ELKARTASUNAK KATALAN ERAN


2021eko uztailaren 27an
Hain agenda betea ipini didate, non lehen ministroa ematen baitut, ordu erdiz ere geratu gabe". Martxelo Otamendiri, «Egunkaria»ko zuzendariari, nabarmen ikusten zitzaion neke aurpegia joan den asteartean, goizeko hamaiketan, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Kazetaritzako Fakultatera heldu zenean. Automobilean, «La Vanguardia»ko Antoni Batista kazetaria zuen lagun. Atean zain, berriz, ikasleen batzarreko ordezkariak, hainbat irakasle eta VilaWebeko Vicent Partal zuzendaria, zein Otamendirekin eta Batistarekin mintzatzera joana baitzen, astearen buruan Katalunia osoan «Egunkaria»ri elkartasuna adierazteko antolatutako hainbat eta hainbat ekitaldiren artean beste bat baino ez zen horretara. Atea zeharkatzearekin bat, antolatzaileen arteko eztabaida bizi bat egokitu zitzaien aurrez aurre bisitariei: Areto Nagusiko ateak zabaldu zirenez geroztik, beste inortxo ere ez zen kabitzen barruan. Mukuru zegoen espazio posible guztia: besaulkiak, korridoreak, agertokia... baita fakultatearen kanpoko korridoreak ere. Kosta zitzaien agertokira iristea: ongi astiro heldu ziren. Behin jendartean aurrera egin nahirik Otamendiren aurpegia bistaratu zenean, txalo andana batek egin zion harrera. Presidentziako mahaiaren gainean, "Ongi etorri Martxelo, Egunkaria aurrera, Per la Llibertat d'Expressió" zioen pankarta ikaragarria. Ekitaldiko lehen hitzak oraindik espetxean dauden atxilotuak gogora ekartzeko izan ziren.

Ordu batzuk lehenago zen hasia Martxeloren "ministro astea". Astelehenean, Bartzelonako bi ekitalditan hartu zuen parte, eta Canal 33 telebistako azken orduko "La nit al dia" albistegi entzutetsuko gonbidatu berezia izan zen. Asteartean, Unibertsitate Autonomoko txanda, Gironako kultur etxeko ekitaldi masiboa eta irratiz irratiko jardunak egokitu zitzaizkion. Asteazkenean, Bartzelonara itzuli zen. Bien bitartean, «Egunkaria»ko staffeko beste lagun batzuk heldu ziren laguntzera, eta Viceko, Tarragonako edo Valentziako ekitaldietan hartu zuten parte, Martxelo leku guztietara iritsi ezinik zebilelako. Ostegun gauean, Bartzelonako Sant Jaume plazan egin zen bukaerako kontzentrazio handi bat, Fermin Muguruza bera ere tarteko zela. Lau egun bete-beteetan, Kataluniako gizarteak bat egin zuen adierazpen askatasunaren alde eta torturen kontra. Eta Martxelo izan zen horretarako aitzakia ezin hobea.

Kolektibo profesionalek ederki nabarmendu zuten alderdi hori. Astelehen goizean, Kazetarien Elkargoan izan zen lehen bilera. Hitzordu horretan, Montserrat Minobis elkargoko dekanoak, Antonio Francok («El Periódico»), Vicent Sanchisek («Avui») eta Joan Vallclarak (Comit taldea) gogor kondenatu zuten, hala «Egunkaria» itxi izana, nola atxilotu zenbaiti emandako tratu txarra. Ramon Barnils Kazetari Taldeak antolatu zuen ekitaldia, profesioa mugiarazten lehenengoetakoa izandakoak. Gironan, Kazetarien Elkargoko delegazioak Mosca sariaren ale berezi bat eman zien «Egunkaria»ko langileei adierazpen askatasunaren izenean (Mosca saria urteko kazetari onenei ematen zaien erakusgarria da). Asteko ekitaldi hunkigarrienetakoa gertatu zen horretan eman zioten saria Martxelori. Kultur etxean, ehunka lagunek batera altxatu zituzten beren eskuak Toni Strubellek "nork sinesten ditu Martxeloren salaketak?" galdetu zuenean. Ordea, esku bakar bat ere ez zen goratu galdera ondoko hau izan zenean: "Nork sinesten du Acebesen bertsioa?". Gironako eskualdeetan, beste ustekabeko bat ere izan zuen «Egunkaria»ko zuzendariak. Blanesera heldu zenean, «Egunero»n orrialde bateko publizitatea pagatzea onetsi izana eskertu nahi izan zion hango Udalari, eta, halatan, zer eskatuko, eta udalbatzaren ohorezko liburuan izenpetzeko galdegin zion alkateak. Martxelok, txantxetan, hotel gehiago eskatu zuen, "milaka euskaldun etorriko zaizkizue-eta oporrak igarotzera, zuen elkartasuna eskertzera".

Umore onak adierazten zuen hasia zela Bartzelonara iritsitakoan zirrara sortu zion egoeratik bere onera etortzen. Izan ere, astelehen arratsaldean bertan, ekitaldi hunkigarri batek mukuru bete zuen Bartzelonako Pi eliza, hiriko frankismoaren kontrako erresistentziaren sinbolo bizietako bat. Aldarean, mahai bat; haren inguruan, berriz, kazetarien eta abokatuen erakundeetako ordezkariak, talde kulturaletakoak eta Salvador Cardús bezalako intelektual ospetsuak. Ertz batean, Joan Smith kazetari ingelesaren irudia nabarmentzen zen, hots, nazioarteko PEN Clubeko buruarena. Andre horrek, ingelesez, ordezkatzen zuen erakundeak «Egunkaria»ko langileei laguntzeko kanpaina internazional bat jarriko zuela abian iragarri zuen. Otamendi hitz egitera zutitu zenean, elizako guztiak altxatu ziren txalo egitera. Lehenengo lerroan, ordezkari politikoak zeuden, eta haiek guztiak ere zutitu ziren: Pere Macias (CiU), Josep Lluís Carod-Rovira (ERC), Joan Saura (IC-V) eta Josep María Carbonell (PSC-PSOE). Ondoko lerroetan, atzean, pertsona anonimoak zeuden: adineko lagun ugari tartean; diktaduraren kontrako erresistente zaharrak, berriro "Torturarik ez" esatera bilduak. Hala, Raimon kantariaren hitzak ere berriro entzun zituzten: "Quan creus que ja s'acaba torna a començar...", hau da, "Bukatu dela uste dugunean, berriro hasten da..."

MARA ALOI
VilaWeb-eko erredaktorea


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Osasunbideak erizain lanpostu bat kendu du Erronkariko bailaran

Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.


Ernaik Berriozarren egingo du Gazte Topagunea, apirilaren 17tik 20ra

Berriozarren (Nafarroa) egingo da Gazteon eskutik lelopean, antolakundearen ustez gero eta gazte gehiagok egiten dutelako bat independentziaren aldeko borrokarekin. Topagunea "ekimen soil bat" baino gehiago dela aldarrikatu dute: "Euskal Herriko txoko... [+]


Eguneraketa berriak daude