argia.eus
INPRIMATU
Hitz Bitan
2021eko uztailaren 19a

Oier Araolazaren hitzak, «Dantzan.com» web gunean agertuak: «Zaila gertatzen zait hitzez adieraztea dantzari dagokion txostena irakurri ondoren sortu zaidan ezinegona eta sumindura. Ezin nezakeen imajinatu Kulturaren Euskal Plana izenburu handiko ekimenaren abiapuntuan, dantzaren alorrean behintzat, horrelako txosten kaskar eta hutsala azaltzea».
Xabier Portugalek «Berria» egunkarian idatzitakoa: «Estrategikoa da euskal zinemaren erronka, euskaldunok geure memoria kolektiboa berreskuratu eta garatu behar dugulako. Azken finean, guri dagokigu gure historia idaztea eta ez besteei».
Ismael Manterolak «Gara» egunkarian idatzitakoa: «Altzuzako museoari hasieran gaizki egindako gauzaren itxura hartu bagenion ere, pixkanaka konturatzen ari gara arte zentroen gaineko zereginei buruzko eztabaida piztu dezakeen tokia dela: kultura eta politikaren arteko harreman zikinen ikerleku bihur daiteke, artearen negozioaren inguruko hartu-eman ez askoz ere garbiagoei buruzko ikasleku edo kulturaren ofizializazioari buruzko iturburu».