Euskarazko jokoen salmenta hirukoiztu da hiru urtetan


2021eko uztailaren 19an

«Euskara da oparirik onena» lemarekin ekin zion 2000. urteko Gabonetan Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak euskal lurralde osoan aitzindari eta oraingoz bakarra den euskal bideojoko eta mahai-jokoak sustatzea helburu duen bere merkataritza kanpainari. Eta ezin esan lorpen txikiak izan dituenik martxan daraman hiru urteotan, sail horretako buru den Lorea Leanizbarrutiak esandakoaren arabera: "2000. urtean 10.000 saltzea lortu bazen, aurtengo Gabonetan 30.000tik gora saldu da. Horiek dira kontuak. Hori dirua da. Eta hortik etorri da ekoizleek ere esatea: 'Ah, ba, horrelakorik saltzen bada, egin egingo dut!'".
Ahulezia bati aurre eginez
1999an hartu zuen aretxabaldar honek Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiaren ardura, eta berehala onartu zen Euskara Biziberritzeko Plana. Hartan ahulezi batzuk detektatu ziren, eta bereziki aisialdia, gaztedia eta eskolatik kanpo dagoen esparrua euskaldundu beharra, haur eta gazte askorentzat eskolatik kanpoko euskara zigor bat zela zirudielako.
"Beren aita-amak erdaldunak direlako, ez dute naturalki jaso euskara. Eta noski, eskolatik kaleratzen direnean edozein aitzakiaz baliatzen dira erdaraz aritzeko. Eta eskola barruan ere beste hainbeste, inolako lotsarik gabe gainera", dio Lorea Leanizbarrutiak.
Haur horiei eskaintzen zitzaien euskaldun esparru bakarra eskola zela jabeturik, zera pentsatu zuten Euskararen Normalkuntzako arduradunek: Zergatik ez diegu euskaraz ondo pasatzeko esparru bat eskaintzen?
Eta "Hire esku" deritzan programa jarri zuten martxan. Programa horren bidez Orioko aterpe etxean aste bete pasatzeko aukera ematen zaie eskola guztiei, eta bistan da, hango jarduera guztiak euskaraz dira. Baina "Hire esku" urrats bat baino ez zen. Aisialdiari zegozkion hainbat esparru aztertuz, honakoaz ere ohartu ziren: bazeudela produktu asko euskaraz -mahai jokoak, filmak, bideoak edota CD-ROMak- oso onak baina erabat ezezagunak zirenak. Foru Aldundiak diruz lagundutako produktuak ziren, bermatuta zegoen beren kalitatea, baino inork ez zituen ezagutzen. Horrek esan nahi zuen merkatua ez zegoela prest produktu horiek jasotzeko. "Beraz, merkatuan behar hori sortu beharra zegoen, eta gainera merkatu horri erantzungo lioketen ekoizleak ere aurkitu behar genituen".
Gauzak horrela, bideojokoak euskaraz ateratzeari ekin zion Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak. Oso aurrekontu urriarekin "Estropadak", "Mendizaleak" eta "Jai Alai" euskal pilotako simulagailua plazaratu zituen.
Txiparen aldaketa
"Txipa aldarazi behar genien guztiei. Haurrei demostratu, euskaraz ere bazirela beraiek hainbeste estimatzen zituzten produktu horietakoak, eta erdarazkoak bezain onak", dio Lorea Leanizbarrutiak. Merkatua ere zabaldu beharra zegoen, euskarazko produktuak saltzen dituzten betiko dendez haratago joan eta «kontsumo» nagusia dabilen esparruetara iritsi. Eta orduan hipermerkatu guztietako buruekin hitz egin zuten, eta esku artean zutena "saldu", adieraziz "Opariak euskaraz" kanpainan parte hartuz gero prestigiatu egingo zirela. "Hori da nik txiparen aldaketa gisa ulertzen dudana -azaltzen du Lorea Leanizbarrutiak-. Ez da esatea, ‘euskara erabiltzen baduzu diru hau emango dizugu’; ez, ez. ‘Euskara erabiliz gero zuk zure zerbitzua hobetuko duzu’ baizik".
Interes ekonomikoekin jokatu behar izan zuten, beraz, ondo zekitelako dirua tartean dagoenean, jendeak hobeto erantzuten duela. Eta den-denek esan zieten baietz. Primeran erantzunez, gainera, standik hoberenak eskaini omen zizkieten-eta.
Horrela iritsi ziren euskal bideojokoak erosleen gehiengora. Eta saltzaileak pozik eta ekoizleak itxaropentsu utziz, gainera. Erabat beharrezkotzat jotzen du Lorea Leanizbarrutiak hori guztia, hala nola beraiek, instituzio bezala, egin behar dutena ere: publizitate kanpaina bat diruz laguntzea. "Izan ere, ekoizlea sutsuki arduratuko zaizu pedagogikoki eta moralki zuzena, eta euskara txukun eta polita duen produktua egiten, baina gero ez zaie geratzen dirurik produktu horien propaganda egiteko. Eta denok dakigu publizitaterik gabe ez dagoela salmenta handirik. Bada, horixe da, hain zuzen, erakundeok egin dezakeguna".
Euskal Herrian "betiko" ekoizleak egon omen dira orain arte, negozio izan denean lan egin eta negozio ez denean ere bai. Baina gero "parakaidistak" etorri omen dira, erosle kopuru bat eta dirua zegoela ikusirik gauzak egiten hasi direnak. "Horretarako, ordea, kanpotarrek euren jokoak eta gauzak euskaraz ekarriz gero erakargarriagoak bihurtu daitezkeela ikusi behar izan dute", dio Lorea Leanizbarrutiak.

Txikiak izatearen abantaila

Euskal bideojoko bat egitea oso-oso garestia omen da. Horregatik Euskararen Normalkuntzarako Zuzendaritza Nagusiak 3DNews Errenteriako enpresari eskatu zion bereak egiteko. Hasierako haiek, ordea, bideojoko nahiko sinpleak ziren, eta gauza hobeagoak eskaintzea jo zuten beharrezko. "Iaz Komunikazio Biziagoarekin egin genuen 'Badakit' trivial unibertsala, kasu. Izugarrizko arrakasta izan zuen. Pena, gutxi egin zituztela, askoz ere gehiago egin izan balute, ziur saldu egingo zirela; nolanahi ere, batzuetan merkatuan gosea sortzea ere oso ona da", dio Lorea Leanizbarrutiak. Elhuyarrek egindako "Gipuzkoa zure esku da" eta Ikastolen Federazioak atera dituen produktu ugariak ere salgai jarri zituzten, eta gauza da kanpainarekin hasi zirenetik hona euskarazko jokoen salmenta hirukoiztu egin dela. Eta horren ondorioz, aurten Eroskik etxez etxe banatu zituen propaganda aldizkarietan lau orrialde eskaini zien euskarazko produktuei, eta Alcampok zein Carrefour-ek Madriletik enkarte bat onartu. "Eta ez gure kontu!", adierazten du Euskararen Normalkuntzako zuzendari nagusiak pozik.
Dena den, Lorea Leanizbarrutiak oso garbi dauka Foru Aldundiak aurrera eraman beharko lukeen jarrera: "Produktu onak egiten dituenari lagundu behar dio bereziki". Baina bideojoko bat euskaraz egiteak ba omen ditu bere zailtasunak ere. Merkatuan zabaldutako produktu "izarrak" bere egile eskubideak eskatzen dituztelako, adibidez, eta hori gerta ez dadin irudiak-eta zeharo aldatu behar direlako. Halere, Lorea Leanizbarrutiaren iritziz badu ekoizle euskaldunak horri aurre egiteko abaintalarik: txikia izatearena. "Txikiak asko estutu behar izaten du bere burua, eta kopiatu gabe ere, oso gauza politak sortzen ditu".

Ikastea helburu duten jokoak

Ikastolen Elkartea izango da, seguruenik, euskal produktu gehien plazaratzen duen ekoizlea. Duela hamabost bat urte hasi zen joku didaktikoen arloa lantzen, eta geroztik ez du eten 3 urtetik 18ra bitarteko guztiei zuzendua dagoen eginahal hau. Sortzen dituen jokoak -CD-ROM, diskete, bideo, diapositiba edota paperean izan-, jakina, heziketa proiekturen bati daude beti ere lotuak, hau da, etxean ere oso erabilgarriak diren arren ikasgelan gai zehatzen bat ludikoki lantzea dutela helburu. Adin bakoitzari bere proiektu berezia dagokio -Urtxintxa 3 urtekoentzat da, kasu; orain esku artean duten Txanela proiektua 6-8 urtekoentzat den bezalaxe, edo Otsoko 8-10ekoentzat… eta horrela beste asko- eta edozein ikastetxek eskura ditzake, prezioen beherapena eta guzti. Nolanahi ere, ba omen dute zailtasunik material hau egiteko garaian, Josune Gerekak, Ikastolen Elkarteko Informatika arduradunak dioenez: "Kosteak handiak dira, eta diru laguntzak, mugatuak". Gainera, bere produktu guztiak beraiek sortuak dira, eta diseinatzeko orduan atal pedagogikoa oso ondo landu behar dute, eta atal informatikoa beste hainbeste, animazioak, marrazkiak, eta musikak garrantzi berezia dutelako produktu hauetan. Eta bistan da, mundu bakoitzean jende ona edukitzeak badu zailtasunik. Eta horrez gain proiektu hauetan inplikaturik dauden egile eta koordinatzaileak irakasleak dira. "Hezkuntzara dedikatzen den jendea, eta horiek beste ordu batzuk honetara dedikatzea ez da erraza, ze batzuk liberatuak daude, baina beste asko ez. Eta guk lehiatu behar dugu beste editorial oso handiekin, eta ditugun baliabideak askoz mugatuagoak dira. Baina, beno, militantzia hori dago, eta gutxinaka geroz eta produktu hobeagoak ari gara ateratzen".


Azkenak
Estatuaren biolentziaren beste 93 biktima aitortu ditu EAEko Balorazio Batzordeak

Asteazken honetan beste 93 biktima aitortu ditu estatuaren eta talde parapolizialen biktimen azterketak egiten dituen Balorazio Batzordeak. Baliabide faltagatik, bere lanarekin aurrera jarraitzeko zailtasunak ere aitortu ditu batzordeak. Egiari Zor Fundazioak ongi baloratu du... [+]


2024-10-31 | Leire Ibar
Ostegunetik igandera, Gazte Topagune Sozialista antolatu dute Altsasun

"Alternatiba sozialista indartzera bidean" GKSk eta IAk eztabaidarako, hausnarketarako eta aldarrikapenerako espazioak antolatzeko beharra azpimarratu dute, eta horren baitan antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Ostegunetik hasita igandera arte izango da Altsasun.


2024-10-31 | Andoni Mikelarena
“Haurrek Halloween ospatzeari esker jakin dugu gurean ere kalabazekin jolasten zutela duela ehun urte”

Halloween ospatzera gonbidatu zutela esan zion alabak Jaime Altunari eta honek festara joaten utzi zion, baina deseroso sentitu zen. Altunak bere aitari kontatu zion gertaturikoa, eta honek erantzun, eurek ere ospatzen zutela halakorik. Fenomenoa ikertzen urte eta erdi eman dute... [+]


2024-10-31 | Leire Ibar
Korrikaren karbono isuria nola murriztu daitekeen ikertu dute lehenengo aldiz

Ingurumen-inpaktuaren berri izateko eta, hurrengo edizioei begira emisioak murrizteko egin du azterketa Lander Crespo klima adituak. Garraioa izan zen Korrikako azken edizioan isurketa gehienen jatorria.


2024-10-31 | Justus Johannsen
ANALISIA
Öcalan gabe ez dago konponbiderik Turkiaren eta PKKren artean

Abdullah Öcalanek, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) buruzagi espetxeratuak, bere iloba Ömer Öcalanen lehen bisita izan du. Ia lau urtez ukatu dizkiote bisitak, telefono deiak eta kanpoaldearekiko komunikazio oro. Azken 25 urteetan ia erabateko isolamendu... [+]


2024-10-31 | Julene Flamarique
Energia konpainien gaineko zerga berezia bertan behera uztea adostu du Espainiako Gobernuak, EAJ eta Juntsekin

Enpresek presio handia egin dute azken boladan eta “inbertsio estrategikoak arriskuan egon daitezkeela” mehatxu egin zuten. Iberdrolako presidenteak ordea, zerga honek bere kontuetan “oso gutxi suposatzen duela” adierazi zuen duela aste bi. Bankuen... [+]


2024-10-31 | Euskal Irratiak
Baigorri-Tafalla egunak ospatuko dituzte asteburuan Baigorrin

Baigorri eta Tafalla herrien arteko senidetzea ospatuko dute asteburuan Baigorrin. 1978an hasi ziren lehen harremanak, baina hautetsien aldaketarekin pixka bat galdu zen ondotik. Haatik, duela hiru urte Tafallakoak berriz Baigorrira hurbildu ziren.


2024-10-31 | Iñigo Satrustegi
Bizitza ez da esateko erraza

MIÑAN
NORK: Artedrama. Sambou Diaby, Ander Lipus, Eihara Irazusta, Mikel Kaye.
NON: Bilboko Arriaga Antzokian.
NOiz: Urriaren 25ean.

----------------------------------------------

Euskaraz kontatu zuten Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek Miñan 2019an. Bost urte... [+]


2024-10-31 | Nicolas Goñi
Zuhaitzen migrazioa dugu oihanek klima larrialdiari aurre egiteko soluzioetariko bat

Gero eta egoera larriagoan daude munduko oihanak, klima aldaketak ekarritako bero uhin eta lehorteek bultzatzen dituzten suteengatik, bertzeak bertze. Latitude ertain eta borealetan klima jadanik aldatu arren, oihanak orain arte oso guti prestatu ditugu aldaketari, batez ere... [+]


Murrizketak, bazterkeria eta negozio interesak: hondamendi batentzako koktel hilgarria Valentzian

Valentzian denboraleak eragindako hildakoen eta kalteen atzean faktore meteorologiko hutsak daudela pentsatzea inozoegia litzateke. Generalitateak larrialdia nola kudeatu duen salatu du askok, baita multinazionalen negozio egarria lehenetsi dela ere. Eta gune pobreenak kaltetu... [+]


2024-10-31 | Jon Torner Zabala
“Eskolak ezin dio heriotzaren gaiari bizkarra eman”

Iragan astean kontatu genizuen etorkizuneko hilerriaz gogoeta prozesua egin dutela Antzuolan, eta protagonista nagusietakoak umeak izan direla, Herri Eskolan heriotzaren bueltan 1980ko hamarkadaz geroztik egiten ari diren lanketaren ildotik. Hain justu, “hainbat urtetan... [+]


Komun idorrak instalatu dituzte Hendaiako San Bixente ikastetxean, trantsizio ekologikoaren izenean

Hendaiako ikastetxean komun klasikoak kendu eta komun idorrak eraiki zituzten martxoan. Ikuspegi ekologikoari tiraka, egitasmo orokorrago baten barne dute aldaketa: hondarrak jangelako konpostari gehitu eta guzia baliatzen dute ikastetxean duten baratze pedagogikoan, Hendaiako... [+]


Nafarroako Gobernuak 2025eko aurrekontuen proiektua aurkeztu du, EH Bilduren oniritziarekin

EH Bilduk seigarren urtez jarraian Chivite lehendakariaren aurrekontuak ahalbidetuko ditu, abstentzioaren bidez. Egungo akordioa mantenduz gero, abenduaren 19ko Osoko Bilkuran gauzatuko da proposamena.


Kontzientzia kritikoa existitzen al da egungo gizartean?

 Wikipedia.org-en arabera, Gish gallop (Gish-en lauhazka) edo falazien metrailadorea "eztabaida teknika bat da, aurkariari ahalik eta argudio gehienekin eraso egiten diona, argumentu horien zehaztasuna edo sendotasuna kontuan hartu gabe", eta albo-ondorio gisa... [+]


Eguneraketa berriak daude