argia.eus
INPRIMATU
KOLOREEN SOINA
Jakoba Errekondo 2007ko otsailaren 21
Soinean daramatzagun jantziak kolorez bizitzea beti izan dugu gustagarri. Tindatzaile sintetikoak sortuagatik ere landareak dira oihalak kolorez janzteko gai onenak. Loreen emanik oparoena hemendik aurrera izaten denez etxean koloreztatze lanen bat egin nahi izanez gero sasoi honetan dugu aukera zabalena. Loreez gain hostoak, azalak, zainak eta abar ere erabiltzen dira.

Lana erraza da: landarearen zatiak txikitu, esmaltaturiko ontzi batean jarri, urez estali eta mantso-mantso irakiten jarri, urak kolorea hartu eta landare zatiak zuritzen direnean atera eta oihalak, harro-harro, sartu eta irakin, tarteka hartzen ari den kolorea begiratu eta gustukoa denean atera. Animalien zuntzezko oihalek -artilea, zeta...- landareen zuntzez -kotoia, lihoa...- egindakoen aldean erraz hartzen omen dituzte koloreak.
Aukera zabala da: belzteko: intxaurrondo amerikarraren fruituaren azala; berdetzeko: espinakak, rudbeckia loreak; laranjatzeko: kurkuma eta coreopsisa; arrosaz tindatzeko: tomate landarea, aza gorria; horitzeko: haltza, menda, perrexila eta urki hostoak, ekilorea, kamamila, ilena, zinnia, basaziapea; brontze kolorea emateko: uztaoa, sabia