argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2021eko uztailaren 19a

Iñaki Perurena harrijasotzaile eta aktore leitzarrak Fernando Savaterri honek berari buruz esandako gezurra salatu zion "Berria"n hilaren 2an idatzitako gutunean. Perurenak dioenez, Savaterrek argitara eman berri duen «Autobiografia razonada» liburuan, Donostiako Gipuzkoako Plazan Savater eta beste batzuek egindako bilkuretan egoten zen bera; gainera, Savater "Perurena jator indartsuaren ondoan" jartzen zen balizko erasotzaileetatik babesteko. Dena gezurtatzeaz gain, liburuaren hurrengo argitalpenean kontakizuna ezabatzeko eskatu dio Perurenak.


Eduardo Virgala Foruria EHUko zuzenbide katedraduna "El Diario Vasco"n: "Zuzenbidezko Estatu batean, eskumeneko gatazkak bere azkenean auzitegiek konpontzen dituzte, Auzitegi Gorenak eta Auzitegi konstituzionalak, eta gainerako botere guztiek men egin beharrean dira. Ebazpen judizialak betearazteko elkarlanean aritzea, parlamentuaren duintasuna urratzen duela ulertzeak, auziari erabateko ikuspegi okerretik heltzea da, ebazpen horiek SA taldearen aurkakoa direlako eta ez Eusko Legebiltzarraren aurkakoak".