HURRENGO URRATSERA HELTZEKO GARAIA


2007ko otsailaren 21ean

Egoerak kezkatuta, helduen alfabetatze eta euskalduntzean dihardutenak errealitate berrira egokitzeko bideak aztertzen ari dira eta datorren ikasturterako aldaketa batzuk egiteko beharra azpimarratu dute. Dagoeneko, bi proposamen edo egitasmo aurkeztu dira, eta hilabete honetan aztertuko dituzte. Bata, euskaltegi pribatu homologatuen %85 ordezkatzen duen taldeak (Abegi euskaltegiak, AEK, Batuz, Villabonako euskaltegia, Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakasleria, Gotzon Garitonaindia euskaltegia, IKA, Labayru Ikastegia, Maizpide euskaltegia, Mikelats euskaltegia eta Ulialde euskaltegia) egin du. Bestea, Euskaltegien Sektorerako Bideragarritasun Plana, HABEk aurkeztu du Ikei enpresak egindako azterketan oinarrituta. Bi hausnarketak bat datoz egoeraren larrian, eta horri aurre egiteko neurriak hartu beharra azpimarratzen dute.

Euskaltegietako ikasle kopuruaren jaitsiera nabarmenena azken zazpi urteotan gertatu da. 1995-1996 ikasturtean inoiz baino ikasle gehiago matrikulatu zen euskaltegietan, baina orduz geroztik beheranzko joera izan du, eta, gaur egun, EAEn orduan baino 11.000 ikasle gutxiago daude euskara ikasten. Jaitsiera handiena gune euskaldunetan eman da, batez ere, Gipuzkoan eta Bizkaian. Eta Ikeiren ikerketaren arabera, eskaera berrietara egokitu ezean beheranzko joera mantenduko da; jaitsiera %23koa izan liteke. Hala ere, ikasle kopurua mantentzea lortu daitekeela ondorioztatu dute. Egindako galdeketan jaso denez, ikasle gehienek euskara ikasten jarraitu nahi dute, eta ikasle ohien erdia baino gehiago prest dago berriz ekiteko. Oraindik ikasle ez direnen artean, berriz, %22ak dauka euskara ikasteko asmoa.

Egoera ez da garai batean bezalakoa eta aldaketak eskatzen ditu. HABEko zuzendari Jokin Azkueren iritziz, HABEren funtzionamendua eta egitura ez ezik, euskaltegien jarduna ere berregituratu egin behar da: "Jarduera dibertsifikatu edo zabaldu egin behar da. Ikasleek dituzten gabeziak eta beharrak oso berezituak dira eta ikasketak premia horietara egokitu behar dira: EGAtik gorako mailak, erretiratuak, etorkinak, kirol mundua, gazteak...".

Egokitze bidean, ikastaroen eskaintza malgutzea beharrezkotzat jotzen du HABEk. Horretarako teknologi berrien erabilera, zerbitzu eta produktu espezializatuak eta abar eskaini behar dira. Horrek ikasleak mantentzea edo jaitsiera gelditzea ekarriko duela uste da. Eskola orduak murriztea ere ikasle gehiago erakartzeko bidea dela dio Bideragarritasun Planak, baina euskaltegi pribatuek, oraingoz, hori eskaintzeko muga bat dute; diru laguntzak ematerakoan HABEk ez ditu aintzat hartzen astean 8 ordu baino gutxiago jasotzen dituzten taldeak, egunean bi ordukoak izan behar dute gutxienez.

Bestela, euskaltegi pribatu homologatuak ados daude HABEk aurkeztutako Bideragarritasun Planean aipatzen diren hainbat punturekin. Euskaltegien proposamenak moduluak egokitu beharra, erdi mailako gaitasun agiriak sortzea, mintza-lagun ekimenak sustatzea, publizitate kanpaina instituzionalak egitea, langileentzako eta langabetuentzako ikastaroetan euskara eskaintzea, transmisio barnetegiak sustatzea eta abar biltzen ditu. HABEren zenbait proposamen bideratzea, ordea, zail samarra ikusten dute. IKAko Mailu Lasartek adierazi digunez, beren merkatua ezagutzea eta horri zuzendutako ikastaroak eskaintzea eskatzen diete. "Horrekin erabat ados gaude, baina hori nork egingo du? Enpresa ikuspegitik egin dituzte planteamenduak eta, gaur egun, dagoen eskariari behar bezala erantzuteko ez dugu baliabide nahikorik. Gainera, horrek bai maila komertzialean, bai kudeaketa mailan profesionalizazioa eskatzen digu, eta hori beste gastu bat litzateke", esan digu IKAko arduradun Mailu Lasartek.

Egia da HABEk enpresa eta merkatu irizpidearen aldeko apustua egin nahi duela. Izan ere, euskaltegien kudeaketan hutsune batzuk nabaritzen ditu. Gaur egun, esaterako, euskaltegi pribatu gehienetan zuzendaritza aldatu egiten da pare bat urtetik behin, eta, horrek, proiektuak aurrera ateratzeko eragozpenak sortzen ditu. Hori dela eta, kudeaketa orokorra profesionalizatzea beharrezko ikusten du. HABEko kudeaketa zerbitzutik, euskaltegiek markatutako beharren arabera, kudeaketa formazioa antolatzea eta aholkularitza eskaintzea proposatzen da. Euskaltegi pribatuak konforme daude horrekin, baina diotenez prestakuntza horretarako, oraingoz, baliabide ekonomiko nahikorik ez dute.

Bestalde, HABEren iritziz, euskalduntze-alfabetatzean azterketa sakona egin eta urratsak eman behar dira euskaltegien emaitzak hobeak izan daitezen. Hau da, euskaltegiek hiztunak lortzeko egiten duten ahalegina saritu egin beharko litzatekeela uste du, eta ebaluazio atal bat proposatu dute. Euskaltegi pribatu homologatuak ere emaitzak hobetzearen aldekoak dira eta ebaluazio batzorde baten beharra aipatzen da beren proposamenean, baina ez dute onartzen emaitzen araberako sariak edo diru laguntzak ematea.


Diru laguntza gehiago

Ikasle kopuruaren beherakadaz gain, euskaltegi pribatuak beste gai batek ere kezkatzen ditu. Azken zazpi urteotan diru laguntzak ez direla igo eta horrek egoera gehiago larritzen duela salatzen dute. HABEk dioenez, ordea, diru laguntza osoak gora egin du: %38, 8 ikasturteetan. Kontua da euskaltegi pribatuen kasuan igoera handiena homologatu diren euskaltegiak ugaritu direlako eman dela; izan ere, homologatzeak diru laguntza gehigarri bat ematen du. Baina euskaltegiek salatzen dutena da lehendik homologatuta zeudenek berdin jasotzen dutela oraindik. Euskaltegi pribatu homologatu bati ordu beteko eskola 37,26 euro kostatzen zaio, eta Jaurlaritzatik jasotzen duen diru laguntza 16,98 eurokoa da. Beraz, %45,54 jasotzen du eta gainontzekoa estali ahal izateko, matrikulen prezioak garestitu behar izaten ditu, eta hori oztopo bihurtzen da ikasle berriak erakartzeko. Horregatik, normalizaziorako ez ezik, euskara ikastea herritarren eskubidea ere badelako, doakotasunera joko duen beka sistema eskatzen dute. Era berean, irakasleen lan baldintzak ere kontuan hartu daitezen nahi dute. Euskaltegi homologatuetako irakasleek bete behar dituzten baldintzak Irakaskuntza Pribatuko Lehen Hezkuntzakoek bete behar dituztenen parekoak dira. Baina salatzen dutenez, euskaltegiei askoz ere eskola ordu gehiago eskatzen zaizkie soldata txikiagoaren truke.
Lehenengo aldia da hainbeste euskaltegi bildu eta proposamen bat adostu dutena. Egoera kezkagarria da, eta hurrengo pausoa ekainean zehar HABErekin biltzea, egoera aztertzea eta datozen ikasturteetarako hartu beharreko neurrietan ados jartzea izango da.


Azkenak
Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


47 urteko gizon batek bere ama hil du Irunen

Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.


Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


2025eko urtarrila, mundu mailan inoiz erregistratu den urtarrilik beroena

Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen. 


Ehunka emakume hil eta bortxatu dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoko espetxe batean

Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez, Goma hiria hartu ondoren hango espetxe batean zeuden ehunka emakume bizirik erre zituzten M23ko matxinoek, eta denak hil. Herrialdearen ipar ekialdean borrokan diharduten talde armatuek sexu indarkeria "arma gisa" erabili dutela... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Euskal Herrian Euskarazek manifestazio nazionala deitu du apirilaren 6rako Baionan

Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da, Justizia Jauregian. Mugimenduak euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean luzatu du deialdia. Auziperatuek iazko Euskararen Egunean Baionako Justizia Auzitegian "Justizia Euskararentzat" pintaketa egin zuten... [+]


Trumpen Gazarako proposatutako garbiketa etnikoak hautsak harrotu ditu nazioartean eta AEBetan

AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]


Eguneraketa berriak daude