TONI MOLLA: "ETORKIZUNEKO ERRONKA HIZKUNTZEN ERABILERA ‘MODERNIZATZEA’ DA"

  • «Manual de sociolingüí­stica» gida liburua osatu berri du Toni Mollá valentziarrak, "Curs de sociolingüí­stica" liburukietan oinarrituta. Bere azken argitalpena aitzakia hartuta, hizkuntz normalizazio prozesuez eta errealitate soziolinguistikoak esplikatzeko aintzat hartu behar diren faktore berriez jardun dugu.

2021eko uztailaren 27an

Soziolinguistikako esku liburu honetan, «Curs de sociolingüística» izeneko hiru liburukietan agertzen ziren gaietariko batzuk aztertzen dira. Zein irizpidetan oinarritu duzu hautua?
Logikoa denez, eguneratze bat da, bi parametro abiapuntutzat hartuta. Batetik, gizarteen bilakaera dugu, egunetik egunera azkarragoa dena. Gure egungo gizarteak ez dira orain urte batzuetakoak bezalakoak. Analisi sozialaren ezaugarri nagusietako bat da gizarteen aldaketa. Orain arte ezezagunak ziren faktoreak abailan agertzearen kausaz, gure diagnostikoak berrikusi beharrekoak izaten dira beti. Bestalde, gure diziplina egunean jartzea da helburua. Azken urteotan, gure jardungairako determinagarriak diren zenbait ekarpen argitaratu dira. Adibide moduan, Manuel Castellsek informazioaren aroari buruz egin dituen lanak. Edota Ulrick Beckenak. Estatuan, bereziki aipagarriak dira Enrique Bustamanteren lanak. Eta, Euskal Herrian, Ramón Zalloren lan batzuk interesatzen zaizkit.

Hitzaurrean aipatzen duzunez, errealitate soziolinguistikoak esplikatzeko kontuan hartu beharreko zenbait faktore berri agertu dira. Zein dira?
Munta handiko aldaketa ekonomiko, sozial, politiko, teknologiko eta kulturalak izan dira. Bi faktoretan laburbil ditzakegu: mundializazioa deritzon fenomenoaren azkartzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien oldartzea. Txipak, kableak eta sateliteak elementu determinagarriak dira komunikazioaren estruktura berrian eta, beraz, estruktura soziolinguistikoan, haren azpimultzo bat baizik ez baita. Komunikazio fluxuen nazioartekotzeak, nik uste, lekuz kanpo uzten ditu politika linguistiko eta kultural esklusiboki autoktonistak. Zenbait politika linguistiko aldarrikatu aurretik, diagnostikoa berriro planteatzeko ahalegina egin behar dugu. Ez dut uste, konparazio batera, lapitzak eta liburuak, soil-soilik, arrakasta izateko aukera handirik duketenik zuntz optikoaren eta digitalizazioaren aurrean. Bestalde, sektore publikoa pribatizatzeko politika neoliberalek ere ez diete laguntzen komunitate linguistiko menpekoei.

Eta zein faktore klabek segitzen dute indarrean?
Gure gizarteak ez dira homogeneoak, kontrara baizik. Haien konplexutasuna estrukturala da. Bizirik diraute gizarte tradizionaleko hainbat elementuk; oso nabarmen Euskal Herrian zein Valentzian, esate baterako. Krisian dago estruktura moderno, urbano eta industrialaren parte handi bat, modu dibertsoan gainera. Eta, jakina, informaziozko gizartearen garapena ere dibertsoa da. Balio "tradizionalak" mantentzeak "balio" anbibalenteak inplikatzen ditu. Baina begi-bistakoa da gure hizkuntzek bizirik irauteak zerikusi handia duela tradizionalismoarekin. Etorkizuneko erronka, nik uste, haien erabilera "modernizatzea" da, hain zuzen ere. Konbentzitua nago haiek bizirik irautea gehiago dagoela "abangoardiak" konkistatzearen baitan ezen ez "sustraiak" salbatzearen baitan. Beste era batera esanda, euskararen jatorri neolitikoak, zein azpimarratu baitzuen lehendakariak Valentzian, ez du berekin ekarriko etorkizuneko bideragarritasunik. Balio sinbolikoen defentsa garrantzi gutxiko kontua da gurea bezalako gizarte merkantil eta ireki batean.

Komunitate linguistikoa liburuko ardatz funtsezkoetako bat da. Zer da komunitate linguistikoa, eta zein dira bizirik irautea segurta diezaioketen klabeak?
Komunitate linguistikoa komunitate mota bat da, definizioz: hizkuntza baten bitartez komunikatzen den jende multzo bat. Ez du axola zer garrantzi duen kopuru aldetik, ez eta hango kide guztiek beste hizkuntzaren bat badakiten ala ez. Hizkuntza da kohesio sozialaren lokarria. Beraz, komunitateak bizirik irautea lokarri horren tinkotasunaren baitan dago; bai haren interakzio zuzeneko faktoreei dagokienez, bai zeharkakoei -komunikabideen bitartez: irratia, telebista edo prentsa- eta birtualei dagokienez, hala nola Internetek ahalbidetzen dituenei..

Zer da zuretzat normalizazio linguistikoa?
Hizkuntza batek lokarriko eta kohesio sozialeko funtzioak lehen aipatzen genituen esparru tradizional, moderno eta birtualetara hedatzea ahalbidetzen duen prozesua. Beraz, kontzeptu dinamikoa da, gizarte ereduaren arabera hizkuntzazko erabilera batzuk edo besteak determinatzen dituena. Gaur- gaurkoz, gure gizarteetan, esparru publiko eta ofizialetan elebakartasun soziala ezartzeko prozesu bat izan beharko luke normalizazio linguistikoak, helburu teoriko gisa bederen.

Zein oinarri behar ditu hizkuntza normalizatzeko politika eraginkor batek?
Gizartearen arabera izango da, noski. Baina horrek, jakina, berekin eskatzen du esparru ofizial eta gobernukoetan irmoki jardutea haien instantzia guztietan, gizarte zibila ezinbestean inplikatzea, eta, nola ez, merkatuaren arloan modu determinagarrian jardutea. Mundu ezin merkantilago batean, esparru ekonomikoetan "balio erantsi"ren bat eskuratzen ez duten hizkuntzek etorkizun kaskarra dute. Ez dugu ahaztu behar mintzairen egiteko nagusietako bat halako diskriminazio bat egitea dela. Hori ukatzea zinismo hutsa litzateke, gutxi-asko gupidatsua.



Katalanak Valentzian duen egoera oso bestelakoa da Katalunian duenaren aldean. Zein dira alde nabarmenenak?
Funtsean, kontzientzia linguistikokoak direla uste dut. Eta, batik bat, hizkuntza esparru ofizial eta publikoetan erabiltzearen ideologizaziokoak. Valentziako klase gidariak bazterrera utzi zuen hizkuntza, eta Madrilen ditu interes politikoak eta ekonomikoak. Beraz, ez du hizkuntza behar, ezta propagandarako ere. Kataluniako kasua, alde horretatik, guztiz bestelakoa da. Baina, herritarrek jakiteari eta erabiltzeari dagokionez, diferentziak ez dira horrenbestekoak.

Nola ikusten duzu euskararen egoera?
Atrebentzia barkatzen badidazu, inplantazio zibikoa oso tinkoa du. Hizkuntza "ofizial" gisa duen balioa sinbolikoa da eta, beraz, menpekoa bakarrik da; eta merkatuan duen balioa oso marjinala. Uste dut gure hizkuntzen erronka bitarikoa dela. Batetik, gure barne merkatuetako elementu protekzionista bihurtzea. Bestetik, solidaritateko eta kohesio sozialeko elementu bihurtzea. Oraingo prozesuan jarraitzen badugu, gutxi-asko errebindikatiboa, ziurtatu samarra dago hondarreko folklorizazioa.


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude