ARGITALPENAK


2021eko uztailaren 19an

Txakurra daukagu etxean eta zer?
Fina Casalderrey Mikel Valverde
Elkar
31 orrialde
5,50 euro

Txakur bat etxeko bihurtzen denean

Txakur bat etxean izateak alde on asko ditu, baina baita betebehar batzuek ere. Hori ikasten du Fina Casalderrey idazle galiziarrak sortutako kontakizun honen protagonistak, txakurkume bat parkean aurkitzen duenean. Etxera eraman nahi luke, baina beldur da, bere gurasoak ez direlako batere txakur zaleak. Kaleko etxe batean ezin dela txakur bat eduki, esan izan diote, bere zaunka hotsek nazkatu egiten dituztelako bizilagunak. Ea bizitza osoa txakur-kakak garbitzen pasa nahi al duen. Beraz, neskatoa saiatzen da txakurkumea uxatzen, baina hura atzetik datorkionez, etxean sartzea erabakitzen du azkenean. Gurasoak garrasika hasten zaizkio, baina asko zaindu eta maitatuko duela zin egiten dienean, txakurra etxean gelditzeko baimena ematen diote.

Itzalak luzatu egiten dira ilunabarrean
Henning Mankell
Erein
214 orrialde
13 euro


Mankell-en tetralogiako bigarrena

Gazte literaturan maisua da Henning Mankell suediarra, gizakiok bizitzeko ditugun arazoak bere abentura liburuetan jasotzen. Juan Mari Mendizabalek euskaratu duen «Itzalak luzatu egiten dira ilunabarrean» nobela, Joel mutikoa protagonista duen idazle honen tetralogiako bigarren liburua dugu. «Izarretara bidean zihoan txakurra» idazlanak eman zion hasiera tetralogia horri. Oraingo honetan, Joel hazi egin da, hamabi urte betetzeko gutxi falta zaio. Jende bakartia du lagun mutikoak, apika bera ere bakarti samarra delako. Amarik ez du, eta nahiz Sara -aitaren laguna- emakume ona izan, harekin ere baditu gorabeherak, Joelek ez duelako inoren «ia semea» izan nahi.

Gabiel Aresti, hautatua
Miren Caminos
Hiria
106 orrialde 8,75 euro


Miren Caminosek hautatutako Aresti

Gabriel Arestiren zenbait testu -batik bat poemak, baina narratibako lagin batzuk ere bai- hautatu ditu Miren Caminosek Hiria argitaletxearen eskutik plazaratu duen liburu honetan agertzeko. Gerra ondorengo euskal poesiaren ezaugarriak azaldu ondoren, Arestiren biografiari buruzko hainbat zertzelada eta izan zituen eraginen eta ideologiaren inguruko datuak eskaintzen ditu, jarraian «Maldan behera» poema sinbolista luzearen azterketa egiteko. Miren Caminosen iritziz, poetaren lanik onena biltzen du honek, irakurle ez-ohituak ulertzeko erraza ez bada ere. Nolanahi ere, «Maldan behera»k euskal irakurleen artean izan zuen arrakasta eskasaz oharturik aldatu omen zuen erabat bere poemen estiloa Gabriel Arestik, «Harri eta Herri» idazteari ekiteko.

Ñañarriri begira
Rufino Iraola
Auspoa
207 orrialde 16,83 euro


Rufino Iraolaren bertso liburua

Jatekorik gozoena baino gustukoago izan omen du beti bertsoa Rufino Iraola zaldibitarrak, eta horren adibide ona dugu Auspoa argitaletxearen eskutik kaleratu duen «Ñañarriri begira» liburu berria. Zenbat bertso ez ote ditu osatu eta idatzi Rufino Iraolak, 1972an Lorentxo Sukia bertsozaleari eskaintzeko asmoz sortu zuen lehen bertso idatzi harrezkero! Jakina, horrez gain, antolatzaile, epaimahaiko, kritiko eta gai-jartzaile bezala ere oso ezaguna dugu Iraola, baina «Ñañarriri begira»n berak sortutako bertsoak daukate garrantzia. Batzuekin, sariak jaso ditu -eta ez gutxi, alajaina, dozenatik gora baitira: Lazkao Txiki, Orixe, Zapirain Anaiak, Xalbador sariak...-, baina garbi utzi nahi izan du bertso den-denak idatzi dituela gozatzeko, edo azkura eragiteko gehienean ere.

Bi adiskide onen istorioa

Txistu eta Danbolin
Antton Irusta
Ibaizabal
55 orrialde 7,12 euro
Enrique Morenteren marrazkiekin apaindurik dago Ibaizabal argitaletxeak «Matxinsalto» bilduman plazaratu duen Antton Irustaren «Txistu eta Danbolin» ipuina. Bi musika tresna hauen istorioa kontatzen da bertan. Oso adiskide onak dira eta makina bat jaialdi eta festetan jo izan dute elkarrekin, baina Txistu urtetan aurrera doa eta batzuetan ajeak izaten ditu. Halako batean estropozo egin eta min hartuko du, gainera, eta orduan bere jabeak Txistu betirako baztertzea eta beste tresna berriago bat erabiltzea erabakiko du. Han geldituko da gizarajoa, armairu baten gainean ahaztuta museora eramaten duten arte. Han Danbolin aurkituko du berriro, ordea.

Karmeldarren azken zenbakia

Karmel
Batzuen artean
Euskal Herriko Karmeldarrak
127 orrialde / 11,50 euro
Ekintza inmorala ote da iazko azaroaren 22an Espainiako gotzainek kaleratu zuten dokumentua? Galdera horri ematen dio erantzun editorialak. Baina beste hamaika gai ere jorratzen dira bertan. Hauen artean «Egunkaria aurrera», «Herriaren kantariak», «Euskararen erabileraren IV. kale neurketa Bizkaian» eta beste zenbait gairi buruzko lanak aurkituko ditu irakurleak. Eta Andolin Eguzkitzaren olerkiak, Harkaitz Canoren «Bazterra eta ahotsa» iritzia, Jon Fernandezen «Uso elbarriaren lehen hegaldia» kontaketa...

Hasier Etxeberriaren nobela beltza

Eulien Bazka
Hasier Etxeberria
Susa
164 orrialde
12,50 euro
Gaixotasun larri bat duela aitortzen dio sendagileak Hasier Etxeberriaren «Eulien bazka» nobelako protagonistari, eta Damian Arruti gizarajoak hiltzat ematen du bere burua. Halere, berak nahi ala ez, hil arteko horretan bizitza aurrera doa, eta Poliklinikatik etxerantz abiatzen denean Intxaurrondoko kuartelaren aurkako atentatu saiakera baten ezusteko biktima izateko zorian aurkituko da, jakiteke egun gutxi barru atentatu horren egileak bere etxean ate joka izango dituela, laguntza eske. Eta hori gutxi balitz bezala, lanbidez entomologoa dugun lagun honek bere emazte ohia ezagutu uste izango du, osinean behera, laurogeita sei metroko sakoneran espeleologo batzuk aurkitu duten emakume baten gorpu zatituan. Ez esku eta ez bururik ez dauka gorpu horrek, baina bai Phophyla bahii eltxoaren marka gaiztoa besoetako baten azalean, eta oso harrigarria da horrelako orbainik inork izatea Euskal Herrian, aipatu intsektua Brasilgo Itaparika irlan bizi delako bakarrik, baina entomologoak bazuen bat etxeko euli bilduman, eta hain zuzen hark heldu zion behin bere emazte ohiari justu besagain horrek agertzen duen markaren lekuan. Eulien Bazka


Azkenak
2024-09-28 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia. 8.eguna
Ez dut sekula pelikulekin negar egiten

Ez dut sekula pelikulekin negar egiten. Pelikula gogorrak ikusi ditut, istorio tristeak, heriotzaz beteak, gizakiaren alderik zatarrena erakusten dutenak? Barkamenik eskatu gabe, gainera? Pelikula ederrak ikusi ditut, dotoreak, monumentalak, mirarien gainean hitz egiten dutenak,... [+]


Sail Ofiziala. 8.eguna
Sinets nazazu


Elon Muskek bilatzen ditu Trumpen botoak AEBetako estatu giltzarrietan

Munduko gizon aberatsenetakoa den Elon Muskek bultzatzen du America Pac ekimen politikorako batzordea, The Guardian-ek jakinarazi duen arabera. Bere zeregina da AEBetako hainbat estatu giltzarritan Donald Trump-entzat botoak biltzea.


700 hildakotik gora Libanon eta Israelen lurreko erasoa gero eta gertuago

Israelek jarraitzen du Libanoko hegoaldeari eta Beiruteko hainbat auzori airez eraso egiten eta, nazioarteko eragileen deiak gero eta handiagoak badira ere, oraingoz ez da su-etenerako aukerarik ikusten.


2024-09-27 | Gedar
Palestinako Agintaritzak erresistentziaren kontra betetzen duen lana salatu dute berriz milizianoek

Palestinako Agintaritzaren segurtasun-indarrek rol aktiboa dute erresistentziako kideen kontra: jazarpena, lapurretak, boikotak eta abar aipatu dituzte, beste behin ere.


Anglosaxoi hitza arrazista da?

Nottinghameko Unibertsitateak Anglosaxoiei eta Vikingoei buruzko Ikasketak masterrari izena aldatu dio: Ingalaterrako Goi Erdi Aroko Ikasketak. Cambridgeko Unibertsitateko Anglo-Saxon England Journal aldizkariari ere izen aldatu zioten lehenago: Early Medieval England Journal... [+]


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1970eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


2024-09-27 | Ahotsa.info
Urtarrilaren 11n izanen da presoen etxeratzeko ohiko hitzordu nazionala Bilbon

Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.


2024-09-27 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia 7.eguna
Bikaintasun esplikagaitza, berriz


Zaintza eta euskara: “Korapilo handia” askatzeko tresnak bilatzen

Euskalgintzaren Kontseiluak Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen jardunaldiak egin ditu irailaren 26an, Donostian. Idurre Eskisabelek, Kontseiluaren idazkari nagusiak, lehen hitzaldian adierazi du “urgentziazkoa” dela gaiari heltzea. Jardunaldien helburua ez da... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


Eguneraketa berriak daude