Beste mundu bat posible da


2021eko uztailaren 19an
Iritzi orrialdeotan kolaborazio hau egiteko gonbitea jaso badut, argi dago urtetan -hamarkadatan ere esan nezake- herri mugimendu batean lanean egon naizelako izan dela, gay mugimenduan alegia. Denbora honetan guztian zehar nire militantzia-esparrua izan diren harreman afektibo-sexualen eremuan gauzak asko aldatu direla ukaezina da. Hasierako garai haietan bai legeak bai gizartea kontra baikenituen; egun, aldiz, gehienbat alde-edo.
Legeek, maila teorikoan behintzat, hiritar guztien gutxieneko babesa bermatu behar dute zalantza barik, baita hitz egiten ari garen alorrari dagokionean ere. Orain hala dela irudi liteke, nahiagotasun sexualagatiko diskriminazio gehienak lege-testuetatik ezabatuak izan direlako, homofobia delitu delako eta berrikitan ditxosozko Bikote-Legeak erdietsi ditugulako. Duela hiru hamarkada, berriz, praktika edota joera homosexualak izatearen susmo hutsa zigortzen zela kontuan hartzen badugu, adibidez Demoklesen ezpata bezalakoa zen Arriskutasun Sozialeko Legea zela medio, aurrerakuntza itzela dela aitortu behar dugu eta, alde horretatik bederen, norbera lasaiago bizi daitekeela. Hala eta guztiz ere, oraindik nahikotxo geratzen zaigu lortzeke legeen arloan.
Puntu honetara helduta, labur bada ere, dagoeneko Hego Euskal Herrian indarrean dauden Bikote-Legeei buruzko nire iritzia ematearen beharrean aurkitzen naiz. Kritikatxoren bat egin lekiekeen arren, nire balioespena, ezinbestez, oso positiboa izan behar da, batez ere errealitate baten aitorpen ofiziala direlako. Gainera beraiei esker orain gutxi arte iraun duten diskriminazio batzuk baztertzearen bidean beste aurrerapauso handi bat eman ahal izan dugu.
Gizarteari dagokionez ere aldakuntza nabaria izan da. Besteak beste, gehienek publikoki gaitzestetik gehienok publikoki onestera pasatu gara, eta hori ez da gauerdiko ahuntzaren eztula. Edonola ere, ariketa ona izaten da oinak lurrean edukitzea eta, beraz, ez genuke ahaztu behar onespen orokor hau egiazkoa bada ere "orratzekin" eusten dela. Zera esan nahi dut, aski dela sexu bereko bi lagunek jendaurrean elkarri laztanak egin edo musu ematea ustezko onespenak eztanda egin dezan, berehala begirada maltzur, irribarre gaizto edo, hainbat kasutan, baita eraso fisiko ere bilakatzeko.
Gizartea eta legeak, biak aipatu ditut eta biak dira garrantzitsuak. Zein garrantzitsuago? Askotxotan egin didaten galdera eta askotxotan egin dudan hausnarketa. Nire ustez biak dira, agian, hein berean garrantzi handikoak eta, zorionez, biak joan dira aldatuz denon onerako, lehen esan dudan bezalaxe. Baina aukeratu behar izanez gero, inolako duda-izpirik gabe gizartea dela inportanteago esango nuke. Azken batean, legeek diotena diotela, norberak senide, lagun eta auzokideekin bizi behar du eta hauen oniritzia, ulermena edota begirunea beharrezkoak ditu ezinbestez.
Kantak Nafarroa baino aipatzen ez badu ere, gaur egun gero eta agerikoagoa da gure herri osoa arragoa bihurtzen ari dela, leku eta kultura askotako jendeak osatua baita euskal gizartea. Gertakizun hau gure iritziz aberasgarria da, zalantzarik gabe. Alde batetik kolorea ematen diolako gure herriari edo, hobeto esanda, are kolore gehiago edo beste kolore bat ematen diolako eta, bestetik elkarrengandik asko ikasi ahal dugulako. Baina, tamalez, gugana hurbiltzen eta herrikidetzen ari diren gehienen kulturak nahiko sexista eta homofoboak dira eta, alde horretatik ikusita, Euskal Herriko hiritargoa jasaten ari den eraldaketak biziki kezkatzen gaituela ere aitortu behar.
Erronka berria dugu, beraz, aurrez aurre eta lanean segitzeko beste arrazoi bat. EHGAMen oso argi daukagu aspalditxotik, urteetan etengabe gizakiaren aniztasun sexualaren ingurua jorratu dugun arren, aipatu aniztasun kulturalak ekar lezakeen bestelako aniztasun sexualari ere erreparatzea nahitaezkoa zaigula. Hau dela eta, ijitoekiko elkarlana -oinarrizko mailan bada ere- hasita geneukan bezala, iaz etorkin asiar edo afrikarren elkarteekin nolabaiteko harremanetan hasi ginen, elkar ezagutu, elkarrengandik ikasi eta etorkizuneko elkarren arteko lana bideratzea helburu zirelarik.
Baikor gara eta zailtasun eta sasi guztien gainetik baikortasuna kutsatu eta zabaldu nahi genuke, are gehiago hainbat ziorengatik gure herria inoizko erasoaldirik basatiena pairatzen ari denean. «Beste mundu bat posible da» betiko ezkerraren leloa parafraseatuz irten gara plazara aurtengo ekainean, mundu berdintzaile eta solidarioagoa lor daitekeela benetan pentsatzen dugulako. Lortu egingo dugu. n


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude