ADMINISTRAZIOAN ERDARAZ... OHITURAGATIK


2021eko uztailaren 19an
Goiko galdera horiek berak egin zizkion bere buruari Legazpiko Udaleko Euskara Batzordeak, eta erantzunak jaso nahian, hitzaldi-hausnarketa antolatu zuen, bertaratu nahi zuten udal langileekin, artikulua sinatzen duen honen laguntzaz. Inma Urzelai euskara teknikariaren ustez, "langilea motibatuta dagoenean gusturago ematen ditu eman beharreko aurrerapausoak, motibaziorik ez dagoenean langileak zama bat bezala hartzen du betidanik gaztelaniaz egin duena orain euskaraz egin beharra. Horregatik erabaki genuen ‘Euskara erabiltzeko arrazoiak’ izeneko hitzaldi-solasaldia eskaintzea langileei". Emaitzak interesgarriak izan ziren eta galdekizun bati anonimoki emandako erantzunekin osatu ziren.

Hitzaldiaren beste helburuen artean, udal langileen euskararekiko motibazioa testatzea eta indartzea zen: Euskara Planarekiko adostasun maila neurtu, beren jarrera ezagutu, informazio maila eta beharrak, kezkak eta proposamenak... "Guk oso positiboki baloratu dugu saio hori -esan digu Inma Urzelaik-, bertan parte hartu duten langileetatik askok orain beste modu batera ikusten dute Euskara Plana. Badakigu motibazioa lantzearena ezin dugula horretan bukatutzat eman, beroaldiaren ondoren beti baitator giroa epeltzea, baina motibazioa landu berri dugun honetan erabilera ere lantzeko ordua iritsi delakoan gaude".


AHALEGINAK MEREZI DU

Legazpiko udal langileek garbi daukate, euskalduntze prozesuari dagokionez, beren egoera "pribilegiatua" dela eta herriko beste sektoreen aurrean erantzukizun berezia dutela. Alegia, udal administrazioa euskalduntzeko egin diren ahaleginak egin eta gero, esparru horretan ez bada "irabazten", eta eredu arrakastatsu bat sortzen, zaila izango dela beste inon horrelakorik lortzea.

Herritarrek eta herriko beste talde, erakunde eta enpresek ikusten badute Udalak euskara darabilela, hizkuntzak eta hizkuntza normalizazio prozesuak prestigioa eta sinesgarritasuna irabazten dute. Eta egoera kontrakoa bada, desprestigioa eta sinesgarritasun falta. Horregatik guztiagatik, Legazpiko ia udal langile guztiek aitortzen dute, euskarari dagokionez, Udalak eredu izan behar duela herritarren aurrean, eta bereziki, datozen belaunaldi berrien aurrean. Legazpiko udal langile guztiak gainera bat datoz: Udalean euskararen kontrako langilerik ez dago, baina lanean eta lankideekin denboraren erdia baino gehiago euskaraz egiten dutenak gutxiengoa dira (6tik 1 inguru). Ia denak, euskara gehiago erabiltzearen alde daude. Oso gutxi dira euskararen gaiarekin "presionatuegiak" edo gaia azaltzen denean deseroso sentitzen direnak (garrantzitsua da hala ere, multzo honen kezkak zeintzuk diren ezagutu eta erantzun egokiak lantzea). Baina asko dira euskara erabil dezaketen egoeratan, erdaraz egiten dutenak, nahiz eta denek aitortu beraiengatik balitz, euskara gehiago egingo luketela.

Lehen begiratuan, badirudi baieztapen horiek kontraesanean daudela, baina beste udal askotako egoerak ezagututa, esan genezake egoera hau dela ohikoa. Eta ez udaletan bakarrik; baita beste esparruetan ere.


OHITURA

Eta orduan zergatik egiten dute erdaraz beraien artean? Joera horren atzean zer dagoen galdetuz gero, lehen erantzuna "ohitura" izan ohi da. Baina zer dago "ohitura" hitzaren azpian? Legazpiko udal langileen ustez erdaraz egiteko ohituraren atzean faktore nagusi hauek daude: gaitasun falta, inertzia, giro erdaltzalea eta kontzientzia falta. Euskaraz egitera bultzatzen duten faktore motibatzaileak berriz: giroa, langile edo herritar euskaldunekiko harremana, norberaren gaitasuna, Euskara Zerbitzuaren lana, agintari batzuen bultzada, jendeari zerbitzu ona emateko borondatea eta erakundearen erreferentzialtasuna.

Hizkuntza ohituretan aldaketa gertatzeko ezinbestekoa da euskara ongi menperatzea eta inguruan euskaldun dentsitate altua izatea. Baina hori ez da nahikoa. Alderdi psikolinguistikoak ere landu behar dira, hausnarketa hauetan azaldu denez: beldurrak gainditu, ahozko harremanetan inertzia puskatu eta dauden oztopoak identifikatu. Badira lotsa sentitzen dutenak, badira harremanak beti erdaraz izan eta euskararako jauzia emateko arazoa dutenak, badira... era askotako mugak.

Nolabait esateko hizkuntza "dibortzioa" planteatu behar da. Pertsona batekin beti erdaraz egin badugu, hizkuntza aldaketa "dibortzio" moduko bat da. Pertsona "erdaldun" horrekiko harremana eten behar dugu eta euskarazko harremanen gaineko itun berri bat eraiki.


ONDORIO BATZUK

Legazpiko udal langileen artean euskararen aldeko motibazio maila altua somatu da, baina oztopo zehatzak ere hor daude. Urrats berriak eman ditzaten mekanismoak asmatzea da erronka, eta horretarako ezinbestekoa da gai honetaz beraiekin hausnartzea, banaka eta taldeka. Legazpin jada hasiak dira lanean Inmak adierazi digunez: "Laster ‘Mintza-saioak’ martxan jarriko ditugu. Jauzi hori egiteko prest dauden langileak astero ordu betez elkartzea eta elkarrekin euskaraz hitz egitea da helburua. Saio horiekin hainbat lankideren arteko harremanetako hizkuntza aldatzea espero dugu".

Euskara maila lortzea eta erabilera planak taxutzea ezinbestekoa da, baina horiekin batera langileen arteko harremanetan (ahoz nahiz idatziz) egon daitezkeen oztopo psikosoziolinguistikoak azaleratu behar dira. Horretarako, harreman zuzena behar da langileekin, oztopoak zehatz-mehatz ager ditzaten eta oztopo horiek gainditzeko soluziobide pertsonalizatuak aurki eta ados daitezen


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude