ARGITALPENAK


2021eko uztailaren 27an
Ekidazu, lehoiek ez dakite biolina jotzen
Kirmen Uribe Oskorri
Kukubiltxo/ Elkar
88 orrialde + CDa
17,50 euro


«Ekidazu»ren musika banda eta ipuina

Kukubiltxo taldeak hogeita bost urte daramatza haurrentzako antzerkia eginez, eta hori ospatzeko modurik onena Kukubiltxoren lan eder bat eskaintzea zela iritzirik plazaratu dute «Ekidazu, lehoiek ez dakite biolina jotzen» antzezlanean oinarriturik Kirmen Uribek idatzitako ipuina eta ikuskizun horretarako Oskorri taldeak sortu zuen musika bandatik piezarik ederrenak biltzen dituen CDa. Abereta planetako ipar latitudeko 50 eta 51 graduen artean aurkitzen omen da Ekidazu, astoen herrialdea. Eta diotenez, arrantza egiten baino lehenago ikasten dute astoek han musika jotzen. Hala ere, musikajole apartak izateaz gain, badute ekidazuarrek beste afizio bat, txirrindularitza. Bizikletan ibiltzea baitute gogoko. Eta baita bidaiatzea ere.

Los hijos de Ogaiz
Toti Martínez de Lezea
Ttarttalo
350 orrialde
20,20 euro


Hamalaugarren mendeko Nafarroa

Toti Martínez de Lezea idazlearen «Los hijos de Ogaiz» XIV. mendeko Nafarroan dago kokaturik. 1328. urtean hasten da nobela, Nafarroa eta Frantziako errege zen Karlos Lehena Burusoila oinordekorik gabe hil zenean, nafarrak bere errege propioa aldarrikatzeko interregno horretaz baliatu zirenean. Lizarrako bi familien arteko borroka etengabea oinarri duen narrazio honetan, orduan eman ziren zenbait gertakizun historiko dakartza Toti Martínez de Lezeak kontura, hala nola Nafarroako judutegi garrantzitsuenetako baten suntsipena eta bertako bizilagun gehientsuenen heriotza, handik gutxira izandako lehorte luze bezain izugarria, haren ondorioz jasan behar izan zituzten gosea eta baliabide eza edota 1348. urtean eraso zien izurri beltza.

Agorregiko burdinola eta errotak (Aia, Gipuzkoa) I, II
Batzuen artean
Gipuzkoako Foru Aldundia
284 eta 193 orrialde 25 euro


Ikerketa luze baten emaitzak

Duela hilabete batzuk, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Batzordeen «Metalurgiako Tratatua, 1765-1773» aurkezterakoan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak adierazi zuenez, Agorregiko burdinola eta errotari eskainitako hiruko bilduma baten lehendabizikoa zen huraxe. «Agorregiko burdinola eta errotak (Aia, Gipuzkoa) Zaharberritze baten historia» eta «Agorregiko burdinola eta errotak (Aia, Gipuzkoa). Arkeologia esperimentala» dira hurrengo bi lanak. Goi mailako zientzialariek taldean egindako lana dugu hauxe, eta lan honen bidez ikerketa luze baten emaitzak aurkeztu nahi dizkie adituei zein irakurle guztiei. Hau da, zaharberrikuntzaren alorrean eredu izan daitekeen proiektu baten datuak.

Bisoi europarra (Mustela utreola,L.)
Batzuen artean
Goierriko Euskal Eskola / Maizpide / Lazkaoko Udala
121 orrialde


Gerriko ikerlan beka irabazitako lana

Hamargarren Gerriko ikerlan beka irabazi zuen «Bisoi europarra (Mustela lutreola, L.), mundutik desagertzeko dagoen karniboroa Goierrin» ikerketak. Iñaki Irizarrek, Idoia Villatek, Jorge Gonzalezek eta Nere Amaia Laskurainek egina izan da. Egunetik egunera urritzen doan karniboro txiki hau Europako ibai eta erreketan bizi da, eta Euskal Herriko zenbait erreketan ere aurki daiteke oraindik, baina ez da batere ospetsua gure artean, eta horrek asko zailtzen du bere egoerak eskatzen dituen etenik gabeko zaintza, ikerketa, babesa eta era guztietako lanak era egokian justifikatzea. Hutsune hori betetzera dator «Bisoi europarra...» ikerketa, zeinean bisoi europarraren kontserbazioa bermatuko duen estrategia eraginkorra agertzen den.

Zientziaren Historia XX. mendeko lehen erdian
Luis Mari Bandres
Gaiak
280 orrialde
14 euro


Zientziaren Historiaren IV. alea

Zientziaren historia era erraz eta ulergarrian eskaintzeko asmo sendoarekin duela zenbait urte Gaiak argitaletxeak martxan jarritako proiektuaren laugarren alea dugu orain aurkezten duten «Zientziaren historia XX. mendeko lehen erdian (Zientziaren Historiografia IV)» liburua. Eta honako gai hauek aztertzen dira bertan, besteak beste: fisikaren krisia eta iraultza mikrokosmosean (fisika kuantikoarekin) eta makrokosmosean (erlatibitatearen teoriarekin); psikologia eta antropologia, Freud, Jung, Malinowski edota Levi-Straussen lanak gogoratuz; eta filosofia, Kant, Hegel, Engels edo Marxek materiaren kategoriaz eta eboluzioaz izandako eztabaidak azalduz.

Jakin
Batzuen artean
Jakin
168 orrialde / 8,40 euro


Euskara Nafarroan, gai nagusi

Erasoak eraso, aurrera egiteko asmo tinkoa agertzen du «Jakin» aldizkariak bere azkenengo zenbakiko editorialean, otsailaren 20an «Euskaldunon Egunkaria»ren aurka burututako eraso judizial-politikoa gogoratzerakoan -besteak beste, Joan Mari Torrealdai aldizkariko zuzendaria atxilotua eta «Jakin» bera ere zuzen-zuzenean ukitua izan ziren hartan-. Bestalde, «Nafarroa eta euskara» aukeratu du «Jakin»en 135. zenbakiak gai nagusitzat, Nafarroako Gobernuaren azken urteotako hizkuntz politikaren jarrera erasotzaileak ekarri duen hizkuntz gatazkaren inguruan bildutako hainbat artikuluren bitartez.

Bideko prosak: III, IV
Luis Mª Mujika
Hiria
106 orrialde
17 euro


Iparraldea, Araba eta Bizkaian zehar

Hiria argitaletxean plazaratu dituen «Bideko prosak: Iparraldea» eta «Bideko prosak: Araba eta Bizkaia» lanekin, amaitutzat eman du Luis Mari Mujika Ur- dangarinek 1999an kaleratu zuen «Bideko prosak: Nafarroa» eta 2002- an argitaratutako «Bideko prosak: Gipuzkoa» liburuekin batera egin duen Euskal Herriaren hausnarketa estetiko eta psikologikoa. Horrek ez du esan nahi 1986. urtean Irun saria eskuratu zuen «Poeta baten narrazio nagiak» saiakeran agertzen zuen ibilbide literarioa uzteko asmotan denik, ordea, baina hurrengo idazlanetan Turkia eta Gaztela izango ditu bere gogoeten oinarri. Begiak eta bihotza erabiltzen ditu Luis Mari Mujikak bere ibilbideetan aurkitutako paraje, jende, gorabehera eta gertaerak azaltzerakoan. Lapurdiko Biriatun ematen dio hasiera Ipar Euskal Herrian zehar eginiko prosa bidaiari, Zuberoako Santa Grazi herrian bukatzeko. Bizkaian, berriz, zentzu biografikoagoa dute bere adierazpenek, gaztaroa bertan eman zuelako eta orduko bizi kezkak eta jomugak dauzkalako gogoan idazleak. Arabako lautadan, berriz, gure mendietatik haratago begiratzen ikasten dute poetaren begiek.


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude