Mongolia, hotzaren erreinua


Mongolia Osoa ezagutzeko asmorik ez zeukaten hiru bidaiariek. Asiako herrialde honek 1.565.000 kilometro koadro ditu eta 1.555.000 biztanle. Biztanleak herrialde osoan banatuz gero kilometro koadro bakoitzean mongoliar bat topatuko genuke. Kentei mendikatera hurbildu ziren Altan mendietan eski zeharkaldia egiteko asmoz. Inguru haietako elur zuritik lehen aldiz igaroko ziren zakurrak lerari tiraka. Eskiatzeaz gain, mongoliar nomaden bizimodua ezagutu, monasterioak bisitatu eta Ulan Bator hiriburuan egun batzuk igaro zituzten.
Zeharkaldia: 230 kilometro 12 egunetan
Joel Rauzy frantziarrak lera handia eraman zuen zazpi txakurrekin. Mikel Irurek txakurra eraman zuen aurretik eta bera eskiekin. Atzean lera zeraman. Irurek egin zuen eski motari skijöring deitzen zaio. Txakurrak apur bat laguntzen du, baina eskiatzaileak egin behar du lanik handiena atzeko karga eramateko.
Asmoa hiru kideez gain, zeharkaldia gida batekin egitea zen. Bidea erakutsiko zien norbait behar zuten eta itzultzailea ere bai. Bidaia egin aurretik kontratatua zuten gida, baina hara joandakoan bi gida hartzera behartu zituzten. Mongoliako zonalde hartan animaliekin (hartzekin, zakurrekin, ganaduarekin...) kontu handiz ibili behar zela adierazi zieten eta horregatik, bigarren gida behar zela. Planak aldatu egin ziren. Bi gidek oinez egin behar zuten bidaia eta noski, makalago zihoazen. Irure, Rauzy eta Escafit telebista kameralariak zeharkaldia egiten zuten bitartean, gidek bidezidorrak aprobetxatzen zituzten oinez ahalik eta azkarren ibiltzeko. Bi gidetako batek itxura arraroa zuen: "Kalasnikov batekin azaldu zitzaigun eta egunero horrekin zebilen", dio harrituta Mikelek. Kalasnikova eramatearen arrazoia laster ulertu zuten bidaiariek: "Han ginen lehenengo goizean ikusi genuen hartza. Puntu beltz bat seinalatu zigun gidak eta hartza zela esan zigun. Guk, ‘bai zera!’ eta hark baietz. Halako batean ikusten genuen txikitzen-txikitzen zihoala puntu beltz hura. Arrazoi zuen!". "Nomaden txakurrak ere arriskutsuak ziren erdi basatiak zirelako. Ez genituen bi gida alferrik eraman, zona arriskutsua zen, animalia asko dabilelako".
Hiru egun mongoliar nomadekin
Urte sasoien arabera batetik bestera dabiltza mongoliar nomadak. Hiru bidaiariek ezagututako nomadek zona hartan negua igarotzen zuten eta udan beste toki batera alde egin. Ganadua dute bizibide: ardiak, antxumeak, behiak, zaldiak, jakak... Saltzeko edo larrerako dituzte. Larrekoak ez dituzte erretiratzen eta saltzekoak, berriz, txabolatan gordetzen dituzte. Txabolekin batera yurtak dauzkate, beraien bizilekuak. Familia bakoitza yurta batean bizi da eta bi edo hiru yurta egoten dira gertu, gehienetan senideak baitira. Egurrezko egitura dute etxe hauek eta kanpotik larruz estalita daude. Zirkuluaren erdian sua egiten dute, jatorduak prestatzeko eta beroa mantentzeko. Inguruan oheak daude, egunez eserleku funtzioa betetzen dutenak. Bizilekuz aldatu behar dutenean gurdi moduko bat erabiltzen dute trasteak eramateko. Ur bila joateko ere erabiltzen dute. Gurdia jakak tiratzen zuela esne marmiten tankerakoak hartuta ikusi zituen Mikelek behin bertako bizilagunak. Ibaian metro eta erdiko izotza zegoen. Zati handi bat moztu eta izotz puska eraman zuten, urtu eta edateko.
Nomadak tartean behin, 100 kilometrora dagoen Ulan Batorrera, hiriburura, joaten dira. Han denetik dago, baina batzuetan bertara heltzea ez da hain erraza, errepideak asfaltatu gabe daudelako, besteak beste. Oinez, zaldiz, kotxez, motorrez... ibiltzen dira, ahal den moduan.
Mikel Irure nomada hauen izaerak harritu zuen. Isilak dira eta "oso hotzak". Elkar agurtzeko moduak harritu zuen Mikel edo hobe esan ez agurtzeak: "Gizonezko taldeak batera eta bestera ibiltzen dira zaldiz. Atsedena hartzeko (bai beraiek eta baita zaldiek ere) inguruko yurtetara hurbiltzen dira. Yurtan sartu eta eseri egiten dira, barrukoei kasurik egin gabe. Ia hitzik egin gabe berriz ere alde egiten dute". Mukizapirik ere ez da existitzen. Aurpegia izoztuta izaten dute eta mukiak ere bai, gehienez ere arroparen mahukekin kentzen baitituzte.
Ulan Bator
Kotxez, motorrez, biztanlez jositako hiriburua da. Hautsa eta poluzioa dira nagusi. Kablerik gabeko telefonoak zintzilik dituztela dabiltza saltzaileak. Ez dute telefonoa saltzen deia baizik. Kaleak jendez gainezka daude, eta merkatuak izugarriak dira, galtzeko modukoak. Ia Mongolia osoan ez bezala Ulan Batorren denetarik dago Txinatik eta Koreatik ekarrita. Aldiz, nomaden bizilekuetan bezalaxe, etxe zein jatetxe askotan ez dago komunik. Baina nola moldatzen dira? "Kalera ateratzen dira. Klima lehorra eta hotza da. Horrek salbatuko ditu-edo", dio Mikelek.

Jainkoentzat
Edariaren eskaintza askotan egiten dute mongoliarrek (beti egin beharko lukete erlijioak agintzen dienaren arabera). Vodka botila edateko atera eta behatza sartzen zuen bertako gidak eta tantak lurrera bota. «Jainkoentzat», esaten zuen. Pertzaka te prestatu eta azkenean burruntzalia sartu, kalera atera eta lurrera botatzen zuten. Irure zestoarrak dioenez, «gure gidak ez zuen beti egiten eta guk esaten genion, 'zer? gaur ez al duk bota behar?' eta orduan egiten zuen".

Zaldia
Garraiobide gisa darabilte, baina hori baino askoz gehiago da zaldia mongoliarrentzat. Hiru urteko haurrak zaldi gainean jartzen dituzte eta nagusiek aldakak moldatuta dituzte zaldiz ibiltzeagatik. Zaldi lasterketak berebizikoak dira. Mikel Irure, Bernard Escafit eta Joel Rauzyk ez dute emakumerik ikusi zaldi gainean, gizonen kontua dirudi zaldiz ibiltzeak.

Negua
10-25° C zero azpitik egiten zituen Kentei mendikate inguruan. Negua hotza eta zuria da. Zuritasunari kolorea mongoliar nomaden arropek ematen diote. Ez dute lainorik ikusi. Zerua pixka bat ilundu eta elur pinportak hasten dira, izotza balitz bezala, euriarentzat hotzegi da Mongoliako negua.


Azkenak
Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Eugene Pottier
‘Kanta iraultzaileak’: inoiz galduko ez den kantuaren gauza

Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Ukrainako gerra bukatzear
“Europarrok, gerrarako prest!”

Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude