BOTO ESKUBIDERIK GABE


2021eko uztailaren 19an

Espainiako gobernuak oso aspalditik abiarazitako estrategiaren une gorenetakoa gauzatu da jada eta ezker abertzaleko ia 200dik gora herri hautagaitza eta AuBko hautagaitzek ez dute udal eta foru hauteskunde hauetan legezko parte hartzerik izango. Iñigo Iruin Batasunaren ilegalizazio prozesuan defentsa lanak koordinatu dituen abokatuak argi esan zuen bere garaian, 2002ko irailean: «Helburua zera da, behin Batasuna legez kanpo uzten duen ebazpen bat lortu ondoren, honek ordezkatzen duen sektore sozialak ezin ahal izatea legezko egitura politikorik eratzea».

Baina Batasunak eta AuBk beren bizitzarekin jarraituko dute, oraingoz behintzat. Batasuna legez kanpo arituko den erakunde bat izango da, eta gaur egun, Estatuak nola jokatzen duen ikusita, horrek Estatuaren errepresioa bizkarreratzea ekarriko dio seguruenik. AuBri dagokionez, bere jarduera antolatu beharko du eta horretarako nola egituratzen den ikusi beharko da, baina hauteskundeetarako Espainiako Auzitegi Gorenak erabili dituen argudioak ikusita, egitura juridiko politikoa eratzeko bideak moztuta dituela pentsa liteke.

«Egunkaria»ren itxiera eta honen inguruan izan ziren gertakari osoak entsegu gisa baliatu nahi izan zirela aipatu da sarritan, egungo gertaerekin agian hobeto uler liteke laborategi operazio hura. Horren gogor jo ondoren, badirudi orain AuB eta hautes plataformekin egindakoa ‘arinagoa’ litzatekeela, batez ere «terroristak eta hauek sostengatzen dituztenak» bakarrik ukitzen dituelako.

Bazterketa hauekin dozenaka milaka herritarren oinarrizko eskubideak ukatzen direla behin eta berriz azpimarratu da euskal gizartea ordezkatzen duten alderdi nagusienen aldetik. Prozedurari dagokionez, indefentsio juridikoa azpimarratu da: Auzitegi Gorenak, informazio guztia horren epe laburrean eta horrenbeste tokitara helaraztea ezinezkoa zela aditzera eman zuen, baina bere epaiaren notifikazioa egiteko hilaren 3tik 4ko goizaldera 70.000 bat fotokopia eskatzen zuen jakinarazpena egin zien kaltetuei; auziaren inguruko gainerako oinarrizko informazioa behar legez helarazteak 300.000 bat fotokopia eskatuko zuen. Ez dirudi ezinezkoa denik. Baina, arazoaren mamiari dagokionez, koinzidentzia handia dago zerrenden baliogabetzearen aurka daudenen artean: inolako epairik edo akusaziorik ez dituzten herritarrak heriotz zibilera zigortzen dira.

Egoera honen aurrean, AuB eta herri plataformetako abokatuek Estrasburgeko Auzitegira joko dutela iragarri dute. Europako Kontseilua osatzen duten estatuek eratutako auzitegia da hau eta bere babesa eskatzeko lehenik estatu bakoitzaren bide judizial guztiak agordu behar dira. Kasurik onenean lauzpabost urte beharko lituzke hauteskunde hauen helegiteaz ebazteko. Aurretik, dena den, eskaera onartu egin beharko luke eta, estatistiken arabera, egindako eskaeren %10 baino ez ditu onartzen. Euskal Herriari lotutako auziez, onartu duen azkena Itoizko Koordinakundeak urtegi honen inguruan egindako helegite bat da.

Eta auzitegi honek Espainiak legez kontra jokatu duela erabakiz gero? Praktikoki ez luke eragin handirik, ordurako legealdi hau agortua legokeelako, baina aurrera begira halakorik berriz gertatzea saihestuko lukeela dirudi. Batasunaren ilegalizazioaren kasuan, lehenbizi Auzitegi Konstituzionalaren langa agortu behar da.


Instituzioen zilegitasuna jokoan

EAJ, EA, Aralar eta beste alderdi batzuek iragarri dute jada AuBren boto kopurua bereizi egingo dutela gainerako boto baliogabetuetatik, baina ikusteko dago horrek zein ondorio izango dituen. AuBtik eta baliogabetutako zerrendetatik, beren botuetatik ondorioztatzen diren kargurik ez hartzeko eskatu diete gainerakoei, baina ez dirudi oro har hala gertatuko denik, eta hautetsi berriak balioa duten botoetatik aterako dira nagusiki. Herri askotan, dena den, egoera bitxia sortuko dela ere aurreikusten da, nahiz eta gaitza den korapiloak nola askatuko diren asmatzea. EAk aurreratu du herritarren batzordeak erabili daitezkeela galarazitako botoei instituzioetan sarrera emateko. AuBk, halaber, berme batzorde bat eratuko du hauteskundeen kontaketan bere botoak behar bezala konta daitezen eta, finean, bere partehartzea teorikoki legitimatzeko.

Zalantza handia da, halaber, galarazitako zerrenden bozka paperak non izango diren, toki askotatik kendu egingo dituztela eta Estatuak hauen banaketa saihesteko ahaleginak egingo dituela pentsa bailiteke. Edozein modutan, hauteskunde hauen boto kontaketan partehartze handia izango duela dirudi, legeak soegile egotea baimentzen du eta.

Hilaren 25aren ondoren hasiko dira argitzen ilungune asko. Edozein modutan, Euskal Herri osoan batez beste %15eko ordezkaritza lor dezaketen herritarren ordezkaritza heriotz zibilera zigortuz gero, hauteskunde horietatik ateratzen diren erakundeak ere ezin esan zilegiak direnik. Beste kontu bat da, ordea, horren aurrean zer egiten den. EAJren eta EAren jokamoldea eta erantzukizuna ez da txantxetakoa izango, neurri handi batean beren bizkar gainean eroriko delako erakunde gehienen kudeaketa.

Hauteskunde gauean edozer gertatuta ere, argi dago azken 25 urteetan HB, EH edo Batasunaren inguruan aritu diren indar politiko eta herritarrak beste era batera antolatu beharko dutela beren izaera egungo legalitatera egokitu nahi badute behintzat. Ezker abertzalean, garai bat bukatu da eta beste bat hastear da. Nolakoa ote? Horra hor galdera potoloa, hauteskundeen ondoren geldo baina apurka argitzen hasi beharko dena. n

Itziar Lopategi: "Aukera ona dugu lege horren kontra joateko eta lege zilegi bat eratzeko"
Baliogabeko botoak aintzat hartzea eskatu duzue. Zer jarrera aurkitu duzue alderdi abertzaleen artean hori gauzatzeko?

Oso jarrera baikorrak izan dira, baina guk neurri zehatzak behar ditugu. Guk gure botoak aintzat hartzea nahi dugu, baina modu eraginkorrean. Guretzat ez dira boto baliogabekoak, AuBren botoak izango dira eta eskubide osoa dugu herriaren atxikimendua erabiltzeko.

Bestalde, AuBk dekalogo bat plazaratu du euskal gatazkaren inguruan. Zer oihartzun izan du beste eragileen artean?

Zenbait eragileekin hitz egin dugu, baina ez dekalogoari buruz. Entzun denarengatik dekalogoak harrera ona izan du. Hauteskundeen aurre-kanpainan zabaldu zenez, batzuentzat ezberdintasunak nabarmendu baino ez dira egin. Beste batzuek ezberdintasun zenbait hauteman dute. Beharbada, giro lasaiago batean kaleratu izan balitz, alde interesgarriak eta bide komunak lantzeko modua topa izan genezakeen. Dekalogo hau gure proiektuaren bidea finkatzeko funtsezkoa da. Sektore batzuek gure aldetiko proposamenak espero dituzte eta guk haienak ere bai. Dekalogoa eginbide horretan kokatu behar da.

Gatazka ebatzi ahal izateko proposamen bat ere lantzen ari zarete.
Dekalogoa norabide horretan kokatzen dugu. AuBren sortze egunean bost puntu planteatu genituen. Horietako bat klabea da, bertan gatazkaren konponbide demokratikoa abiatzeko prozesua agertu dugu, gatazka ebazteko aurrerabideak azaltzen ditugu eragile guztiei begira. Eragile guztiekin aritu nahi dugu, bat bera ere kanpoan utzi gabe. Deialdia klabe horretan egina dago. Prozesuak izan beharko lukeen izaera baketsua azpimarratu dugu.

Desobedientzia zibilari buruzko proposamen bat ere egin duzue.
Hauteskundeei begira gure planteamendua hortik doa. Espainiako legeak, Euskal Herriko herritarren eskubide duinak ukatzen dituen Alderdien Lege honek, ez du herri gisa bizitzeko balio, guk geure legeria eraiki behar dugu. Une honetan aukera ezin hobeagoa dugu lege horren kontra joateko eta lege zilegi bat eratzeko, horretarako, ordea, bidea urratsez urrats egin behar dugu.
AuBtik ez dugu hori planteatzen gure proiektuarekin bat egiten duen jendeari begira soilik, une honetan oinarrizko eskubide demokratiko eta zibilen alde lan egiteko aukera ikusten dugu. Euskal Herritik Espainiari aurre egiteko aukera dago, bide horretan jende asko bil gaitezke, aukera politiko ezberdineko herritarrak, jokabide demokratikoetan aritu nahi duten guztiak. Hori gauzatu daiteke, eta hau ez da diseinuzko bide politiko bat, hau erreala da.

Ideologia guztietako herritar guztiak barne?
Abertzaleok gehiengoa gara herri honetan. Kasuon, abertzale izatea herri honen alde egotea da, gure identitatearen alde egitea, elkarrekiko errespetuan oinarrituta elkarlanean aritzea eta bidea elkarrekin urratzea. Adibidez, guk ez dugu autodeterminazioaren eskubidea modu baztertzailean inondik ere aplikatu nahi, abertzaleontzat soilik, baizik joko demokratikoan oinarritu, herriak hitza izan dezan nahi dugu. Herriak norekin dagoen esan dezan eta horren arabera eraiki daitezen gizartea eta herria, baina amarru eta azpijokorik gabe.


Azkenak
Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Eguneraketa berriak daude