FRANCISCO DE LARRAKOETXEA: "OPERAK OLBE-N LANEAN GABILTZAN GUZTIOK TXORATUTA GAUZKA"


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Nolakoa izan da OLBEren 50 urteko bilakaera?
Jose Luis de la Ricak, Guillermo Videgainek, Juan Eluak eta Jose Antonio Lipperheidek 1953an Elkartea sortzea ikaragarria izan zen Bilborentzat. Hala ere, OLBEk garai oso zailak pasa zituen. Lehenengo 35 urteetan beti defizit ekonomikoa jasan zuen. Meritu izugarria izan zuten orduko arduradunek. Abeslaririk onenak ekarri eta denboraldia hasi aurretik bazekiten galerekin amaituko zutela urtea. Hori oso gogorra da. Ni oroitzen naiz OLBEn sartu nintzenean defizit handiak genituela. Eta Albia koliseoan ibili izan ginen bainugeletan komuneko papera jartzen, abeslarien pertxak...

Garaiak aldatu dira, eta, gaur egun, lehen baino jende gehiagok ezagutzen du opera.
Bai. Hiru Tenoreek (Placido Domingo, Jose Carreras eta Luciano Pavarottik) 1990ean Erromako Caracallako Termetan eman zuten kontzertuarekin jende asko hasi zen opera ezagutzen. Komunikabideek izugarrizko eragina izan zuten, eta operaren esnatzea eman zen. Bestetik, OLBE sortu zenean inori ez zitzaion burutik pasa ere egiten musika ikasketak egitea, baina, gaur egun, gazte mordo bat ari da musika ikasten eta urteak daramatzate musikan murgilduta; oso prestatuta daude, askoz jantziagoak dira. Beraz, bi fenomeno horiekin operaren booma gertatu zen duela urte batzuk.
Orain zuzendaritzan gaudenoi garai huraxe tokatu zitzaigun bizitzea. Horrela, 1.800 bazkide izatetik 8.000 izatera pasa gara. Eta sei obra -bi aldiz bakoitza- eskaintzetik zazpi -lau aldiz bakoitza- eskaintzera pasa gara.
Horrez gain, egoitza txiki batetik handiagora pasa behar izan dugu, eta gailurra Euskalduna Jauregiarekin jo dugu. Albia Koliseoa uzteak eman zigun minaz gain, leku paregabera pasa gara. Orain ekipamendu tekniko oso ona daukagu eta horrek lana asko erraztu digu.

Hala ere, Euskalduna ez da opera antzoki bat, eta, gainera, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin banatu behar duzue.
Ez da erraza bi taldeen elkarbizitza. Orkestrak berrogei bat emanaldi eskaintzen ditu urtean, eta operak hogeita lau. Horrek esan nahi du ikuskizun bakoitza entseatzeko hogei bat egun behar izaten direnez, zazpi hilabetez behar dugula aretoa. Beraz, elkarbizitza nahiko gogorra da alde horretatik. Bakoitzak hoberena nahi du norberarentzat. Gainera, antzokia primerakoa den arren, operak prestaketa denbora luzea eskatzen du. Hona munduko abeslaririk onenak etortzen dira, eta entseatzeko denbora jakin bat eskatzen dute. Eskatzen dutena baino entsegu gutxiagorekin, ez dira beren prestigioa jokoan jartzera ausartzen, eta, beraz, denbora eman behar zaie. Era berean, Bilboko Orkestra Sinfonikoak ere bere denbora behar du eta amaitzen ez den zirkulua da.

Opera antzoki bat izateak gauzak asko aldatuko al lituzke?
Bilborentzat zoragarria litzateke. Horrela, obra handiak ekarri ahal izango genituzke eta aktoreek hilabete osoa edo bi izango lituzkete lasai entseatzeko. Uneotan hori ezinezkoa da Euskaldunan. Eta eskerrak gure koroari. Erdi-profesionala da, baina profesionala balitz bezala egiten du lan. Abeslariak ere txundituta geratzen dira eszenatokian nola mugitzen diren, eta nola abesten duten ikustean. Beren lana amaitu eta zazpiak aldean hasten dira entseatzen, gaueko hamabiak arte. Guk bezain maitasun eroa diote operari. Hori da hemen lanean gabiltzan guztion kontua: operak zoratuta gauzka. Lan talde hori da hau guztia posible egiten duena.

Hain erotuta al zeuden OLBE sortu zutenak?
Haiek gu baino gehiago. Mirari bat sortu zuten; mirari bat amestu eta egi bihurtu zuten. Fundatzaileetako batek, Jose Antonio Lipperheidek 50. urteurreneko liburua, "ABAO 50 años de historia. 1953-2003", sinatu digu eta ondokoa idatzi du: "Ezin dut sinetsi". Inork ezin zuen imajinatu OLBEk egin ahal izango zukeena. Gure zaharrei izugarrizko begirunea diet, eta haiek artea maitatzeko eman diguten ikuspegia, artearen alde lana musutruk egiteko jarrera, zoragarria iruditzen zait.
Egunen batean hau guztia aldatuko da, agian, langileak liberatuko badira. Baina normala da, OLBE oso itsasontzi handia da, eta gu hasi ginenetik gauzak asko aldatu dira.

50 urte atzera eginda, goazen 1953. urtera.
OLBEren sortzaileak zoragarriak ziren. Abuztuaren 16an Pucciniren "Tosca" estreinatu zuten. 17an atseden eguna izan zen. 18an eta 19an Verdiren "Aida" eta "Rigoletto" eskaini zituzten. 20an atsedena egin zuten berriz. 21ean "Il Trovatore" eskaini zuten eta 23an Donizettiren "La Favorita". Aste betean denboraldi osoa egin zuten. Pentsaezina zen hura egitea. Lau kide ziren eta bakoitzak 60.000 pezeta jarri zituen. Haietako bi jendea kontratatzen hasi ziren, eta beste biak antzokia prestatzen, bazkideak egiten… Bazkideen leialtasuna hainbesterainokoa zen, ezen dirua aurrez eskatu eta arazorik gabe ematen baitzuten hurrengo denboraldirako. Gaur egun, izugarri aurreratuta ditugu kontratazioak; 2007-2008 denboraldia bitarteko guztia, esaterako, kontratatuta daukagu.

Zer da OLBE Bilborentzat?
Hori Bilboko alkateak esan beharko luke. Baina nik esan dezaket zer izango litzatekeen Bilbo OLBE gabe: ez genuke kalitatezko operarik izango. Operatik eratorritako lanak izango genituzke, baina kalitatezko opera ekartzea oso zaila da.

Elkartea batzordeetan dago banatuta. Horien artean pedagogikoa da etorkizunera begira garrantzitsuenetarikoa, ezta?
Bai. 1983an kanpo harremanetarako batzordea ikastetxeetara joaten hasi zen opera ikastaroak emateko, hortik sortu da pedagogia batzordea. Normalean opera eskola bat ematen zaie ikasleei. Batzuetan abeslari gazteren bat joaten da kantatzera, eta beste batzuetan antzokira etortzen dira entseguak ikustera. Ikasturteko 14 eta 16 urte bitarteko 5.000 bat ikaslek hartzen du parte horretan. Haiek dira etorkizuna. Operan pixkanaka-pixkanaka sartu behar da. Nik hiru seme gazte ditut eta punk musika eta musika modernoa gustatzen zaie, baina noizbehinka entzuten ditut opera ahopeka kantatzen: "La donna è mobile!"… Hori ikustean azaltzen saiatzen naiz abeslariek zergatik abesten duten horrela, zer esaten duten eta abar. Izan ere, operan zure burua engainatu behar duzu. Gizontxo txiki eta itsusi bat, eta soprano gizen-gizen bat ikusi arren, eder-ederrak ikusten dituzu ahotsak horixe transmititzen baitizu. Lirain-lirain eta eder-eder ikusi behar dituzu. Bateren batek esango dizu "Rigoletto" ikusi duela, baina behin ikustea ez da nahikoa; zoragarria da hori entzutea eta hamar aldiz entzutea merezi du; aldioro gauza berri bat deskubrituko duzu obra berean.

1994tik zara presidente. Erronka handia al da zuretzat?
1988 amaieratik zuzendaritza batzordeko kide nintzen. Nire familia betidanik izan da bazkide. Aita bazkide sortzaileetako bat izan zen eta Otto Vargasekin batera egon zen zuzendaritza batzordean. Nire ustez, presidentearen lana talde profesional on bat lortzea da. Eta ondo ari garela uste dut. Giza baliabideei dagokienez, OLBE oso ondo dagoela iruditzen zait. 8.414.169,46 euroko (1.400 milioi pezeta) aurrekontua dugu, soldata eta giza aseguruetan %6 gastatzen da. Gainontzekoa operarentzat da. Oso elkarte gutxik lortu du hori. Langileek asko bizi dute opera, arrakastekin emozionatzen dira eta porrotekin tristetzen; operak batzen gaitu.

Familiatik al datorkizu operarako zaletasuna?
Sei urterekin hasi nintzen operara joaten. Ez zitzaidan batere gustatzen. Aspertu egiten nintzen eta bero handia pasatzen nuen. Baina pixkanaka musika hura maitatzen hasi nintzen, entzun ahala ulertzen baita opera, eta harrapatu egin ninduen.
Opera pixkanaka sartzen den zerbait da. Bat batean ohartzen zara, kanta-marmarrean ari zarela, musika hori gustuko duzula eta bibrazioak sentitzen dituzula entzutean, ileak ere tente jartzen zaizkizu.

Zein autore dituzu gustukoen?
Niretzat Wagner oso konposatzaile gogorra izan da, eta nire gustukoenak Verdi, Donizetti, Bellini, Puzzini… izan dira. Baina duela 45 bat urte Wagner deskubritu nuen, eta lehen opera gogorra iruditzen zitzaidana uneotan maite dut. Nire ustez, autore bakoitza entzuten eta ulertzen jakin behar da. Behin batek esan zidan Wagnerrek aspertu egiten zuela eta ea noiz jarriko genuen "benetako" opera bat. Nik erantzun nion Wagnerren opera bat entzuten zuen bitartean une bakoitzean esan nahi zuena azaltzen uzteko, eta maitatzen ikasiko zuela.

Zer da opera Francisco de Larrakoetxearentzat?
Gizakia on bihurtzen den unea dela uste dut. Erlaxatu egiten da. Musikak animaliak baretzen ditu, eta, zoritxarrez, animalia ugari dago gizarte honetan. Nire ustez, horiek antzoki batean eseri eta opera on bat entzun beharko lukete edozein erabaki hartu aurretik.
Opera emozioa da. Operak sentimenduak transmititzen ditu. Sufrituarazi egin behar dizu, eta poztu alaitasuna transmititu nahi denean. Opera sentitzeko modu bat da.
Lanetik nekatuta edo urduri iristen zarenean, etxeko butakan eseri eta opera bat entzutean erlaxatu egiten zara. Opera entzutea fantasiazko mundu batean sartzea da. "Madama Buterfly"rekin ama gehienak gurasoaren paperean sartzen dira, eta haurrak amari agur esaten dionean, pertsonaiarekin batera negar egiten dute. Abestutako istorio horretan sartzea da opera entzutea. Baina, azpimarratuko nukeena, ematen dizun bake hori da.

Nolakoa da Bilboko publikoa?
Bilboko publikoa zoragarria da. Oso antzoki gutxitan lortzen da abeslaria eta publikoaren arteko erabateko batasuna, obra osoan eztulik ere eragiten ez duen tentsio hori, eta azken nota abesten dutenean denak batera "Brabo!" oihukatzea, antzokia behera botatzeko moduko txalo zaparrada. Bilbon hori gertatzen da. Oso publiko jantzia da, begirune handikoa, eta, agian, pixka bat hotza.

Euskal Herrian opera ondo ezagutzen al da?
Bai. Kultura musikal handia dago. Musika eta opera ezagutzen dira Euskal Herrian, baina ez hemen bakarrik; baita inguruko herrialdeetan ere. EAEkoak ez diren 1.000 bazkide ditu OLBEk eta autobusez etortzen dira denak.

Autore italiarrak izan dira nagusi OLBEn. Hori al da zuen bereizgarria?
Ez. OLBE ekonomikoki oso gaizki hasi zen elkartea da, eta eskaini behar zituen operak errepertorioko operak ziren, bestela… Antzokia beteko zuten obrak ekarri behar zituzten. "Tosca"rekin hasi ziren eta lehenengo denboraldian antzokia bete zuten. Bigarren denboraldia urte hartako abenduan egitea pentsatu zuten, baina porrot egin zuen. Beraz, denboraldi bakarrarekin eta errepertorioko obrak eskainiz jarraitzea erabaki zuten, eta beti bete da antzokia. Baina zuloa estaltzen hasi ahala bestelako operak eskaintzen ere hasi ziren. Egun, errepertorioko hiru opera, bi semi-estreinaldi eta bi estreinaldi eskaintzen ditugu denboraldiko. Horrela, denen gustuko lanak eskaintzen ditugu.

Hemendik aurrera zer?
Lanean jarraituko dugu. Espero dut 75. urteurrenean ere horrelako ikuskizunekin gozatzea, baina butakan eserita. Gure zaharrek sortu zuten elkartea da eta inoiz ez desagertzea nahiko nuke, haiei zor diegun begiruneak beraiek hasitako lanari ekitea eskatzen digu.

Lana eta Maitemina.
1988an opera urtean bi hilabetez izaten zen Bilbon, irailean eta urrian. Gainerako hilabeteetan bakoitza bere lanean murgiltzen zen; opera afizioa zen. Orain, ordea, urtean zazpi hilabete izaten dira, eta gainerako bostak beste hilabeteak prestatzen ematen dira. Francisco de Larrakoetxeak egunean bost ordu eskaintzen dizkio lan honi. "Ardura ikaragarria da, 8.000 bazkide eta ezin operaz lasai eserita gozatu". Zaila da OLBEkoen eginkizuna. Eta oraindik zuzendaritzakoek eta batzordetako kideek bakoitzak bere sarrera eta bazkide kuota ordaintzen dute. OLBEren zuzendaria bera ere operarekin "maiteminduta" dago, bazkide da eta bere sarrera eta abonua ordaintzen ditu.


Azkenak
Eskolako guraso taldean nola informatu euskara hutsean, erdaldunak haserretu gabe

"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra aurkitu dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.


2025-03-11 | ARGIA
Petrolio-ontzi bat erregaia isurtzen ari da Ingalaterrako kostaldearen aurrean eta egoera “oso-oso kezkagarritzat” jo du Down Streetek

Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute astelehen goizean Ipar Itsasoan, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Talkak Jet-A1 erregaia zuen petrolio-ontziaren tanke bat apurtu du eta kezka da nagusi, izan ditzakeen ondorio ekologikoengatik.


2025-03-11 | Sustatu
Etorkisuneku 01 jardunaldia 14an, “etorkizunak pentsatzeko euskaratik”

Etorkisuneku 01 izenarekin jardunaldia egingo da martxoaren 14an, datorren ostiralean, Errenterian. Badalabek eta TEKS elkarteak antolatuta "hizkuntzari eta komunitateari lotutako iruditeria eta diskurtsoak berritzeko proposamen bat" izango omen da. Badalaben egoitzan... [+]


Hasi da Errigoraren udaberriko kanpaina

Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]


2025-03-11 | Gedar
Burlatako eta Errekaldeko gaztetxeen defentsan, indarrak batzera deitzen ari dira

Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.


Hezkuntzaren merkantilizazioa eta noraezaren aurrean, HezkuntzArtea sortu da!

Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]


EAEko Osasun Saila mediku euskaldun bila

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]


Martxan dago euskarazko film laburren Laburbira zirkuituaren 22. edizioa

35 film aurkeztu dira lehiaketara eta zortzi aukeratu dituzte ikusgai egoteko Euskal Herriko 51 udalerritan. Euskarazko lanak egiten dituzten sortzaileak eta haiek ekoitzitako film laburrak ezagutaraztea da helburua. Taupa mugimenduak antolatzen du ekimena.


Zilbor-hestea

Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.

Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]


Kaleratzeak Stop-ek PSE-EEri leporatu dio EAJren Etxebizitza Legea “puntuz puntu” betetzea

Plataformak "atzerapausotzat" hartu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri agendako sailburu Denis Itxasok berriki iragarri izana lurzoru urbanizagarrietako etxe babestuen proportzioa %75etik %60ra jaistea. Pradales agintera iritsi zenetik alokairu soziala eskatzen... [+]


Pintaketa faxistak egin dituzte Maulen aldarri feministen aurka

Martxoak 8an egindako pintaketak gainetik margotu dituzte ikur faxistekin Zuberoako hiriburuan. Horren aurrean elkarretaratzera deitu dute, astelehenean.


Haur eskoletan euskarazko ehun plaza gehiago eskainiko ditu Iruñeko Udalak hurrengo ikasturtean

Euskarazko eskaintza handitzeko akordioa erdietsi dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak


2025-03-10 | Behe Banda
Kartoizko eta prezintuzko eskultura, ama, ni eta pailazo bat

Behe bandako zutabea bezain erlojuaren aurka prestatzen ditut mozorroak, korrika, aztoratuta, zalantzaz, erretxin, estropezuka eta sarri arrakasta ez erabatekoarekin; adibidez, zutabe hau eta biharko mozorroa. Oraindik ez dakit bietako zein bukatuko dudan lehenago. Baina... [+]


Eguneraketa berriak daude