AMA, MIKROBIO BAT AURKITU DUT ZOPAN!


2007ko otsailaren 21ean
Mikrobio edo mikroorganismoak alde guztietan daude, erabat eraso gaituzte; airean, uretan, lurrean, janarian eta baita guregan ere! Mikrobioa definitzeko garaian, banaka hartuta, begi bistaz ikus ezin daitezkeen organismo txikiak direla esango dugu, mikroskopioa behar dugu beraiek ikusteko. Talde zabal honetan sartuko dira: bakterioak, onddo eta alga mikroskopikoak, protozooak, birusak... Gure gorputza milioika eta milioika mikrobioren bizilekua da. Esku bakar batean munduko pertsona guztiak baino mikrobio gehiago topa ditzakegu. Doministiku bakarrean milaka mikrobio kanporatzen ditugu. Gure azalean, ahoan, mihian, hesteetan... Nahiz eta guk begi hutsez ez ikusi, hor daude zorionez. Bai, zorionez diogu, guretzat, animalientzat eta landareentzako ere oso garrantzitsuak direlako. Esaterako, landareek hazteko behar dituzten elikagaien asimilazioan parte hartzen dute eta hainbat animaliatan, gizakia barne, liseriketa prozesuetan ezinbestekoak dira. Mikrobioek ingurumen arazoetan puntako garrantzia dute, gizakiak sortutako zabor piloak deskonposatzen baitituzte. Baina arazoa hor dago, kantitateaz gain, gizakiak, deskonposatzen zailak edo ezinezkoak diren materialak sortu dituela, plastikoak, produktu kimiko berriak... lan gehiegi mikrobio gaixoentzat! Beraz, materiaren zikloan pauso klabea ematen dute, hau da, materia organiko guztia degradatzeko mikrobioak behar ditugu, ondorioz sortzen den materia inorganikoa, landareen elikagai da, ondoren belarjaleak datoz eta atzetik haragijaleak. Ikusten dugunez, bizidun guztiok, mikroorganismo hauekiko mendekotasun osoa dugu. Zer egingo ote genuke beraiek gabe! Mikrobioek ekartzen dizkiguten onurak asko dira, gero aipatuko dugu adibide sorta luzeagoa.

Zoritxarrez, badira patogeno edo gaixotasun sortzaileak diren mikrobio batzuk, baztanga, elgorri edota eztarriko infekzioak sortzen dituztenak adibidez, gainontzeko guztiei ospe txarra eman dietenak.

Mikrobio kaltegarrien hamaika adibide eman ditzakegu bakoitzak sorrarazten dituen gaixotasunak azalduz. Adibidez, Clostridium tetani, tetanoaren gaixotasuna sortzen duen bakterioa da, toxina berezi bat askatzen du, paralisi antzeko bat eragiten duena. Edota Mycobacterium tuberculosis, tuberkulosi gaixotasuna sortzen duena, birikak kaltetzen ditu. Legionella pneumophila izenekoak, legionarioen gaixotasuna deritzana sortzen du, pneumonia antzeko gaixotasuna. Horrela, ehunka adibide eman genitzake.

Askotan pentsatu izan dugu lurraren garapenean gizakiak arrakasta osoa izan duela, baina ongi pentsatuz gero mikrobioak dira jaun eta jabe. Lurraren lehen kolonizatzaileak izan ziren eta ordutik milioika urtetan iraun dute gaur egun arte. Ingurune berrietara egokitzeko gaitasun izugarria dutelako.

MIKROBIOAK GURE ONURARAKO.

Antzinatik gizakiak erabili ditu mikrobioak bere onerako, hasieran noski, euren existentzia ezagutu gabe. Ogi, ardo eta garagardoarekin gertatu da hori, adibidez. Azken hau Mesopotamia eta Egiptoko garai zaharrenetatik dator. Mikroorganismo kaltegarrien izenak eman ditugun bezala, ehunka eta ehunka izen eman ditzakegu gure onerako erabiltzen ditugun mikroorganismo edo mikrobioenak, ezagunenak aipatuko ditugu.
Has gaitezen ogiaren adibidea aipatzen. Aski ezaguna dugun legamia bati esker lortzen da, Saccharomyces cerevisiae izenekoari esker. Industria mailan protagonista nagusia dugu legamia hau, produktu asko lortzen baititugu honen bitartez. Barietate ezberdinak erabiltzen dira, askotan hobekuntza genetikoa jasandako legamiak izaten dira. Industria mailan izugarri erabiltzen dira, esaterako, hain ezagunak diren edari alkoholdunak egiteko: garagardoa, sagardoa, ardoa... Azken honen kasuan adibidez, mahats zukuan dagoen azukrea legamiak hartzitzen du alkoholean eraldatuz. Beste horrenbeste gertatzen da garagardoarekin. Prozesu luze eta konplexuak dira eta beste mikrobioen laguntza ere izaten dute.
Jarrai dezagun jogurtarekin. Zenbait esne bakterio da esnea hartzitzen dutenak. Esne hartzitzaile hauek Lactobacillus bulgaricus eta Streptococcus thermophilus dira. Jogurtaren inguruan azken aldi honetan asko eta asko entzun dugu bifidobakterioei buruz hitz egiten. Hauek ere beste bakterio batzuk dira, jogurtari gehitzen dizkietenak. Gure hesteetako flora bakterianoan, oreka mantentzen laguntzen omen dute, eta beste hainbat onura ere egozten zaizkio, baina zientifikoki oraindik ez daude frogatuta. Askotan merkatuan inoiz entzun ez ditugun izenak azaltzen dira, eta guk, erosleok, osasunarentzat onak direlakoan erosi egiten ditugu, nahiz eta gehienetan zer den ere ez dugun jakiten. "Esne honek omega A3 gantz azidoak eta azido oleikoa ditu", "beste krema honek berriz liposomak eta Q10 koentzimak ditu". Horrelakoak askotan entzuten ditugu, azken finean marketinga bultzatzeko izaten da eta funtzionatu egiten du, noski!
Mikrobioek badituzte industria mailan eginkizun garrantzitsuak ere, sendagaiak ekoizteko erabiltzen dira, adibidez antibiotikoak ekoizteko. Flemingek penizilinaren aurkikuntza egin zuenetik, beste hainbat aurkitu da zorioneko mikrobio hauen eskutik: tetraziklina, estreptomizina, eritromizina...
Ezin ditugu aipatu gabe utzi uren araztegietan erabiltzen diren mikrobio horiek, ezinbestekoak dira uren garbiketan. Zabortegietan askatzen den metano gasa kontsumitzen duten bakterioak ikertzen ari dira, oso arriskutsua gerta baitaiteke.
Pestizida natural modura ere erabili dira mikrobioak, edozein landaketa edo jardinetan erremedio natural bikaina dugu, inongo poluziorik gabe.
Prestige gogora ekarriz, egia da petroliontzi erraldoien isurialdiak garbitzeko ere mikrobio bereziak erabili izan direla. Exxon Valdez-en kasuan hala egin zen. Prestigeren isuria dela-eta, nahiko lan izango lukete bakterio gaixo horiek tona horiek guztiak garbitzen!

Mikrobioak pentsa ezinezko tokietan
Mikrobio edo mikroorganismoak egon daitezkeeneko toki asko bururatzen zaizkigu, baina leku batzuetan, begiratzea ere ez litzaiguke okurrituko. Leku horietako baldintzak oso gogorrak dira, baina mikroorganismoek moldaera bereziak garatu dituzte egoera horietan iraunbizitzeko. Ozeano azpia. Ur azaletik kilometro batzuetara, laba bolkanikoa kanporatzen deneko plaken zartadurak daude ozeano azpian. Gasak eta bestelako gai kimikoak askatzen dira. Zurrunbilo horretan mikroorganismo espezie bereziak daude, gas horiek erabiltzeko gaitasunak dituztenak. Ekosistema txiki bereziak eratzen dituzte, non lehen ekoizleak beraiek izango diren, beste animalia arraroekin batera.

3 Iturri termalak. Antzeko mikroorganismoak ere topa daitezke iturri termaletan. Tenperatura altuetan bizitzeko gaitasuna dute eta hidrogeno sulfuroa, hidrogeno gasak... erabiltzen dituzte energia sortzeko iturri bezala. Adibide gisa, AEBetako Yellowstone Parke Nazionaleko ur termalak aipa daitezke.
Izotzetan. Antartikako izotz handietan ere topatu da bizia. Mikroorganismo hauek izozteak eusteko gaitasun izugarria dute.
Laku oso gazietan aurkitu dira. Baldintzak oso muturrekoak izanda ere, garatzeko gaitasuna dute.
Marte planetan ere antzeko mikroorganismoak topa daitezkeela diote zientzialariek


Azkenak
Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoari.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Montanako (AEB) Auzitegi Nagusiko epaile anderea... euskaraz

Irulegi irratiak elkarrizketatu du AEBetako Montana estatuko Auzitegi Nagusiko epaile Katherine Bidegaray. Gurasoak behe nafartarrak zituen, aita Mendibekoa eta ama Ahatsakoa.


2025-01-16 | Leire Ibar
Osakidetzako zuzendari ohi Mikel Sánchezek Mutualiarekin fitxatu du

Sánchez, 2019tik 2024ra Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zena, azaroan hasi zen Mutualia enpresako mediku-zuzendari gisa. 2024ko udan kargua utzi eta hiru hilabete eskasera egin zuen jauzia enpresa pribatura, Jaurlaritzaren oniritziarekin.


Gazarako su-etena adostu arren, akordioaren bozketa gibelatu du Israelek

Adosturiko puntu batzuk aldatzen saiatzea leporatu dio Benjamin Netanyahuk Hamasi, baina azken honek informazioa gezurtatu egin du berehala. Urtarrilaren 15eko arratsaldean adostutakoaren arabera, hiru fase lituzke meniak eta igandean abiatzekoa dute. Bizkitartean, erasoekin... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


Adingabeak babesteko Foru Legea behingoz praktikara eramatea eskatu diote Nafarroako Gobernuari NUPeko ikertzaileek

Sandra Siria Mendaza eta Hodei Sarasa Camacho Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Laneko irakasleek haien ikerlanen ondorioak azaldu dituzte Nafarroako Legebiltzarrean. 2022Ko legean “komunitateko tutore” figura berria sortzea eskatu dute, harrera baliabidetan... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


2025-01-16 | Leire Ibar
Haurrak generoaren arabera banatzen dituzten ikastetxeak desagertuko dira Gipuzkoan datorren ikasturtean

2025eko irailarekin hasiko den ikasturtean ez da izango sexu bereizketarik Gipuzkoako ikastetxeetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak asteazken honetan jakinarazi duenez. Eskibel eta Erain ikastetxe kontzertatuak dira gaur egun ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten bi... [+]


2025-01-16 | Hala Bedi
Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeko bi kide
“Boterean dagoen klasearen interes nagusia beti izango da gazteen antolakuntza oztopatzea”

Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxeak 60 urte bete ditu. Euskal Herriko Gaztetxe zaharrena da Larrabetzukoa.


2025-01-16 | El Salto
Amazonek bat egin du olatu ultrarekin, eta pertsona LGBTQ eta beltzen eskubideak babesteko politikak apaldu ditu

Hainbat enpresak aniztasun eta inklusio politikak aldatu dituzte Donald Trumpen gobernu berriari ongietorria egiteko.


Eguneraketa berriak daude