KARLOS LINAZASORO: "IDAZTEA, NEURE BURUA SALBATZEKO MODU BAT DA"


2021eko uztailaren 28an

Ipuinak, poesia, gazte eta haur literatura, nobela… Mota askotako liburuen egile zaitugu. Balantzea egiteko garaia ote?
Agian bai. Hamabi urte baino ez daramatzat nik idazten, eta uste dut denbora labur horretan ibilbide luzea egin dudala eta ez dudala patxadarik hartu horri buruz hausnartzeko. Iruditzen zait asimilatu gabe daukadala, eta ziur aski jendeari ere berdin gertatzen zaio. Izan ere, beste batzuk hogeita bost urte idazten daramatzaten bitartean, nik hamabi baino ez daramatzat. Egia da baita ere gauzak oharkabean joaten direla, lan batek beste batzuk dakartzala.

"Eldarnioak" narrazio liburua osatzea asko kosta al zitzaizun?
Beno, argitaratzen nuen lehen liburua izateko nahiko potoloa zen. Hiru ataletan banaturik zegoen, eta hiru ipuin modu diferente agertzen zituen. Pixka bat nik ordura arte egindako saiakera guztien bilduma-edo zen: bazeuden han ipuin luzeak, ipuin poliziakoak, eta baita ipuin laburrak ere. Egun egiten dudanaren oinarria ziren haiek. Gogoratzen naiz ilusio handia egin zidala liburuak, eta lan asko hartu nuela hura egiten. Gero, beste hiru-lau libururen argitalpena etorri zen ia batera. Lana aurretik egina neukalako, jakina.

Antzerkia ere idatzi duzu, ez da hala?
Bai. Eta estimazio handia diot liburu horri, idatzi dudan teatro lan bakarra izan baita "Burdin denda", eta nire ezaugarri guztiak agertzen dira bertan.

Antzeztu al da?
Ez! Uste dut antzezteko oso zaila izango dela, sinplea eta merkea den arren: bi pertsonaia bakarrik ditu eta eszena guztia burdin denda batean gertatzen da. Baina nire iritziz teatro mota bat gehiago da irakurria izateko, eta nirea horrelakoa delakoan nago. Erreferentzia filosofiko eta sasi-filosofiko asko ditu, elkarrizketak oso motzak eta biziak dira, eta ziur aski oso antzezle onak beharko ditu hori guztia era atseginean azaltzeko, eta hala ere adi-di egon beharko da haiek harrapatzeko. Horrek nekea sortuko du ikuslearengan. Dena den, uste dut nire liburu guztiekin gertatzen den gauza dela hori, badakit ahalegin berezi bat eskatzen duela haietan sartzeak. Niri ez zait arte erosoa gustatzen, eta egiten dudan narratiba ere ez dago irakurlea eroso egon dadin egina.

Narrazio horiek irakurrita, ez dirudi gizakiarengan fede handiegirik duzunik...
Ez dut. Gero eta gutxiago, gainera. Gizakiari buruz dudan zera ez da oso jasoa, eta dudan idazkera nire izaeraren ispilu da. Pasioz idazten dut. Hala ere, esperantza etengabe galtzen duten horietarikoa naizela esango nuke, uste dudalako esperantza zirrikitu bat mantendu beharra dagoela beti, eta nire liburuetan beti dago zirrikitu hori.

Zeuk esana da, etengabe berritzen eta idazten ari zarela liburu berbera. Horren lau "bertsio" argitaratu dituzu, eta gutxienez beste sei gehiago idaztekotan omen zara. Ziur?
Bai. Heraklitoren ibaia bezalakoa da hori, beti bera baino beti ezberdina. Nik horrela idazten dut, eta horrela behar duela izan uste dut gainera. Pertsona bera ez da bizialdi batean horrenbeste aldatzen, eta ezin du mila gairi buruz idatzi. Zenbat ideia sortzaile izan ditzakezu bizitzan? Bi? Hiru? Bada, horiei buruz idatzi behar duzu. Nireak, gainera, ideiak baino gehiago obsesioak dira.

Gizakia beti dagoela bere buruarekin kontraesanean da horietako bat, adibidez?
Noski. Nire baitan ez dakit zenbat jende bizi den, baina hiru edo lau pertsona desberdin bai, behintzat. Hori argi ikusten dut poesia idazterakoan. Narrazioetan, berriz, inkomunikazioa, existentziaren absurdoa, heriotza eta horrelakoak dira nire kezkak. Idaztea, niretzat, neure burua salbatzeko modu bat da. Nik ezin dut bizi idatzi gabe. Nire ustez, idazlea beti da idazle, nahiz ez idatzi hogeita lau ordutan. Idazlea da kontenplatzen duen pertsona, apunteak hartzen dituena, bere buruarekin etengabe ari dena, honi buruz edo besteari buruz gauzak pentsatzen dabilena. Duela lau bat urte hasi nintzen apunte txiki batzuk hartzen, eta orain aterako da horren ondorioa, Pamiela argitaletxean. Apunte humoristikoak, filosofikoak eta poetikoak dira. Nire literaturari buruzko hausnarketak, nire irakurketak, beste idazleei hartutako zitak… Literatura sortzeko ganbaran gordeta neuzkan lehengaiak.

Idazterakoan gaizki pasatzen dutenetarikoa omen zara…
Egia da, nik idazten ez dut batere ondo pasatzen, sufritu egiten dut. Ondo pasatzen dut mendian paseatzen, lagunekin, baina idazten ez. Nire buruarekin dudan borrokak eragozten dit. Beharrezkoa zait idaztea, baina… Zaila da azaltzeko. Esandakoagatik ematen du tortura batean idazten dudala, eta ez da hori ere. Batzuetan ez dut hain gaizki pasatzen. Baina normalean bai.

Sufritu zenuen "Zer gerta ere"n, goiz batez esnatu eta 18.000 biztanleko hiri batean bakar-bakarrik aurkitu zen liburuzainak jasatea uste zuen "konplotarena" idazterakoan ere? Ez du ematen.
Ez omen du ematen, ez… Eta batzuek diotenez, gauza bera gertatu zaie "Itoko dira berriak" irakurrita, irribarrez irakurri dute, nahiz eta gero azpitik dagoen guztian pentsatu.

Itotzen ari denari laguntzera ez doazen guztiez diharduzu hor. Parabola bat al da?
Fabulatzeko joera daukat nik, alegoriak idaztekoa. Errealismoa ez zait sekula interesatu. Nire lanetan beti dago umorea, baina kontatzen ditudan gauzak nahiko izugarriak dira. Oso gauza gogorrak kontatzen ditut, sarkasmo handiz, eta babes modura erabiltzen dut umorea, nik ezin dudalako naizen bezala azaldu. Ez dakit, Maria Zanbranok esaten zuen ahoz esan ezin dena idatzi egin behar dela. Nik horixe egiten dut. Sekretua agerian uzteko idazten da, sakonean duzun kezka argitan jartzeko, ez?

"Itoko dira berriak"eko pertsonaiek gizalegez jokatu nahi dute, baina heroiak ez direla oso konsziente direnez, behin muturreko egoera batean, gizalegeak eskatzen duenarekin zerikusirik ez duten ekintzak egiten dituzte. Eguneroko bizitzan ere gauza bera gertatzen al da?
Uste dut baietz. Hemen ez dela heroi asko. Nobelakoak ez dira inor salbatzeko gauza. Eta poliziari laguntza eske deitzen badiote ere, ez da han inongo salbamendu patruilarik agertzen. Badago hor boterearen kritika ere, baina oro har gizakion miseriak agerrarazten ditu egoera horrek. Ahalegindu naiz baita ere pertsonaien gabeziak samur tratatzen, eta bukaera irekia utzi dut, esperantza apur bat badagoela adierazteko.

Jasotako uzta
Sari mordoska eskuratua du Karlos Linazasorok. Hainbeste estimatzen duen "Burdin denda" lanak Toribio Altzaga antzerki lehiaketa irabazi zuen, adibidez. Baina bere poesia lanek ere jaso dute saririk: Lizardi, Irun saria, Donostia Hiria… gutxienez. Beste hainbeste gertatu zaie bere ipuinei ere: Ignacio Aldekoa, Irun saria… eta beste zenbait ere eskuratu dituzte. Eta haur literaturako Euskadi saria ere bereganatu zuen. Nolanahi ere, hemen mundu guztiak irabazi dituen sariak direla dio Karlos Linazasorok. Nahi bai!


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude