EMAKUMEEK EGITEN DUTE ERDARAZ GEHIEN ZALDIBIAN


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Herri euskalduna da Zaldibia, eta euskara da kalean nagusi den hizkuntza. Umeek, gazteek eta adinekoek euskaraz jarduten dute etxean eta etxetik kanpo, baina Zaldibiak ere baditu euskaldunak ez diren esparruak. "Gaztelaniarako joera nabarmenagoa da emakumeen artean, eta 35 eta 60 urte bitartekoak dira erdaraz gehien hitz egiten dutenak", diote ikerlariek. Jende horrek, beren seme-alabekin euskaraz hitz egiten omen du beti, eta familiakoekin ere bai (adin berdintsuko ahizpak izan daitezke salbuespen). Baina Karmele Etxabek eta Larraitz Garmendiak esandakoaren arabera, adin berdintsuko beste emakumeekin (lagunak, senideak…) gaztelaniaz hitz egiteko ohitura indartsua omen da Zaldibiako emakume askoren artean.

Ez dira hor amaitzen euskararen arazoak herrian, ordea. Dirudienez, ba omen da Zaldibian ere euskaraz ez dakien jenderik, etorkinen seme-alabak direlako edo. Eta nahiz zaldibiarrek ere, oro har, uste omen duten beraien herriko egoera soziolinguistikoa ezinhobea dela, bizitza guztia euskaraz egin dezaketela, eta beraien euskararen kalitatea oso ona dela, "hori ez da horrela -ohartarazten dute ikerketa honen egileek-. Gure herrian, Euskal Herriko herri askorekin alderatuz gero, euskararen egoera ona bada ere, arazo soziolinguistikoak egon, badaude: euskaraz ez dakiten herritarrak, euskaraz hitz egiten jakin eta gaztelaniaz hitz egiten dutenak, gazteen hizkuntzaren kalitatearen gaineko zalantzak eta abar".


Lan dialektologikoa

Nolanahi ere, "Zaldibiako euskara. Bertako bizimodua, ohiturak eta pasadizoak" lanaren helburu nagusia ez da horri guztiari konponbidea bilatzea izan -mementoz hori egiteke dagoen beste lan bat litzateke-, Zaldibiako lan dialektologiko metodiko bat egitea baizik. Etorkizuneko euskararekiko ardurak eta hizkuntzaren transmisioarekiko daukaten kezkak bultzatu zituen Karmele Etxabe eta Larraitz Garmendia ikerketa horretan abiatzera. Eta hiztun helduetatik gazteetara dagoen aldakortasuna aztertu nahi zutenez, lehenengo lana etxez etxe joan eta adinean ondo sartuta zeuden 30-40 laguni elkarrizketak egitea izan zen. Ez zieten esaten inongo azterketa egiteko asmorik zeukatenik, lehengo kontu zaharrak biltzeko asmotan zebiltzala eta nolakoa zen beren garai bateko bizimodua kontatzeko baino. Horrela osatu zuten bere lanaren alde etnografikoa.

Baina "Zaldibiako euskara. Bertako bizimodua, ohiturak eta pasadizoak" liburuak baditu atal gehiago. Orain arteko bibliografian Zaldibiako euskaraz esandakoa biltzen dituena, kasu. Edota herriko zaharrenek beraien hizkeraz eta albokoez dituzten iritziak jasotzen dituena. Eta horrez gain Zaldibiako euskalkiaren azterketa dialektologikoa egin dute Karmele Etxabek eta Larraitz Garmendiak, lexikoan zein azentuan egon diren aldaerak eta esapideetan egon den murrizketa aztertu, eta hitanoari buruzko 48 inkesta egin herrian, ikusteko hitanoa nola erabiltzen den, hiztunek norekin egiten duten hika, eta garai batetik hona hitanoaren erabilera hori zenbateraino aldatu den.


Hitanoa ondoen 50 urtetik gorakoek

"Adin-tarte guztietako hiztunei egin diegu inkesta hori. Eta emaitzetan ikusi dugu 50 urtetik gorako hiztunak direla hitanoaren erabilera egokien egiten dutenak. Gazteagoetan badira hitanoa modu naturalean eta egoki erabiltzen dutenak, baina forma desegokiak erabiltzen dituztenak gehiago dira", adierazi dute ikerlariek.

Jaso dituzten erantzunengatik, animaliei ia gehienetan toka egiten zaie Zaldibian. Baina hori baino harrigarriagoa da beste hau: emakumezko gehienek bere buruarekin ari direnean adizkera maskulinoa erabiltzen omen dutela!

Bestalde, inkestatu dituztenen artean, koadrilako lagun guztien aurrean hitanoa erabiltzen dutela baieztatu omen diete gehienek. 35 urte bitarteko mutilak izan omen dira batez ere hori baieztatu dutenak; lau neskek esan omen diete zuka egiten dutela koadrilan guztiei batera hitz egin behar dietenean. 35 urtetik aurrerakoak, berriz, emakumezko edo gizonezko izan berdin erabiltzen omen dute hitanoa hizketa lagun bati baino gehiagori batera hitz egiterakoan.

"Zaldibiako euskara. Bertako bizimodua, ohiturak eta pasadizoak" liburuak, azkenik, euskalkiaren erabilerari buruzko atal bat du, non aholku batzuk ematen diren adieraziz euskalkia zein eratan erabili behar den, bai ahoz, bai idatziz. "Idatzizkoan euskalkia erabiltzeko gure iritziz zein irizpide erabil daitezkeen diogu eta baita batuan idazterakoan ere zein irizpide erabil litezkeen. Ez delako berdina Bilboko batua eta Zaldibiakoa", diote Karmele Etxabek eta Larraitz Garmendia filologoek.

Liburuaren edukiak
Hizkeraren azterketa dialektologikoak jasotzen ditu gehienbat liburu honek, baina baita azken laurogei urteotan Zaldibian bizi izan diren gorabehera askotxo ere. Horrez gain, elkarrizketatutako hiztun bakoitzaren argazkia (Iñaki Gurrutxagak aterea), non jaio eta bizitakoa den, aita eta ama nongoak zituen, zein eskoletara joandakoa den eta noiz arte, zernolako ogibidea izan duen eta beste datuak ere eskaintzen dira Antton Olariagak egindako marrazki biziez horniturik dagoen liburu honetan. Gainera, liburuaren kontrazalera erantsita, CD bat dator, non Larraitz Garmendiak eta Karmele Etxabek egindako elkarrizketen zenbait pasarte jasoak dauden.


Azkenak
Amets Ladislao: “Bertokoak diren elikadura-sistemak behar ditugu”

Nekazarien eta abeltzainen erreferentziazko sindikatua da Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna. 1976tik lanean daraman elkarte horrek 3.000 afiliatu baino gehiago ditu, eta lehen sektoreak dituen erronkak ez dira nolanahikoak. Egoera horretaz eta etorkizunari buruz sindikatuak... [+]


2024-11-20 | LAB sindikatua
Garraiolariok ere komunera joan beharra dugu

Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.

Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]


2024-11-20 | ARGIA
Esako urtegiaren handitzea “erloju bonba bat” dela ohartarazi dute, tanta hotzaren gisakoak bertan egokituz gero

Esako urtegia handitzeko proiektua berraztertu dezala eskatu dio Chunta Aragonesista alderdiak Espainiako Gobernuari, tanta hotzak berriki utzitako hondamendia ikusita. Halako euriteak jasanez gero, Esak ur hori guztia askatzeko gaitasun nahikorik ez lukeela izango eta... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua eraldatzeko akordioa egin dute EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik

Eraikina ez dute guztiz eraitsiko, baina adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko dizkiote, kupula handia barne. Gainera, monumentuari esanahaia aldatu eta faxismoa salatzeko eta oroimen demokratikoa sustatzeko zentro bat zabalduko dute barruan.


Euskalgintza apolitikoari deia

Euskararen biziraupena ez da euskaldunok politikaren partidan jokatzen dugun arazo bakarra, baina bai, euskalduntasunaren elementu bereizgarriena den neurrian, gure egoera gehien islatzen duena. Beste esparru batzuetan hainbeste ageri ez dena oso ongi erakusten du. Hasteko,... [+]


Maddi Agirre Epelde. Bertsolari matematikari kantari
“Nire ametsa izango litzateke Xenpelarrekin kantatzea”

19 urte ditu Maddik, Matematika Gradua ikasten ari da Leioan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean, musika ikasketak eginak ditu, eta gazteagatik ere, bertsolari iaioa da. Eta bertsolari ona baino hobea izateko zumitzak ditu, bateko eta besteko plazetan ikusi dugunez... [+]


Fermin Muguruza
“Aldatzeak eta mugitzeak pizten dit grina”

Irungo ospitale zaharrean jaio zen Fermin 1963an, Muguruza Ugartetarren sendian. Azken hamarkadetan euskal musikan eragin erraldoia izan duen artista da. Ez alferrik, bera izan da Kortatu eta Negu Gorriak taldetako abeslaria eta alma mater-a, Esan Ozenki zigilu independentearen... [+]


Lucy: izar mediatikoak 50 urte

Etiopia, 1974ko azaroaren 24a. Lucy-ren hezurdura aurkitu zuten Hadarren, giza arbasoen arrasto zaharrenetakoa. Australopithecus afarensis espezieko hominidoak 3,2 eta 3,5 milioi urteren artean ditu.

Homo espezieen arbasotzat jo zuten orduan, gu guztion amatzat. Mende erdi... [+]


Injustizia epistemikoa eskoletan?

Hezkuntzaren Soziologian bada galdera klasiko bat: zertarako existitzen da hezkuntza sistema gizarte batean? Galderari emandako erantzunak ugariak dira, eta aldatuz doaz garaiaren arabera. Baina horien artean nabarmentzekoak ondoko hauek izan ohi dira: eskolak nagusiki... [+]


2024-11-20 | Edu Zelaieta Anta
Bi begien artean

Aste oso batez aritu gara Collodiren Pinotxoren abenturak liburuaren inguruan, unibertsitateko ikasgelan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaslegaiekin. Gure erreferentzia nagusia Galtzagorrik 2011n argitara emandako edizio ederra izan da –hitzaurrea barne, 171... [+]


Tresnak eta formakuntza

“Ibiliz ikasten da ibiltzen, eta kantuan kantatzen”. Horixe izan da aste honetako ikasgaietako bat C2ko taldeetan. Helburua ez zen abesten edo oinez ikastea, gerundioa behar bezala erabiltzea baizik. Zer pentsatua eman dit jarduerak, eta irakasten nola ikasten dugun... [+]


Euskara doan ikastea
Pausoak pauso, oraindik hankamotz

Aldarrikapen historikoa da euskara doan ikasteko eskubidea. Gaur egun, gori-gori dago gaia. Bi urrats esanguratsu eman berri ditu HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak C1 maila gainditu nahi duten gazteentzat eta A1 mailakoentzat. Hala, diru kopuru... [+]


2024-11-20 | Gorka Menendez
Euskal baserria, esplotazio sistema?

Sanmartinak gure baserrietan oso ezagunak dira, txerria hiltzeko garaia baita. Jende askok, ordea, ez du jakingo antzina San Martin egunak nekazaritza urtearen amaiera ezartzen zuela. Eta hori ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula. Izan ere, urte amaierarekin etxeko ugazabari... [+]


Eguneraketa berriak daude