argia.eus
INPRIMATU
40 URTEKO IKASTOLA BERRIA
Maria Gonzalez 2021eko uztailaren 19a
1977an gehitu zitzaien, beste asko bezala. BIE izan zen, hain zuzen ere, Espainiako trantsizio garaian, Eusko Kontseilu Nagusiaren eskutik, ikastolentzako lehenengo diru laguntzak lortzearen arduraduna. Ikastolen normalkuntzaren bideak aurrera egin zuen.

«Euskararik gabeko Euskadi, kresalik gabeko itsasoa» lelopean, Ibilaldia antolatu zen Lekeition 1983an. Antolakuntza lanetan Ondarroa, Aulesti eta Markinako ikastolen laguntza izan zuten Lekeitiokoek. Ibilaldi hura erabat erabakiorra suertatu zen, R.M. Azkue ikastolaren baldintzek hobera egin ahal izan baitzuten.

Hamar urte geroago, Euskal Eskola Publikoaren Legea onartu zen EAEko Legebiltzarrean, gizartearen sektore handi bat haren aurka azaldu arren. Lege horrek ikastolen pribatizazio edo publifikazio bidea eskatzen zuen. Lekeitioko ikastolak pribatua izatea erabaki zuen, gutxieneko autonomia mantentzeko asmoz. Horren ildotik, ikasle kopuruak beherantz egin zuen. Alderdikeriak areagotu zuen orduko gatazka. Ikastola, baina, proiektu pedagogiko osoa ez ezik, herrikoia ere bada. Gaizki-ulertze horren ondorioak bi irakaskuntza lerro egotetik bakarrerako saltoa inplikatu zuen. Gaur egun, DBHko 3. eta 4. mailetan baino ez daude bi lerro. Gainontzeko kurtsoetan, lerro bakarra dago.

1993. urtetik izandako ikasle beherakadaren amaiera somatzen hasi da Lekeitioko ikastolan. Gaur egun, 372 ikasle ditu eta haurtzaindegiko matrikulazioek igoera nabarmena izan dute azkenaldion. Hori dela eta, berriro ere bi irakaskuntza lerro osatzeko beste ume egon daitezkeela ematen du.

Ikastolaren proiektuak aurrera egin du. Berrogei urte beteko ditu datorren urtean R.M. Azkue Lekeitioko ikastolak eta hasierako filosofiak bere horretan jarraitzen duela egiazta daiteke. 2003ko Ibilaldia prestatzeko hango ikasle, guraso, irakasle, lagun eta ikasle ohiak prest azaldu dira.

Datorren igandeko jaiak, gainera, 1.800 metro koadro izango duen eraikin berri baten proiektua bideratzea ahalbideratuko du. Lekeitioko ikastolak haurtzarotik DBH ikasketetara arteko hezkuntza eskaintzen badu ere, txiki geratu zaie eraikin nagusia. Ikastolatik 50 metrotara dagoen Mercedarioen ikastetxe izandakoan daude Lehen Hezkuntzako ikasleak eta jantokia. Horiek ikastola ondora ekarriko dituzte, han proiektatuta daukaten hiru solairuko eraikinera. Era berean, ikastolako instalakuntzak berritu eta azken teknologietara egokitu nahi dituzte zenbait ikasgela: laborategia, ikus-entzunezkoen gela, liburutegia, teknologia gela eta abar.

R.M. Azkue ikastolarekin batera, Ondarroako ikastolak aurtengo Ibilaldia antolatu du. Herri bien arteko hartu-emanak aspaldikoak dira. Horrela suertatu zen 1983an lekeitiarrak lanez gainezka zeudenean orduko Ibilaldia zela-eta. Hamar urte geroago, ikastolen festa Ondarroan egin zenean, Lekeitiokoek lagundu zuten. Horregatik, oraingo Ibilaldiaren ondorioz, Ondarroako Zubi Zahar ikastolako eraikina bere osotasunean berrituko dute (teilatua, hodiak, berogailua, jolastokia eta haurtzaindegia). Lekeitiokoen antzera, teknologia eta informatika ekipamenduak gaurkotzeko asmoa azaldu dute

Hirurogeiko hamarkadan sortutako gainerako ikastolen antzera, bide ofizialetatik kanpo eratu behar izan zen Lekeitiokoa. Hasierako urte horietan, Uribe ikastetxearen tutoretzapean zuzendu behar izan zen ikastola. Orduko eskola ereduaren alternatiba gisa jaio zen ikastola, bere inguruan komunitate oso bat sortuz: guraso, andereño, ikasle eta laguntzaileek elkarrekin egiten zuten lan. Horrela, ikastolaren beharrak asetzen saiatu ziren: klaseak emateko azpiegitura egokiak atontzea, andereñoak bilatu eta trebatzea, proiektu pedagogikoa osatzea, finantzaketa lortzea... Herri izaera ez ezik, kutsu berritzailea zuen ikastolak: 1964an heziketa mistoa abian jarri baitzuen.

Aldi berean, Bizkaiko gainerako ikastolekin harremanak zituen R.M. Azkue ikastolak, euren beharrak komunak baitziren. 1967-68 aldera, Bizkaiko beste zenbait ikastolarekin batera, Eubako Taldea izeneko bileretan parte hartu zuten Lekeitiokoek. Hori litzateke Bizkaiko Ikastolen Elkartearen (BIE) aitzindaria. Esate baterako, Eubako Taldeak hasieran eta BIEk ondoren, 1968tik etengabe antolatu dituzte udalekuak.

1970eko Espainiako Hezkuntzaren Lege Orokorra zelakoak hamalau urte arte ezarri zuen Oinarrizko Heziketa Orokorra (OHO). Ordura arte, derrigorrezko hezkuntzak bederatzi urte bete arte zirauen. Ikastola, aldiz, zeharo berritzailea suertatu zen, hiru urteko umeen eskolaratzea bultzatu baitzuen, garai hartako ikastetxeetan ohikoa ez bazen ere. Lege berria onetsi ondoren, ordea, azpiegitura falta nabaria zuen ikastolak. Egoera horri aurre egiteko, guraso kooperatiba eratu zuten R.M. Azkue ikastolakoek 1975. urtean. Hortaz, umeen hezkuntzan gurasoen parte-hartzea aurreikusten zuen ereduarekin eta ikastolaren partaideen komunitate filosofiarekin jarraitu ahal izan zuten. Kooperatiben erregimen juridikoak asanblada bidezko bazkide guztien parte-hartzea ahalbideratzen zuen.

Urte horretan, Bizkaiko Ikastolen Elkartea (BIE) eratu zuten bost ikastolek. Lekeitioko R.M. Azkue ikastola

Resurrección Maria Azkue (Lekeitio 1864-Bilbo 1951)

Nautika ikasketak burutu zituen Lekeition. Bilbon batxilergoa egin eta Gasteizen apaiz ikasketak amaitu zituen. Salamancan apaiztu zen 1888an. Ondoren, Teologia doktoregoa egin eta gero Bruselan (Belgika) eta Kolonian (Alemania) ikasi zuen musika.

Bilboko institutuan euskara irakasteko katedra antolatu zuen Bizkaiko Aldundiak 1888. urtean. Hiru idazle aurkeztu ziren lehiaketa hartara: Sabino Arana Goiri, Miguel Unamuno eta Resurrección Maria Azkue. Lekeitiarrak irabazi eta, 1936ra bitartean, han aritu zen irakasle.

Euskaltzaindiaren sortzaileetariko bat izan zen Azkue (1918), baita haren euskaltzainburu ere. Ildo horretatik, Espainiako Real Academia de la Lengua Españolaren bazkide izendatu zuten 1927. urtean, euskararen ordezkari gisa.

Lan eskerga egin zuen bizkaieraren inguruan, baita gainerako euskalki eta euskarari buruz. Musika, folklorea eta herri ohiturak ikertu zituen. Bere aita Eusebio Maria Azkueren antzera, idazle gisa ere jardun zuen. Gerra Zibila amaituta, Euskaltzaindiaren biziraupena ziurtatzen ahalegindu zen Azkue. Akademiaren egoitzatik hurbil, gau batean Ibaizabalera ezustean jausi ondoren, kutsatutako gaixotasun batek jota zendu zen 1951. urtean