argia.eus
INPRIMATU
HITZ BITAN
2021eko uztailaren 19a

Alfonso Sastrek honakoa esan zuen Ohorezko Max Saria jasotzean: «Antzerkiak bidegabekeriaren aurka asko dauka egiteko».
Lucia Lacarraren hitzak dira hauek «Administrazioa Euskaraz»en jasoak: «Dantzari ona izateko gauza guztien gainetik emozio-egonkortasuna behar da. (...) Noski, ezaugarri fisikoak ere garrantzitsuak dira, baina gaur egun ez dira ezinbestekoak».
Joseba Balerdik honakoa idatzi zuen «Jakin»en: «Jendeak ez daki euskaraz komunikatzen, tamalez. Eta ez du gainera horretarako beharrik ikusten. (...) Ezerk/ inork ez du erakusten euskaraz komunikatzea derrigorrezkoa denik, herri honetako elebitasunak, gaizki ulertutako elebitasunak, den-dena gaztelaniaz edo frantsesez errepikatzera eraman gaituelako. Zer irakur zitekeen ‘Egunkaria’n esklusiban? (...)».
Nestor Basterretxeak «Zabalik»en: «Artista gazteek ez dute ezer jakin nahi gurekin. Bakoitza bere kasa dabil. Presa handiegia dute arrakasta lortzeko, eta artean, beste hainbat alorretan bezalaxe, denbora asko behar da helmugara heltzeko».