"Orain gehien gura duguna egiten dugu"

  • Eñaut Elorrieta (Ahotsa) eta Jon Mikel Arronategi (Konposaketak) izan ziren taldearen ordezkariak grabagailuaren aurrean galderei erantzuteko. Lasaitasun bila autora igo eta Gernikatik gertu dagoen Ajangiz izeneko herrixkara abiatu ginen. "Euskal Herriko herririk euskaldunenera heldu gara", esan zuten irribartsu bi musikariek. Natura eta lagun giroa ziren nagusi bertan.

2021eko uztailaren 19an

Diskoaren izena «Bidean». Azalean, berriz, sarraila. Zein da sinboloaren eta tituluaren arteko harreman eta esanahia?
Jon Mikel Arronategi: Azkenengo urteetan bizitzen ari garen egoera adierazten du. "Bidean" izena jarri genion jarraipen bat emateko, bai gu pertsonalki, bai taldea eta bai herria ere bidean gaudelako. Daukagun sentsazioa, ordea, sarrailarena da.

Eñaut Elorrieta: Bidean gaude talde eta herri moduan. Baina bidean trabak topatzen ditugu. Eta hori sarrailagaz adierazi nahi izan dugu. Bidean gaude, oztopoak ditugu, baina aurrera egin behar da.

Bigarren disko honekin zuen estiloa, nortasuna, zein den finkatu duzue, ezta?
J. M. Arronategi: Bai, taldea aldatu da. Urte bitan jendea bere tokia hartzen joan da. Gehien gura duguna egiten dugu memento honetan. Oso harro gaude gure lehenengo lanarekin, baina bigarren honekin agian finkatu egin dugu estiloa.

E. Elorrieta: Agian, lehenengo diskoarekin igartzen zen argitaratu aurretik ez genuela hainbeste kontzertu eskaini. Lokaletik irten zen disko bat izan zen hura. Bigarren honetan, ordea, bi urtez zuzenean jotzen aritu garela igartzen da. Agian, zuzeneko Ken 7ren isla da. Gitarreroagoa, ahotsa apur bat ebakita... Eta zentzu horretan ere bi urtetan zuzenean ikasi egiten duzu, zer nahi duzun ikusten duzu, estudioko lana ere badakizu zer den lehenengo diskotik... Hortaz, zuzenago zoaz lan hori egitera. Eta zure estiloan gehiago sakontzen duzu.
Power pop-a aurreneko lana argitaratzean diskoetxeak jarritako etiketa da. Zuen estiloa ezin hobeto definitzen du, ordea. Izan ere, pop melodia atseginak indarrarekin uztartzen baitituzue.
E.Elorrieta: Egia esan, guri hasieran grazia egiten zigun etiketak. Izan ere, nik ordura arte ez nuen sekula entzun. Baina nik uste dut bagarela power pop: indarra daukagu eta melodia, etengabe abesti guztian. Nik esango nuke rock&roll melodikoa dela, indarragaz.
J. M. Arronategi: Beti popa zerbait txarra moduan hartu izan dugu, eta gero guztiz kontrakoa da, gehiengo bati gustatzen zaio. Beti egon izan da ikuspuntu hori, ona gogorra izango balitz moduan. Orain, ordea, irten diren talde berriek bestelako ikuspuntu bat dutela uste dut.
E. Elorrieta: Gure diskoan badaude oso kantu indartsuak eta melodikoak, baina baita kantu lasaiak ere. Lehenengo diskoan horrela izan zen. Eta orain ere hala egin dugu. Hor daude "Haizea" eta "Ilargia" abestiak, adibidez. "Haizea", agian, gutxiago, bateria eta erritmoa ere baduelako.
Kantuak melodikoak eta zuzenak dira. Oker ez banago ez dut ia gitarra solo bakarra ere entzun. Ez duzue horretarako joerarik.
J. M. Arronategi: Alde hori zaintzen ahalegindu gara, gitarrak nota asko jo barik denbora luzean mantenduz...
E. Elorrieta: Soloak ere oso melodikoak dira, rock&roll edo blues egiturak jarraitu barik. Nahita eginiko zerbait da.
Lehenengo lanean Muse eta Pennywise taldeen kanta bana moldatu zenituzten. Oraingoan, ordea, ez zarete bertsiorik egitera animatu.
J. M. Arronategi: Lehenengo diskorako ideia ona iruditu zitzaigun, baina bigarren hau nahiago izan dugu gure kantekin osatu.

E. Elorrieta: Muse-en moldaketarena bitxia izan zen. Izan ere, Jon Mikelek musikari buruzko telebista kate batean entzun zuen. Eta esan zuen: "Kanta hori euskaraz aterako bagenu?". Natural irten zitzaigun, gehiegi nahastu gabe. Egia esan, gure bigarren disko hau oso gurea egiten ahalegindu gara. Aurrenekoa ere oso gurea zen, baina honakoa oraindik gureagoa. Lehenengo diskoan, adibidez, kolaborazioak izan genituen letratan. Oraingoan, berriz, gu saiatu gara hitz guztiak idazten, baita musika ere. Aurrekoan bezala ez dugu ekoizlerik hartu eta gu arduratu gara horretaz. Diskoaren azala egiterakoan Jabirekin egin dugu lan, baina beti gainean egon gara. Produktu guztia hasieratik bukaerara gurea izatea nahi izan dugu. Eta ez dugu lekurik ikusi bertsiorik egiteko.

Diskoaren soinua eta ekoizpen kalitatea azpimarragarriak dira. Nola joan da grabaketa prozesua?
E. Elorrieta: Gu ez gara hilabete guztia grabatzen egoten. Bi txanda egiten ditugu. Haritz Harreguyrekin izan ginen Garaten grabatzen. Gauza gehienak pentsatuta eraman genituen. Lana eta grabaketa konbinatu ditugu, eta pila bat kostatu zaigu. Izan ere, musikan aritzeaz gain, lan ere egiten baitugu. Bi urtez zuzenean jardun dugu. Eta irailean diskoan buru belarri sartu ginen. Lehenengo diskoan ere horrela egin genuen lan. Hamabost egun hartu genituen lehenengo bost-sei kantak grabatzeko eta gero beste hamabost egun. Azkenean grabatzen denbora piloa daramazula iruditzen zaizu. Eta pixka bat nekaturik amaitzen duzu. Baina bide horrek burua kantu gutxiagotan jartzeko aukera ematen dizu. Musikara dedikatzen ez garenez, era honetara sei kantu dituzu buruan, sei letra eta sei konponketa.


Hitzetan zuen kezkak, sentimenduak adierazten dituzue, protesta letraren bat ere tartean. Diskoaren barruan oraingoan baikorragoak izaten saiatu zaretela diozue.

J. M. Arronategi: Hori da, saiatu egin gara. Baina ez gara positiboak. Aurreko lanarekin sentsazio hori genuen. Horrelakoak gara.

Ezkorrak zarete orduan?
E. Elorrieta: Ez, nik uste dut baikorrak garela. Kontua da guri inguruko gauzek asko eragiten digutela. Beti saiatzen gara itxaropen puntu hori adierazten eta aurrera egin behar hori azaltzen. Baina, badaude inpotentzia edo amorrua bezalako sentimenduak ere. Eta horiek ez dira gauza baikorrak. Nik uste dut beti saiatzen garela horiek ere beste ikuspegi batetik jorratzen. Lehenengo diskoarekin jendeak apur bat ilunak ginela esaten zigun. Letrak guk biok egiten ditugu. Orduan, esan genuen: "Baikorrak izaten saiatu behar gara!". Baina era horretara idazten saiatu arren, ez gara idatzitakoarekin identifikatzen eta mementoan sentitzen dugun kezkari eusten diogu berriro. Idatzitako denagaz oso harro gaude. Esaldi bakoitza oso pentsatua dago. Letra guztiekin oso islatuta sentitzen saiatu gara. Hustu egiten gara letratan. Agian, gehiegi. Batzuetan barruraino ezagutuko gaituztela pentsatzen dugu.

Azkenaldian talde askok CD-ROMa gehitzen diote diskoari. Zuek oroimenean murgildu eta 2000ko kontzertuetan Unai Ormaetxeak egindako bertso guztiak bildu dituzue. pena audiori ez izatea, ezta?
J. M. Arronategi: Bai, denak idatziak zituen eta diskoa bertsoekin osatzea ideia ona iruditu zitzaigun.
E. Elorrieta: Audioa grabatzeko ardura hasieratik eduki behar duzu, kontzertu guztiak grabatu... Baina, zuzenean hasi ginenean bigarren diskoa nolakoa izango zen imajinatu ere ez genuen egiten.
J. M. Arronategi: Unai hasieratik egon da Ken 7n, eta orain gainera, gauza ezberdinak sartuko ditugu zuzenean.
E. Elorrieta: Betiko bertso saioa apur bat aldatu eta musika oinarri batekin batera botatzen ditu bertsoak. Ken 7 zortzi partaidek osatzen dugu, Jon Fresko baterian, Igor baxuan, Beñat gitarretan, ni gitarran eta abesten, orain Jabi ere dugu gitarragaz, Iñaki Zabaleta teklatuan eta trikian ere bai, Unaiek bertsoak botatzen ditu eta Jonmi konposaketa, letra eta harremanetaz arduratzen da.

Gutuna
Diseinu aldetik, berezitasunik ere badu diskoak. Erosleak, diskoaz gain, hitzak idatziak dituen koadernoa eta entzuleari zuzendutako gutuna jasoko ditu. Taldekideek aitortutakoaren arabera, entzuten duenarentzat zerbait «oso pertsonala» izatea da helburua. Jendeak kontzertuetan egoten denean taldeari eskaintzen dion babesa nolabait erantzun nahian zebiltzala otu zitzaien gutunaren ideia: «Jendeak eskainitako berotasun hori, nolabait, itzultzeko modu bat da».


Azkenak
2024-09-28 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia. 8.eguna
Ez dut sekula pelikulekin negar egiten

Ez dut sekula pelikulekin negar egiten. Pelikula gogorrak ikusi ditut, istorio tristeak, heriotzaz beteak, gizakiaren alderik zatarrena erakusten dutenak? Barkamenik eskatu gabe, gainera? Pelikula ederrak ikusi ditut, dotoreak, monumentalak, mirarien gainean hitz egiten dutenak,... [+]


Sail Ofiziala. 8.eguna
Sinets nazazu


Elon Muskek bilatzen ditu Trumpen botoak AEBetako estatu giltzarrietan

Munduko gizon aberatsenetakoa den Elon Muskek bultzatzen du America Pac ekimen politikorako batzordea, The Guardian-ek jakinarazi duen arabera. Bere zeregina da AEBetako hainbat estatu giltzarritan Donald Trump-entzat botoak biltzea.


700 hildakotik gora Libanon eta Israelen lurreko erasoa gero eta gertuago

Israelek jarraitzen du Libanoko hegoaldeari eta Beiruteko hainbat auzori airez eraso egiten eta, nazioarteko eragileen deiak gero eta handiagoak badira ere, oraingoz ez da su-etenerako aukerarik ikusten.


2024-09-27 | Gedar
Palestinako Agintaritzak erresistentziaren kontra betetzen duen lana salatu dute berriz milizianoek

Palestinako Agintaritzaren segurtasun-indarrek rol aktiboa dute erresistentziako kideen kontra: jazarpena, lapurretak, boikotak eta abar aipatu dituzte, beste behin ere.


Anglosaxoi hitza arrazista da?

Nottinghameko Unibertsitateak Anglosaxoiei eta Vikingoei buruzko Ikasketak masterrari izena aldatu dio: Ingalaterrako Goi Erdi Aroko Ikasketak. Cambridgeko Unibertsitateko Anglo-Saxon England Journal aldizkariari ere izen aldatu zioten lehenago: Early Medieval England Journal... [+]


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1970eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


2024-09-27 | Ahotsa.info
Urtarrilaren 11n izanen da presoen etxeratzeko ohiko hitzordu nazionala Bilbon

Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.


2024-09-27 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia 7.eguna
Bikaintasun esplikagaitza, berriz


Zaintza eta euskara: “Korapilo handia” askatzeko tresnak bilatzen

Euskalgintzaren Kontseiluak Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen jardunaldiak egin ditu irailaren 26an, Donostian. Idurre Eskisabelek, Kontseiluaren idazkari nagusiak, lehen hitzaldian adierazi du “urgentziazkoa” dela gaiari heltzea. Jardunaldien helburua ez da... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


Eguneraketa berriak daude