javier Ruiz de Arkautek, herritarrei zuzendu dieten agur mezua.


2025-03-19 | Bertsozale.eus
Maiatzean jokatuko da Udabarria Bertsotan

Maiatzaren 8an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Zortzi saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko eguenetan. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.


Hwei-Ru Tsou. Brigadista txinatarrak xede
“Batera gogoratzen ditugu Gaza eta Gernika!”

Iazko uztailean, ARGIAren 2.880. zenbakiko orrialdeotan genuen Bego Ariznabarreta Orbea. Bere aitaren gudaritzaz ari zen, eta 1936ko Gerra Zibilean lagun egindako Aking Chan, Xangai brigadista txinatarraz ere mintzatu zitzaigun. Oraindik orain, berriz, Gasteizen hartu ditu... [+]


2025-03-19 | June Fernández
Meloi saltzailea
Black lives matter

Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:

Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.

Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.

Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.

Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]


ANALISIA
EH ez da salgai, legedia ere ez

Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da, eta politikoa eta sentimentala juntaturik, hemizikloan Arbonako okupazioa,... [+]


Eguneraketa berriak daude