Argitalpenak


2021eko uztailaren 16an

Euskal literaturaren historia laburra
Orixe
Utriusque Vasconiae
130 orrialde
12 euro



Paulo Iztuetak prestatua


Euskal literaturaren lehen historia idatzi zuen Orixek euskaraz, sariketa baten deiari erantzunez, eta saritua izan ondoren "Euskal Esnalea" aldizkarian kaleratu zen hura, 1927an. "Euskal literatura'ren atze edo edesti laburra" izenburuarekin. Gure literatura bere osotasunean hartzen du Orixeren lan honek, ahozkoa bezala idatzia, nola Iparraldekoa hala Hegoaldekoa. Nolanahi ere, ez zuen berriro argia ikusi 1991n Orixeren "Idazlan guztiak" bildumaren barruan baizik. Orain, berriz, Paulo Iztuetak eginiko prestaketa lanari esker, Utriusque Vasconiae argitaletxeak berrargitaratu du, 1924-1925 urtetan, Primo de Rivera diktadorearen garaian, Orixek "Euzkadi"n gazteleraz argitaratutako euskal klasikoen gaineko artikuluak eranskin gisa eskaniz.


Zine-antzerkiak
Montxo Iturbe
Elkar
93 orrialde
6,50 euro



Gaztetxoentzako lau antzerki laburrez osatutako liburua


Hamar-hamabi urtetik aurrera dauzkaten gaztetxoei dago zuzendua Jon Zabaletaren marrazkiak lagun Montxo Iturbek plazaratu duen "Zine-antzerkiak", lau antzerki laburrez osatutako liburua. Lan hauek katalanez idatzi zituen bere egileak, eta Mitxel Muruak euskaratu ditu. Umorezko antzerkiak dira, irakurtzeko zein antzezteko aproposak. Pantailatik erortzen diren antzezleak, pantailara sartzea lortzen duten ikusle gazteak, film bat egiten ari diren uharte bakartira iristen diren naufragoak eta tximinoekin identifikaturik sentitzen den gizon xelebrea dira beraien protagonista nagusiak. Baina badituzte beste aktore batzuk ere, eta horiexen guztien banaketa eskaintzen da antzerti lan bakoitzaren aurretik.


De Re Publica edo politikaz
Piarres Xarritton
Elkar
192 orrialde
15,20 euro



Xarrittonen gogoetak


Umore ukitu nabarmenez eginiko azterketa da "De Re Publica edo politikaz", Hazparnen jaiotako idazle eta euskaltzaina den Piarres Xarrittonek, Joseba Jaka I. Literatura Bekako sariduna gertatu ondoren plazaratu duen botereari buruzko saio mamitsua. Gogoeta oso pertsonal hauetan, estatua, nazioa, estatu-nazioa eta horien arteko katramilak eta saltsa-maltsak dauzka hizpide; herri eskubide eta giza eskubideen arteko harreman korapilatsuak ere bai, hala nola bortizkeriaren eta politikaren auzi minbera, Eliza eta estatuak euskal herrietan eta fedea eta hizkuntza bezalako gaiak. "De Re Publica edo politikaz" Platon edo Zizeronen oihartzun klasikoak dituen liburua izan arren, bere ikuspegi oso pertsonala ezarri dio euskal apaiz, intelektual eta ekintzailea den Piarres Xarrittonek.


Ekonomia Ituna
Batzuen artean
Eusko Jaurlaritza
181 orrialde
3,01 euro



Ekonomia Ituna berritua


Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa eta Euskadiko Zerga-Koordinaziorako Organoari esker plazaratu da, euskaraz zein gazteleraz,"Ekonomia Ituna", bere CD-roma eta guzti, eta 2002an berritu zen Ituna eta 2002-2006 bosturteko kupoa zehazteko legea dauzka mamitzat, eranskin gisa "Euskal Autonomia Erkidegoko behin-behineko kupoa 2002.eko abiaburu-urterako" daramalarik. Juan Jose Ibarretxek egindako "Euskadiren autogobernurako eta ekonomiaren garapenerako hitzarmena" hitzaurrea ere badu. Izan ere, 2002an izan zen Ekonomia Ituna erabat berritu zen lehengo aldia, 1981ean onartu zenetik, nahiz eta Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua indarrean dagoenetik bost aldaketa ere izan dituen.


Maitasun istorio bat
Piotr Wilkon
Hiria
32 orrialde
7,50 euro



Lau-zortzi urtekoentzat eginiko ipuina


Hiria argitaletxeak plazaratu duen "Maitasun istorio bat" ipuina lau-zortzi urteko haurrei zuzendua dago. Piotr Wilkonek sortu zuen kontakizuna, eta lagungarri dauzkan marrazki zoragarriak Jozef Wilkonenak dira. Bruno leopardo gaztea eta Lisa pantera beltz polita dauzka protagonista. Lisa ezagutu zuenetik, ez jan, ez lo dabil gure leopardoa, hainbeste maite duen pantera beltza gauez bakarrik ikusi ahal duelako. Zer egin dezake egun argiz ere hura maitatzeko? Gauero-gauero joaten da Bruno basora, ea Lisa pantera aurkitzen duen, baina haren arrastorik ere ez du ateratzen, eta dagoeneko leopardoa burutik dagoela pentsatzen hasiak dira basoko animalia guztiak.


Hizpide
Batzuen artean
Habe
102 orrialde / 4,94 euro



Euskalduntze-alfabetatze aldizkariaren azken zenbakia


Honako lan hauek aurkituko dituzue, besteak beste, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak kaleratutako "Hizpide" aldizkariaren azken zenbakian: Rafa Ugalderen "Ahozko adierazpenaren gaineko hainbat gogoeta", Ander Alonsok eta Natxo Gillenek buruturiko "Hipertestua: ikaskuntzarako bide berria"; Maria Jose Lasherasen "Ikaskuntza telematikoa: hainbat ideia", Pello Esnalen "Diskurtso-tipoak"eta Josu Peralesen "Adimena eta hizkuntzak ikastea".


Hodei berdeak
Jon Alonso
Susa
187 orrialde
18 euro



Hirurogeiko hamarkadaren itzal luzea


Hirurogeiko hamarkadan munduan zehar, Euskal Herrian eta zehazkiago Iruñea aldean bizi izandako makina bat gertakizun oroitarazten ditu Jon Alonsok bere azkenengo nobela honetan. CIAren zeregina Uruguay zein Hego Ameriketako beste hainbat lekutan bezala, Madrilen eta baita gurean ere, euskal abertzaletasunaren munduan garai hartan ematen ari ziren aldaketekin tartekatua agertzen zaigu Euskalgintza Elkarlaneanek antolatutako Joseba Jaka III. Literatur Bekako saria irabazi zuen "Hodei berdeak" izenburuko narrazioan. Iruñea du kokalekurik garrantzitsuena, eta han suertatzen dira Jon Alonsok bi ikuspuntu ezberdinetatik kontatu nahi izan dizkigunetatik asko: abertzaleek martxan jarri zituzten hainbat eginahal, EAJk borroka armatuari ekiteko asmoz antolatu zituenen ondorio lazgarriak, edota ETAren sorrerako urratsak. Fikzioari ikuspuntu historikoa kontrajarriz ekartzen ditu "Hodei berdeak"en Jon Alonsok horiek guztiak kontura, hala nola Municheko 62ko bilera, EAJ barruan zein abertzaletasunaren beste arlo batzuetan egondako CIAren infiltrazioa eta beste zio ugariak.


Azkenak
Sail Ofiziala. Klausurako filma
Eta igande euritsu, erromantiko eta negartia iritsi zen

Eta hori, larunbata zela atzo, eta ez igandea. Kosta zitzaion egunari argitzea, aurreko egunetan baino dezente jende gutxiago zebilen kalean, eta presa gutxi nabari zen. Batzuk laster batean bai, Kursaalera eta Victoria Eugeniara gerturatu zirela, lehen areto horretan ematen... [+]


2024-09-29 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. Azken eguna.
Ezer gutxi kontatzen duten isiluneak


Aktore onenaren saria, Patricia López Arnaizentzat

Patricia López de Arnaiz gasteiztarrak aktore onenaren sari nagusia irabazi du Donostiako 72. Zinemaldian, Pilar Palomerok zuzendu duen 'Los destellos' filmean egindako lanagatik.

Eider Rodriguezen 'Bihotz handiegia' liburuko lehen narrazioan... [+]


Zezenaren tortura babesten duen dokumentalak irabazi du Zinemaldiko Urrezko Maskorra

Andrés Roca Rey toreroaren egunerokoaren hainbat pintzelkada ematen ditu Tardes de soledad zintak, besteak beste, hotelean eta hoteletik zezen-plazarako bidean eginiko elkarrizketak edo janzte aldiko uneak, eta plazan zezena nola sufriarazten eta hiltzen duen erakusten... [+]


2024-09-28 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia. 8.eguna
Ez dut sekula pelikulekin negar egiten


Sail Ofiziala. 8.eguna
Sinets nazazu


Elon Muskek bilatzen ditu Trumpen botoak AEBetako estatu giltzarrietan

Munduko gizon aberatsenetakoa den Elon Muskek bultzatzen du America Pac ekimen politikorako batzordea, The Guardian-ek jakinarazi duen arabera. Bere zeregina da AEBetako hainbat estatu giltzarritan Donald Trump-entzat botoak biltzea.


700 hildakotik gora Libanon eta Israelen lurreko erasoa gero eta gertuago

Israelek jarraitzen du Libanoko hegoaldeari eta Beiruteko hainbat auzori airez eraso egiten eta, nazioarteko eragileen deiak gero eta handiagoak badira ere, oraingoz ez da su-etenerako aukerarik ikusten.


2024-09-27 | Gedar
Palestinako Agintaritzak erresistentziaren kontra betetzen duen lana salatu dute berriz milizianoek

Palestinako Agintaritzaren segurtasun-indarrek rol aktiboa dute erresistentziako kideen kontra: jazarpena, lapurretak, boikotak eta abar aipatu dituzte, beste behin ere.


Anglosaxoi hitza arrazista da?

Nottinghameko Unibertsitateak Anglosaxoiei eta Vikingoei buruzko Ikasketak masterrari izena aldatu dio: Ingalaterrako Goi Erdi Aroko Ikasketak. Cambridgeko Unibertsitateko Anglo-Saxon England Journal aldizkariari ere izen aldatu zioten lehenago: Early Medieval England Journal... [+]


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1870eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


2024-09-27 | Ahotsa.info
Urtarrilaren 11n izanen da presoen etxeratzeko ohiko hitzordu nazionala Bilbon

Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.


Eguneraketa berriak daude