IKERKETA AMERIKETATIK

  • Basque Studies Program izan zen lehen eta Center for Basque Studies dugu egun. Nevada, Renoko Unibertsitatearen (UNR) baitako euskal mintegia da, Euskal Herritik kanpo dugun ikastegirik lehenena. Haren liburutegiak berak 50.000 ale baino gehiago ditu, historian, literaturan eta kulturan. Euskal mintegiaren perletarik bat, eta UNR beraren harribitxi.

2021eko uztailaren 19an
Center for Basque Studies (CBS). Urrutian egoteak dakarren misterioa bat-batean argitzen digu zentroaren zuzendari Joseba Zulaikak: "Euskaldunei buruzko ikerketa egiteko zentro akademikoa. Horixe da CBS. William A. Douglassek sortu zuen 1967an". Basque Studies Program (BSP) izena asmatu zuten eta izenburu horrexen pean jardun du hogeita hamar urtez. Programa sortu eta hurrengo urtean Jon Bilbao kontratatu zuen William A. Douglassek eta, bien artean, euskal liburutegiaren zutabeak jarri zituzten. Jon Bilbaok Renon bertan argitaratu zuen «Eusko Bibliografia», bibliografiagintzan dugun lanik behinena. Gorka Aulestiak eta Linda Whitek ere Renon bertan egin zuten lehen euskara-ingelesa, ingelesa-euskara hiztegi mardula. "1982an, bestetik, Carmelo Urza etorri zen Renora eta BSP-ek Euskal Herrian egiten zituen uda ikastaroen eskarmentutik abiatuz USAC jarri zuen martxan, hau da, AEBetako unibertsitate ikasleen kanpoko ikasketak; hainbat naziotan egiten dituzte campusak". Urzaren zuzendaritzapeko USAC programak Donostian izan zuen lehen campusa. Egun, ia bi mila ikasle bidaltzen ditu atzerrira, hogeitaka naziotara. Oraindik ere, hala ere, Euskal Herrira doaz gehienak, EHUren Donostia eta Bilboko campusetara, besteak beste.

Euskal mundua aztertzea da Center for Basque Studies-en helburua. "Giza-zientzia desberdinen tresnak eta ikuspegiak erabiliz ari gara horretan. Bestalde, Euskal Herritik kanpo, eta mundu anglosaxoian batik-bat, informazio gune nagusi izaten ahalegindu gara. Horren ondorioz, euskal gaiko liburutegi paregabea dugu, bibliografia inork ez bezala landu dugu, eta hiztegigintza, argitalpengintza, itzulpengintza, irakaskuntza, on line ikastaroak, ahozkotasuna, genealogiari buruzko galdekizunak... hamaika lan!". Norentzat, ordea? "Oro har, unibertsitate giroko ikerlari, ikasle eta irakasleak dira hauen lehen bezero. Horiekin batera, AEBetako Mendebaldeko euskal komunitatea. Euskal unibertsitatearen eta kultura munduaren bozemaile ikusi izan dugu geure burua", dio Zulaikak.


Hogeita hamasei urte ikerkuntzan eta argitalpengintzan

Hogeita hamasei urte ere bete ditu Renoko euskal mintegiak, Basque Studies Program izenez lehenengo, CBS egun. Ikerkuntzan eta argitalpengintzan beti ere. Joseba Zulaikak ez du dudarik. Izen bat jarri digu goren: Bill Douglass. Bera izan zen BSPren sortzaile, bultzatzaile eta burua, alde guztietatik. «Nevadako legegintzaren menpeko gara eta berak babesten gaitu diruz, baina Billek berak hainbat beka lortu izan du zenbait proiektu jakin gauzatzeko". Eta egia handia ondoren: "Sarritan, bere poltsikotik ere ordaindu izan ditu". Duela hiru urte erretiratu zen William A. Douglass. Harrezkero da zuzendari Joseba Zulaika. Berak jarritako oinarriaren gainean lan eginez, espero ez zuten hazkundea izan du Zentroak joan den hiru urte honetan. Lorpen handia izan zuten, garai hartan diru aurrekontuak murrizten ari baitziren estatuan eta, aldiz, Nevadako legegintzak bi ikerlari gehiago eman zizkion CBSi. Bost ikerlari dira orain. Beste urrats bat ere bai, garrantzizko: "Kontseilu Batzorde bat ere sortu genuen, dozena eta erdi euskal-amerikarrez osatua, AEBetakoak gehienak, baina baditugu beste hainbat herrialdetako ordezkariak ere: Euskal Herria, Mexiko, Argentina eta Australia ere ordezkaturik daude. John Echeverria abokatua dugu batzorde horretako buru, Peter Echeverria Nevadako senadore izandakoaren semea. Batzordeak diru biltze kanpaina bati ekin dio Zentroko proiektuak zuzen gauzatzeko. Fundazio bat egiteko bidean jarri gara... Iaz, bestalde hitzarmena sinatu genuen, lehenengo aldiz, Eusko Jaurlaritzarekin".

Egun, bost ikerlariren artean arrunt esparru zabalean ari dira lanean. Linda Whitek hamaika lan egin du hiztegigintzan, itzulpengintzan eta euskal emakume idazleei buruzko ikerlanetan. Joseba Gabilondo euskal kulturaren alderdi globalak aztertzeari emana da, dela literatura, dela zinea. Sandra Ott-ek Iparraldeko artzainen gaineko lan etnografikoa egin zuen Santa Garazin (Zuberoa) eta orain liburu bat osatzen ari da naziengandik ihesi joan ziren euskaldunen eta juduen arteko harremanez. Gloria Totorikak euskal emigrazioa du aztergai, Amerika osoan eta munduan". Zulaikak berak CBS-ren zuzendaritzaz besteko jakinminak ere baditu aspaldi: Guggenheim, antropologia... "Nik neuk Bilbo dut aztergai. Oraintxe, euskal etnografiaz eta terrorismoaren diskurtso globalaz ari naiz idazten". William A. Douglass bera ere, erretiratuta egon arren, Zentrora bueltaka bizi dute. Bertan du bulegoa ere eta, lehengo lepotik burua, emigrazio eta etnonazionalismo gaiak ditu aztergai, besteak beste. Horiekin batera, Jill Berner eta Kate Camino ere CBSeko langile dira. Web guneaz eta argitalpenez arduratzen da lehena eta, bigarrena, berriz, bulegoko lanez eta Euskal Herritik Renora doazen bisitariez. Kate Caminok, gainera, Euskadi Irratiko berriemaile lanak bete ohi ditu.


Euskal gaiko azpiegitura akademikoa ingelesez

Zentroko ikerlariak beren bidean ari dira, nork bere ikerketak gauzatuz. Hala ere, CBSi berari dagokion zeregina ere aintzat hartua dute, ez bailiteke bestela. "Irakaskuntza mailan, euskal gaien inguruko azpiegitura akademikoa jarri nahiko genuke ingelesez eta AEBetako Mendebaldeko eta Ingalaterrako zenbait unibertsitateri eskaini". Teknologia berriek, Internetek, eskaini zien aukera. Egun, dozena bat ikastaro dute on line eta, aurten bertan testuliburuan egin nahi dituzte aipatu ikastaroetako materiala erabiliz. "Uste dugu honek bideak irekiko dizkiela unibertsitate desberdinetan barreiaturik dauden irakasleei euskal ikasketak abiatzeko". Dagoeneko, Idaho State, Kalifornia State, Londres eta Aberdeeneko unibertsitateekin harremanetan dira. Erein dute eta uzta jaso zain dira.

Eta Euskal Herriarekin harremanetan beti. Hala nahi, bederen. "Ikerketa Zentro garenez, gure zeregin nagusietako bat hemengo eta Euskal Herriko ikerlarien arteko topaguneak bilatzea da, zubiak eraikitzea". Foroak sortu behar. Sinposioa egin nahiko lukete urtero. Horixe dute asmoa, urtero hemengo sei-zortzi bat ikerlari eta Euskal Herriko beste hainbeste bildu eta gai bati buruz jardun gogoetan. Gurean berri handi izan ez badugu ere, nazionalismoaz eta globalizazioaz ari izan ziren iaz. Aurten, bertsolaritzaz ariko dira. Eta, hurrengo urtean... Guggenheim Bilbao Museoaren arrakasta aztertu nahi dute. Ingelesa dute lan-hizkuntza eta ingelesez argitaratzen dituzte sinposio eta gaineratiko mintegietan sortzen den material oro.


Kontseilu Batzordea ere lanean

Itzulpengintzari ere heldu nahi liokete. Badituzte bi egitasmo ere. Bata, zenbait klasikoren lanak ingelesera itzultzea: hau da, Mitxelena, Caro Baroja, Barandiaran... Bestea, euskal idazleen literatur lanak ingelesez ematea. "Linda White eta Mari Jose Olaziregi arduratu dira literaturaren proiektuaz, eta ez nago haserre hartu dituzten lehen erabakiak direla-eta. Ezerk ez liguke atsegin handiagoa emango gure idazleak, pentsalariak eta artistak munduan zehar ezagutzera ematea baino. Proiektu hauek gauzatzea garestia da eta laguntza jasotzen dugun neurrian baino ezin eraman ditzakegu aurrera. Zentroak lan hauek euskal kulturari zerbitzu direnez egiten ditu. Inork ez gaitu horretara behartzen. Laguntza bila bekak eskatzen jarraitzen dugu. Oraintxe lortu ditugu, adibidez, 248.000 dolar liburutegian euskal gaien gaineko datu-baseak egiteko". Haserre egoteko moduan!

Arestian esan bezala, berriz, iaz Nevadako legegintzak %50 igo zion aurrekontua CBSi, are lorpen handiagoa ekonomia atzeraka ari den garaian. Garesti dago dirua, baina Kontseilu Batzordeak azti egin zuen lan. Batzorde beraren laguntasunez etorriko da fundazioa ere, proiektuak gauzatzeko bidean dirua lortu ahal izango duena. Jakina, badute Euskal Herriko erakundeen babesa ere. Lehengo urtean bertan hitzarmena sinatu zuten Eusko Jaurlaritzako hiru sailekin: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailarekin, Kulturarekin eta Kanpo Arazoetako Idazkaritzarekin. 96.000 dolar jaso zituzten Jaurlaritzatik euren helburuak bete ahal izateko: biltzar bat eratzeko, Internet bidezko on line ikastaroak antolatzeko, eta ingelesezko testuliburuak argitaratzeko. «Aurten ere gogo onez hartuko genuke hitzarmena berritzea». Horri dagokionez, otsailean bertan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu Anjeles Iztuetaren bisita jaso zuten. "Gu oso gustura gelditu ginen bere bisitarekin. Euskal eskola sistemaren eleaniztasuna dela eta, agian guk gehiago lagun genezakeela esan zigun, testugintzan eta irakasleen prestakuntzan, batik bat. Aukerak aztertzen ari gara".


Eraikin berria helburu

Jakin badakigu CBSentzako eraikin berria egiteko asmoa ere ez duela bazter Zentroko zuzendari Zulaikak. Ez digu ukatu. "Jendeak sarritan irudikatzen du Renoko Zentroa eraikuntza mardul bat balitz bezala, beti jendez betea. Ikusten gaituzte eta lau katu gara, liburutegiko izkina txiki urrun batean. Jendearen desengainua!". Izan ere, liburutegi nagusiak utzitako ehun metro kuadroko gela bat besterik ez da CBS. Euskal liburutegiaren gehigarria ematen du. Orain, berriz, liburutegi berria egitera doa Nevada, Renoko Unibertsitatea eta horrek ondorioak ekarriko ditu CBSera. "Euskal liburutegiarekin batera, egoitza berrira mugitzekotan gara. Orain baino espazio gehiago izango omen dugu, baina ez askoz gehiago ere. Gure aldetik, eta Kontseilu Batzordearen laguntzaz, espazio fisiko hori nondik edo handik handiago izan ote litekeen ari gara lanean. Bisitari asko izaten ditugu Zentroan, Euskal Herriko ikerlariak gehienak eta udan datoz batik bat. Bisitari asko, eta toki txikia!".

Harako ez diren bisitariek, berriz, badute aukera Interneten, www.basque.unr.edu helbidean.

Bertsolaritza sinposioa maiatzean
Esku bete lan ari dira CBSen oraintxe. Bertsolaritzari buruzko sinposioa izango dute hil honen 16 eta 17an, eta zuzen bete nahi dute lantegia. "Sinposioa dugu maiatzeko gertakizun nagusiena. Hemen hauetako unibertsitateetako hamar bat aditu ariko dira, batetik. Errotik landu dute ahozkotasunari dagokion teoria. Punta-puntako jendea da". Baina Euskal Herriko eta Kanariar Uharteetako zenbait gonbidatu ere izango dute Renon. "Gorka Aulestia hemen izango dugu, adibidez. Gaiaren inguruko lana kaleratu zuen ingelesez gure argitalpen bilduman. Joxerra Garzia, Jon Sarasua eta Andoni Egaña ere hemen izango ditugu, ‘The Art of Bertsolaritza’ lanaren egile direnez". Aurkezpena baino areago nahi dute, urrats bat egin aurrera. AEBetako mundu akademikoak bertsolaritzaren berri izan dezan nahiko lukete, bertako adituek beraien lanetan kontuan izan dezaten. «Guk, lan hauei jarraiki, pauso berria eman nahiko genuke bertsolaritzaren teoriari dagokionez". Sinposioa antolatzen laguntzeko, Kalifornian jaiotako abokatu euskaldunaren babesa izan dute, goiko argazkian ageri den Mike Bidartena.


Azkenak
Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Eguneraketa berriak daude