MUSEOAK ALA BUNKERRAK?


2021eko uztailaren 16an

«Alfa 33 zentralari deika... Entzuten?". Polizia film batetik ateratakoa dirudien esaldia, Bilboko Guggenheim museoan entzundakoa da. Gaur egungo gizartean, artea kultur espresio izateaz gain, diru balio handiko zerbait da. Horregatik agian, gure inguruko museo eta erakusketa areto gehienak segurtasun neurriz josirik daude.

"Ez dago huts egiten ez duen sistemarik". Horrelaxe azaldu zuen J. Ignacio Bidarte Guggenheimeko zuzendariak Bizkaiko Batzar Nagusien aurrean, urtarrilean jazotako ezustekoa. Bi lagun museoan sartu ziren, eta inor ohartu gabe "Maitasun Ziriflipa" izenarekin bataiatutako koadro bat jarri zuten paretan. Arte modernoaren balio eskasa salatu nahi omen zuten. Guggenheim Bilbao Museoak, ordutik, gogortu egin ditu segurtasun neurriak.

Gure inguruko museo eta erakusketa aretoetan kontrola nahikoa estua da. Artelana ez kaltetzeko xedearekin, bisitariek ezin izaten dute euritako, motxila eta objektu handirik barrura sartu. 35 zentimetro baino luzeagoak diren zerak kanpoan uzteko eskatzen dute. Baina sarreretan ezin da guztia detektatu. Horregatik, museo eta erakusketa aretoen barruan ere, badira bitartekoak.


Zaindari ugari

Batetik, hezur-haragizko zaindariak daude. Kasu denetan, azpi-kontratatutako enpresek betetzen dute zerbitzua eta aretoak izan dezakeen neurriaren arabera, bat edo gehiago egon daitezke. Bilboko Guggenheimen esaterako, urtarrilean jazo zena ikusita, zaindariek sarriago egiten dituzte errondak.

Guggenheimekin batera, Gasteizko Artium da Euskal Herriko museoen artean modernoena. Urtebete pasatxo da ireki zutela. Eguneko 24 orduetan, hiru zaindari daude. Hauei, areto bakoitzean dauden begiraleak gehitu behar zaizkie. Ordu gutxiren barruan, jendaurrean dauden obra guztien errepasoa egiten dute zaindariek. Gainera, lan bakoitzaren argazkia daramate gainean eta mementoan frogatzen dute eraldaketarik egon den.


Puntako teknologia

Langile hauetaz gain, museoek gaur egun sistema elektroniko aurreratuak dituzte lan denak eta bisitari denak, behar den bezala daudela eta dabiltzala kontrolatzeko.

Rafael Zulaika, Donostiako San Telmo Udal Museoko zuzendariaren aburuz, "biak, teknologiak eta giza presentzia aktiboa erabiltzea da segurtasuna bermatzeko eraginkorrena".

Artiumen, esaterako, kamera zirkuitu itxia dago, bai museoaren sarreretan bai barneko txoko guztietan. Kamera bakarrak, areto berdinaren ikuspuntu desberdinak eskaintzen ditu, kontrola zehatzagoa izan dadin. Honetaz gain, presentzia detektagailuak ere badaude, areto bakoitzean norbait sartu den edo irten den aditzera ematen dutenak. Kamera eta alarma sistema guztiak kabina zentral batetik behatzen dira.

Gustavo Abascal, Artiumeko segurtasun arduradunaren hitzetan, "artelanen segurtasuna bermatzea ez da erraza. Uneoro daude jendearen aurrean eta horrek berekin dauka arriskua".

Artelanik txikienak, eskuetan erraz har litezkeenak babesteko anklaje mekanismo bat dago. Piezari ukitu arraro bat eginez gero, alarmak salto egiten du.

Museoek, gainera, sarri eguneratzen dituzte segurtasun neurriak. Donostiako San Telmo Udal Museoan esaterako, 90eko hamarkadaren hasieran jarri zituzten indarrean intrusioaren aurkako alarma sistemak. Ordura arte, zaindariak soilik izaten ziren gau eta egun. Kamera bidezko kontrola dute, grabaketa sitema, presentzia sentsoreak... Urtero aurrekontuaren zati bat sistema horiek osatzeko eta berritzeko bideratzen dute.

Beste arte erakusleku batzuetan, segurtasun sistemak ez dira hain zorrotzak. Iruñeko Gotorlekuaren kasua da hori. Guztira lau eraikinetan banatuta dago eta aldi berean zazpi erakusketa jartzeko aukera eskaintzen du. Areto bakoitzean, zaindari bat egoten da. Gelak oro har txikiak direla kontuan izanik, nahikoa omen da pertsona bakarra. Ez daukate bideobigilantzia mekanismorik. Areto batzuetan, jendearen sartu-irtena kontrolatzen duten sentsoreak dituzte, alarma eta guzti, jakina. Hori bai, eraikinaren izaerak, babeserako eraikina izateak, pareta sendo eta zabalek, ate trinkoek, aretoen eta ondorioz artelanen segurtasuna bermatzen dute. Dena den, Javier Manzano, Iruñeko udaleko kultur teknikariak dioenez, "eraikinak egokitzapenak behar ditu eta segurtasun sistemak ere berrikusi beharra dago". Azken legegintzaldian, Gotorlekuan arte garaikideko museoa egiteko proiektua aztertu dute, eta horregatik ez da inbertsiorik egin bertan. Azkenean, proiektua atzera bota dute eta hastear dagoen legegintzaldian egokitzapen horiek egitea espero dute.


Non dago muga?

Dena den, Javier Manzanos ez da segurtasun sistema zorrotzegiak jartzearen aldekoa. "Artelana behar bezala ikusi eta gozatzeko, jendea gerturatzea beharrezko ikusten dut".
Orokorrean sistemak arrazoizkoak izaten dira, baina paretetatik etengabe norberaren mugimenduak jarraitzen ari den kamerak, edo presentzia sentsoreek, edo etengabe zelatan dagoen zaindariak, museora gerturatzen dena ernega dezake. Bestetik, artelana bera babesteko jartzen diren tresnek, bai bitrina, bai kutxa, eta haiekiko mantendu behar den distantziak, eragotzi egin dezake artelana bere osotasunean hautematea.
Juan Ignacio Bidarte, Guggenheimeko zuzendariak berak esana da, gehiegizko ardurak bisitaria ezeroso sentiarazi dezakeela. Izan ere, obra babestearekin batera, segurtasun zorrotzak, museoko bisitariarengandik artea urrundu egin dezakete.
Zaila da, beste kontu askotan bezala, segurtasun neurrien alorrean ere erdi bidea aurkitzea.

Segurtasun huts asko

Azkenaldian jazo diren kasu guztietan, bitxiena da agian Bilboko Guggenheim museoan "Amodiozko Ziriflipa" jarri izana.
Manchesterreko Witworth galerian, jarri ez, kendu egin zituzten bertako hainbat koadro. Ez gainera, nolanahikoak. Picassoren, Gauguinen eta Van Goghen hiru koadro, apirilaren 26an lapurtu zituzten. 1878 eta 1903 urteen artean egindako lanak ziren, autore ezagunenak eta balio handikoak. Aretoko langileak, antza denez, ez ziren ohartu ere egin igande eguerdian, lapurretaren biharamonean, jendeari ateak zabaltzera joan ziren arte.
Misterioa laster argitu zen ordea. Lapurrek ez zuten koadroak beste nonbaiten saldu eta aberasteko asmorik. Komun publiko batzuetan utzi zituzten eta bizpahiru egunen buruan agertu ziren. Gero jakin da, ekintza honekin lapurrek argi eta garbi salatu nahi zutena museoetako segurtasun falta zela.
Vienako Arte Ederretako Museo Historikotik lapurtu duten artelanak ere harrotu du hautsa. "Salero" lana da, XIV. mendean Benvenuto Cellini italiarrak urrez eta esmaltez egindako mahai apaingarria.
Austriako agintariek, egoeraren larria ikusita, museo guztietako zuzendariak deitu zituzten segurtasunaren inguruko goi bilera batera.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Eguneraketa berriak daude