EUSKARAZKO ZINEMARI ESKERRAK


2021eko uztailaren 19an
Lekeitioko Zinema eta Bideo Bilerak hogeita sei urte daramatza Euskal Herrian euskaraz egiten den zine amateurra jendaurrean zabaltzen. Bertoko ekoizpenen erakusleku gisa hasi bazen ere, urteek aurrera egin ahala, bere eremua zabaldu du Bilerak. Euskara suspertzeko egindako lana eskertuko dio maiatzaren 18an Bizkaiko Ikastolen Elkarteak, Ibilaldian, Zinema eta Bideo Bilerari egingo dion omenaldiarekin.

Euskal Herrian euskaraz egindako zine amateurra erakusteko jaialdi bakarra da gaur egun Lekeitioko Zinema eta Bideo Bilerak urtero antolatutakoa. 1978ko ekainaren 9tik 11ra egin ziren jardunaldiek hasiera eman zioten urteroko hitzorduari. Euskal Zine Amateur Bilera lelopean antolatu zen lehenengo edizioa. Hogeita sei urte pasatu dira eta bere horretan jarraitzen du. Gainera, Zestoako Topaketak 1992. urtean desagertu zirenetik, Euskal Herrian egiten diren jardunaldi bakarrak dira horiek.

Benito Ansola bikarioak Lekeition abian jarri zuen zineforum saioaren ildotik etorri zen Euskal Zinema eta Bideo Bilera. Hasieran, filmeen erakuste hutsarekin konformatzen baziren ere, lehiaketa bihurtu zuten urteroko zita hura. Zinema egitearen konplexutasuna kontuan izanda eta lan profesional bakar batzuk kenduta, Euskal Herrian egiten zen zinema amateurrek egiten zuten, bitarteko urriekin, jakina.

Ikus-entzunezko garapen eta zabalkuntzari egokitu zitzaion Zinema Bilera 1986. urte aldera. Ordutik aurrera, zine ekoizpenez gain, bideo formatua ere onartu zuten lehiaketan. Hori dela eta, gaur egun aurkezten diren lan asko ez dira amateurrek egindakoak, baizik eta telebistako profesionalek ere ekoiztutakoak. Euskarazko zinemagintzaren erreferentzia bihurtu da Lekeitioko Zinema eta Bideo Bilera.


ZINEMA ETA EUSKARA

Aurtengo Ibilaldian zinemagintzan euskara bultzatu duten zenbait pertsona omenduko du BIEk. Benito Ansolak Lekeitioko Zinema eta Bideo Bilera ordezkatuko du. Zinemagintzan jardun duten Gotzon Elortzari eta Jose Julian Bakedanori egindako lana eskertuko zaie. Elortzak lehenengoz erabili zuen 16 mm-ko formatua "Ereagatik Matxitxakora" filman (1958). Bakedanok bizkaieraz grabatu zuen 1986an "Oraingoz izen gabe" filma. Antton Ezeiza, bestalde, Ikuska sailaren (1977-1985) ekoizpen lanetan aritu zen. Horrela, hogei bat laburmetraia filmatu zituen, euskal gaien inguruan («Erreferenduma» eta «Bertsolariak», besteak beste).

Juanba Berasategiren lanak ekarri zuen euskarazko marrazki bizidunen loraldia. Besteak beste, «Kukubiltxo» (1983), «Kalabaza Tripontzia» (1985), «Pernando Amezketarra» (1994-1995), «Lazkao Txiki» (1998-1999) eta «Karramarro uhartea» (1998-1999) lan arrakastatsuak ekoiztu ditu Berasategik.

Azpimarratzekoa da euskaraz filmatutako filmetan artistek egiten duten esfortzua. Lan hori omentzeko asmoz, Elene Lizarralde kazetari eta aktorea izango da Lekeition. Azkenik, zinema kritikak egiten ere aitzindaria bilakatu zen Koldo Mitxelenak aipamen berezia izango du


ASTEKARIA
2003ko maiatzaren 11
Azoka
Azkenak
Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


2025-04-08 | Euskal Irratiak
Manex Fuchs
“Aberri Egunak euskaldun guztiak biltzeko ospakizuna izan beharko luke”

Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.


2025-04-08 | Enbata
Batera, Birsortze Biltzar Nagusirantz

Apirilaren 4an, ostiralarekin, Ipar Euskal Herriak Lurralde Kolektibitate baterantz bilakaera instituzional bat behar duela egiaztatuz, Batera plataformak herritarren mobilizazio dinamika baten abiatzea aurkeztu du. Hitzordua emana da maiatzaren 10ean, larunbatez, Ezpeletan,... [+]


2025-04-08 | Gedar
Greba mugagabera joko dute asteazkenean Trapagarango MFSko langileek

Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.


Eneko Goia, auzo elkarteez: “Haiengatik balitz ez legoke ez Behobiarik, ez Klasikoarik, ez Donosti Cupik, ez Zinemaldiarik”

Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera ere... [+]


Eguneraketa berriak daude