ZIGOITIA


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zigoitiako lurrean mantendu diren aztarnarik zaharrenak kobazuloetan aurkitutakoak dira. Haitzuloetako iluntasunetik haranera hedatu zen gizakia Neolitikoan, trikuharrien lekukotasuna utziz. Geroago, lehendabiziko herrixkak kontsidera daitezkeen bizileku gotortuak eraiki ziren Brontze eta Burdin garaian, erromatarrak iritsi arte.

Gaur egun udalerria osatzen duten hamazazpi herriak Zigoitiako ermandadean bildu ziren, Zigoitiako junten biltokia Ondategi izanik. Udalerriaren herri guztiak Infantadoko Dukearen jaurerri barruan zeuden, Dukeak berak alkatea eta gobernadorea izendatzen zituelarik.

Gopegiren historiaren datu gutxi daude, baina Akostaren jatorria antzinakoa da, Erdi Aroko dokumentuek jasotzen duten bezala. Bertan, San Vicente de Ocoiztia izenarekin agertzen da. Apodaka aldera San Juan de Maltako Ordenak zenbait jabego izan zuen eta antzinago tenplarioena ere izan zen nonbait. 1590ean Etxebarri herrixka izurriteak gogor kolpatu ondoren, San Roke baseliza eraiki zuten. Zaitegin altxatzen zen gazteluan Nafarroako Antso Azkarrak Larraungo forua sinatu zuen 1192an.

Udalerrian aurkitzen dugun ondare erromanikoak berezko estiloa finkatu du Koartango bailaratik hasita Gorbeiako magaletaraino. Oso ezaugarri bereziak ditu eta adibideak udalerri osoan barreiatuta daude, Zestafe, Ondategi eta Gopegikoak azpimarragarrienak izanik.

Zestafen eskualde osoko erromaniko ederrenetariko bat aurkitzen dugu: XIII. mendeko San Nikolas parrokian eta teilatuaren hegaleko habeburuetan, atarian eta kofaduretan ikonografia anitzezko dekorazio erromaniko aberatsa ikus dezakegu. Barruan guztiz interesgarria den taila gordetzen du, Andre Mariaren tankerakoa. Elizari dagokionez berriz, XIII. mendekoa da.

Erromanikoaren ibilbidearen bigarren bisita, Gorostizako San Pedro baseliza izango da, gaur egun konponduta agertzen zaiguna. Eskualdeko eraikin erlijiosorik zaharrena da eta hilobi eta erliebe aurre-erromanikoak mantentzen ditu, azken hauek harresietan sartuta.

Zigoitiako lurraren hego mendebaldera joz, Olanoko San Bartolome elizan, ezaugarri erromanikoaz gain, XVI. mendeko erretaula gotikoa aipagarria da. Pintura taulez, erliebez eta balio handiko tailez osatuta dago.

Bestalde, Ondategiko San Lorenzo parrokian garai ezberdinetako estiloak nahasten dira: aurrealde erromanikoa, XVII. mendeko gurutzadura eta aldareburua, erretaula barrokoa eta XIV. mendeko Andre Maria.

Gopegin ere erromanikoa aurkitzen dugu, Jasokundearen Andre Mariaren parrokiko habeburuetan eta atarian. Barrualdean XVI. mendeko gurutzadura eta aldareburua ere badaude.

Azkenik, Eribe, Zaitegi eta Buruagako elizek ere ezaugarri erromanikoak badituzte, Zigoitiako erromanikoaren aberastasuna eta garrantzia agerian utziz.

Erromanikoaz gain, baina arte erlijiosoaren barruan, estilo neoklasikoa Manurgako San Martin elizan begizta dezakegu.

Arkitektura zibilari dagokionez, hainbat dorretxe eta jauregi bisita dezakegu. Eraikin hauek Zigoitiako lurra leinu boteretsuen sorlekua zela adierazten digute, eta interes artistiko eta historiko handia daukate. Honen guztiaren erakusle bikaina Manurga herria daukagu, heraldika aldetik adibide zoragarriak erakutsiz. Behialean lau dorretxe izateraino iritsi bazen ere, gaur egun horietako batzuk desagertu edo aurrietan daude, Elexaldeko jauregia bezala adibidez. Eliza ondoan zegoen, baina gaur egun hesi batzuk besterik ez dira geratzen. Iturrizartarren armarria ere herriko garbilekuko pareta batean txertaturik agertzen zaigu.

Zutik dirauten eraikinen artean, Hurtado Mendozatarren dorretxea da aipagarriena. Gorteetan goi-kargu izandako pertsonaia ospetsu honen sorlekua XV. eta XVI. mendetakoa da. Berasteguitarren jauregia mende bukaerakoa da eta bertan Prudencio Maria de Berastegui jaio zen, XIX. mendearen hasierako Arabako diputatu nagusia, hain zuzen ere.

Herriko beste oinetxetan leinu sortzailearen armarria ikus dezakegu eta Zigoitiako beste herrietan ere jauregi eder hauek aurkitzen ditugu. Gopegin adibidez, Goikoleatarren dorretxea.

Zigoitian aisialdi gune, parke eta atseden lekuen aukera zabala badaukagu. Bengolarra jolas eremua Gopegin kokatzen da eta bertan igerilekuak, frontoia, futbol zelaia, mahaiak, barbakoak, taberna-jatetxeak eta beste zerbitzu ugari aurkituko ditugu. Gainera harizti eder baten eszenatokian, lorategiz inguraturik.

Inguruko bazterrak modu berezi eta erakargarri batean ezagutu nahi baditugu, Gopegin eta Larrinoan dauden bi zalditegien zerbitzuak erabil ditzakegu. Bertan, zaldi gainean ibiltzen ikasi ondoren, prestatutako ibilbideak egin ditzakegu. Zaldiak ez dira ezezagunak inguru hauetan, Ondategi eta Gopegi herrien artean eta Sarragoa izeneko landetan ekainaren azken igandean egiten baita zaldi feria. Sarragoa auzoan 20 metrotik goragoko altuera duen haritza topatuko dugu. Berau Zuhaitz Berezia bezala izendatuta dago eta horregatik bereziki babesten dute.

Haritz galanta ikusi ondoren, Gorbeiako parkean sartuta, Muruako errota eta Gorbeiako urtegitxoak ikusiko ditugu. Ondoren, antzinako harrobietara iritsiko gara. Orain, harrobien ordez, guztiz atsegina den parke dotorea aurkituko dugu. Gune honetan bukatzen da errepidea Gorbeian sartzen diren bideei segida emanez.

Mairuelegorretako haitzuloa
Arabako mendizaleen artean Muruatik Gorbeiarako igoerak tradizio handia dauka. Muruako harrobietako aparkalekutik Zubialde ibaian gora doan bidea hartuko dugu. Ondo seinalizatutako bide honek berehala hurranduko gaitu Mairuelegorretako haitzuloetaraino. Topatuko dugun bigarren haitzuloa da ikusgarriena, 12 kilometro baino gehiagoko luzera duena eta arabar espeleologoen eskola izan dena urtetan zehar. Barruan gordetzen diren ur fosilizatuaren altxorrak metalezko atetzarrak babesten ditu. Haitzuloaren sarreran aldiz, Gorbeiako biztanlerik zaharrenen aztarnak topatu ziren, Neanderthalenak, hain zuzen ere eta kondaira zaharrek diotenez, Mairuelegorretan altxor preziatu bat gordetzen da. Sarrera honetatik bista ederra izango dugu Zubialde ibarra aldetik.
Mairuelegorretatik Gorbeia mendirako igoera jarrai dezakegu edo apur bat jaitsi ondoren, errekatik gora doan bidezidorra hartu. Bizkaiarekin muga egiten duen lepora aterako gara eta hemendik hego ekialderako norabidea hartuko dugu Azeroko leporaino iritsiz. Bidean Araba eta Bizkaia arteko mugarriak ikusiko ditugu. Azeroko lepotik begiratoki aparta den Oketa mendia hurbil geratuko zaigu. Bertatik Zigoitiako harana, Legutianoko urtegiak, Arabako lautada eta Gorbeia mendizerrako gailur ederrak begi-bistan izango ditugu. Berriro Azeroko lepora itzuliz pista batek zuzen eramango gaitu harrobietako aparkalekura.


Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude