Kazetariak, ekonomia eta politikaren morroiak

  • EHUko Txema Ramirez de la Piscina irakasleak, Mikel Aramendi eta Gorka Landaburu kazetariek «Prentsaren rola euskal gatazkan» gaiari buruz esandakoa laburbildu dugu. Ekitaldia Zumarraga-Urretxuko "Euskaldunon Egunkaria"ren aldeko herri plataformak antolatua izan zen. Parte-hartzaileek hedabideen krisi garaia eta botere ekonomikoekiko menpekotasuna azpimarratu zituzten.

2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
MIKEL ASURMENDI
Gatazkaren inguruan dagoen inkomunikaziotik irteteko, moderatzaileak demokraziarako trantsizio hasierako kazetaritzara itzuli behar ote den, planteatu zuen abiapuntu bezala. Txema Ramirez de la Piscinaren ustez iragana idealizatzeko joera izaten dugu sarritan. Gaurkoaren aldean, orduan kazetaritza zeharo ezberdina egiten zen, azken hogeita bost urteetan hedabideak zeharo aldatu dira. Komunikazioaren hainbat arlotan aurrera egin dugu, baina, oro har, egoera korapilatu da. Hedabideen gainen dagoen kontrol ekonomikoak kontrolatzen du egungo kazetaritza. Alabaina, irakaslea egungo kazetari berriekin kritiko azaldu zen: «Gogorik eza antzematen dut kazetari berriengan».
Gorka Landaburuk, «Cambio 16» aldizkariako kazetariak, Euskal Herritik haratago eraman zuen prentsa eta gatazkari buruzko gogoeta. New Yorkeko Dorre Bikien aurkako atentatuak informazioan izan duen eragina aipatu zuen. Euskal gatazka munduko beste gatazkaren testuinguruan kokatu zuen. Egungo globalizazio garaian -bere hitzetan- terrorismoaren agerpen ezberdinak daude, baina ETAk burutzen duenari terrorismoa ere deitu behar zaiola esan zuen: «Terrorismoak 50 kazetari hiltzen ditu urtero munduan, Euskal Herriko kazetariak barne». Lopez de Lacalle kazetaria eta ETAk bere aurka burutu zuen atentatua gogoratu zituen: «1983an, ETAk eskutitz bat bidali zigun ‘Cambio 16’ aldizkariko kazetarioi. Gure informazioaren lerroa eta ezaugarriak aldatzea exijitu zigun mehatxuen bitartez. Ezetz erantzun genion». Landabururen hitzetan, orduan kazetari independenteak ziren eta egun ere bai. «Cambio 16» aldizkariak 400.000 ale saltzen zituen hasieran, egun berriz, 50.000 inguru. Baina, horregatik ez dituzte beren lerro editoriala eta informatzeko moldea aldatu:«Guk GAL afera ikertu genuen, baita hartaz informatu eta salatu ere. Orain gutxi Espainiako Estatuan burutzen den torturari buruzko gaia eraman dugu azalera». Landaburuk alea erakutsi zuen publikoaren aurrean, baita ETAren atentatuak egindako zaurien arrastoak agerian ere utzi.
Mikel Aramendiren hitzetan, gaur egungo hedabideen eta kazetaritzaren ezaugarri nagusia beren morrontza politikoa da, salbuespenik gabe. Espainiako komunikabideek ez dute gutxieneko independentzia bat lortu orainokoan: «Kazetariak notarioa izan beharko luke, baina, zoritxarrez, orokorrean, informazio soila eta iritzia nahasten da errealitatea islatzeko orduan», gehitu zuen Aramendik.


El cocidito madrileño» entzungai

Ramirez de la Piscinak eta Mikel Aramendik ETAren atentatuak askatasunaren aurkakotzat jo zituzten. Lehenak Radio Euskadiko «El cocidito madrileño» saioaren hainbat pasarte jarri zituen entzuteko. Radio Nacional de España, Onda Cero eta Cope irratietako tertulia-kideek euskal politikaz jardutean erabiltzen duten beligerantzia kritikatu zuen. Gorka Landaburuk, aitzitik, ez dela orokortu behar esan zuen. Berak tertuliak, oro har, ontzat jo zituen eta lankide askoren informazio duina azpimarratu zuen:«Jakina, hedabideek eta kazetariek ez dute gatazka konponduko. Objektibotasuna lortzea oso zaila da. Interes ideologikoa gailentzen da hedabide guztietan», gehitu zuen Landaburuk.
Mikel Aramendik, hala ere, hedabideen eragin mugatua azpimarratu zuen. Ramirez de la Piscinak bat egin zuen ikuspuntu honekin eta -Espainiako herritarrek ez bezala- euskal herritarrek informazioa jaso baino lehen gertakizunei buruzko berezko iritzi bat dutela, esan zuen Aramendirekin batera: «Gorkak Espaniako Estatuan egiten den kazetaritza ezin dela orokortu dio. Gauza objektibo bat badago ordea: Espainian ez dute Euskal Herria ezagutzen», gehitu zuen Ramirezek.
Aramendik hedabide publikoak aipatu zituen ondoren. Lege berezi bat gauzatu beharra hobetsi zuen, informazioaren balioa arautuko lukeen lege bat. Kode deontologikoak ez duela balio esan zuen, bakoitzak bere modura erabiltzen baitu. «Hedabide pribatuak ez direla independenteak, publizitatearen morrontzapean bizi direla», esan zuen bestalde. Egungo hedabideen ahuldadea azpimarratu zuen. Adibidez, La Razon Estatuaren publizitateari esker bizi dela esan zuen. Gorka Landaburuk gauza bera esan zuen El Mundo egunkariaz, Telefonicak bere publizitatea ukatu dionetik bere bideragarritasuna eta etorkizuna kolokan bide dago.

Gatazkak dikotomia areagotu du
Euskal Herriko gatazkari soluziobide bat eman ahal izateko berebizikoa da hedabideen zeregina. Demokrazia garaia hasi zenetik fase ezberdinak ezagutu ditugu Espainiako Estatuan, kazetaritza egiteko moduak ere ezberdinak izaki.
l 1970eko hamarkadaren bukaeran, demokraziarako trantsizio garaian, arautu gabeko kazetaritza egin zen. Egungoa baino sormen eta konpromiso handiagokoa, zenbaiten ustez.
l 1980ko hamarkadan, ETAk Hipercor saltokiaren aurka burutu zuen atentatuak eta haren ondoko Ajuria-Eneako Itunak eragin zuten kazetaritzan.
l 1990ko hamarkadan, ETAk PPko Miguel Angel Blanco zinegotzia hil zuen. Lizarra-Garaziko Akordioa gauzatu zen ondoren. Bi paradigma agertu ziren hedabideetan. Manipulazio politikoaren paradigma. Honen eraginez, Euskal Herriko eskubide demokratikoak «terrorismoa»rekin identifikatzen dira. Beste paradigma bat informazioa «espektakulo» modura agertzen hastea izan zen. Adituen esanetan, harrezkero, kazetaritzak ez ditu gertakariak ulertarazten.
l 2000ko inguruan, ETA kazetariak hiltzen hasi zen. Halaber, PPren eta PSOEren arteko «Terrorismoren aurkako eta Askatasunaren aldeko Ituna» deritzana gauzatu zen. Estatuko politika, Itun horren arabera garatzen omen da gaur egun. Estatuko hedabideak honen diziplinaren pean aritzen dira. Edo, modu batez, hedabideek eragin handia izan dute Itunaren beraren gauzapenean.
Bien bitartean, «Egin» eta "Euskaldunon Egunkaria" indarrez itxiak izan ziren. Biak «Gara» eta «Berria» egunkariek ordezkatuak. Honatx gatazkaren bi aldeak.
Hedabideek, alderdi politikoek gatazkaren inguruan erabiltzen duten diskurtsoaren dikotomia handiagotu dute: «demokratak eta biolentoak», «unionistak eta subiranozaleak», «konstituzionalistak eta nazionalistak» terminoak, kasu.


Azkenak
Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


2024-11-29 | Euskal Irratiak
Eguberriko merkatu solidario, etiko eta euskaltzale bat Baionan

Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


Eguneraketa berriak daude