KOLONIALISMO BERRIAREN ATZAPARRAK


2007ko otsailaren 21ean
Oihanaren erdian alanbradaz inguratutako lauzpabost etxeko urbanizazio bat zegoen. Kanpoan, fusilak eskuan zituzten zaindari beltzek, zintzur hots bitxiak egiten zituzten gauez euren artean komunikatzeko. Egunsentiraino luzatzen ziren oihu haiek bultzatu ninduten lan hau idaztera". Hilabete batez Afrikan izan ostean bertan entzun eta ikusi zituenak hunkituta utzi zuen Bernard Marie Koltes idazlea. Kolonialismoa oraino pil-pilean dela ikusi zuen. Afrikan bizitako sentsazio haiek antzezlan bilakatu zituen ondoren, 1982an.

Maskaradari gai sakon eta on bat lantzeko beta eman dio Koltesen testuak: "Taldekook proposamen gogor bat egiteko gogoa genuen", dio "Konbat" antzezlana zuzendu duen Carlos Panerak. "Bitxia da, zeren Koltesek forma aldetik ez du gauza berririk planteatzen. Testuaren klasizismoaren barruan da abangoardista", gaineratu du.
Testua da ikuskizun honetako protagonista, gorabehera guztiak maneiatzen dituena. Aktoreak ere testu itsaso horretan lasai dabiltza igerian, nahiz eta tarteka itsaso mugitua izan.
"Konbat" antzezlanaren argumentuaren intriga anekdota batekin hasten da. Langile beltz batek bizia galdu du enpresa frantses batentzat eraikuntza lanetan ari zela. Enpresa Afrikako herrialde batean dago. Bere anaiak, hesiak gaindituta, eraikuntza lanen buruengana jo du, zendutako anaiaren gorpuaren bila. Inork ez dio gorpurik emango ordea.
Tragedia usaina duen istorioan ingeniari gazte bat (Manex Fuchs), eraikuntza lanen burua (Patxi Ugalde), hark Parisetik ekarritako neska gaztea (Esther Uria) eta bere anaiaren gorpua berreskuratzea besterik nahi ez duen afrikar gaztea (Jon Gaubeka) dira protagonista.
Askori aspaldiko istorioa irudi dakioke kolonialismoarena, baina, oraindik besteen kontura aberasteko asmoz diharduen herrialde asko dago: "Duela hilabete batzuk emakume talde batek petrolio multinazional baten instalazioak okupatu zituen Afrikako herrialde batean. Langileentzat eskolak eta ospitaleak eraiki zitzaten eskatzen zuten. Teknologia eskura duela eta, Europak Afrika esplotatu egiten du, ezkutuan bada ere", iritzi dio Panerak.
Bernard Marie Koltesen obran hondakinez inguratutako espazioak irudikatzen dira, hirigintzaren azturaz atsekabean murgildutako inguruak. Horietan pertsonaiek euren biziraupena bermatu ahal izateko etengabeko borrokan aritu beharra izaten dute. Gizakien arteko harremanak komertzio edo elkartruke gisa ulertzen zituen Koltesek. Giza kondizioari buruz zuen ikuspegiak idealismotik ez zuen askorik, hortaz. Arrazakeriaren salaketa ere, estalita edo modu agerian, etengabe egin zuen idazle frantsesak. "Konbat" horren adibide da .


BORROKA HASTERA DOA


Zorua are ilunez estalita dago. Aretoaren alde batean oholtza badago ere, emanaldia hasi aurretik arez betetako zirkuluaren inguruan esertzeko eskatzen zaio publikoari. Behin denak, kuriositateak jota, aulkietan eserita daudenean, proiektore batek argazki erraldoiez estaltzen du aretoa. Argazki abstraktuak dira, baina guztiak ere Afrika iradokitzen dutenak.
Pertsonaiak ikusleen artetik irteten dira, konplizeak bilatzen ari balira bezala. Konbatea hastera doa.
"Hasieratik irudikatu nuen muntaia borobiltasun horretan", dio Panerak, "Obrari giro berezi bat eman nahi izan diot, ikusleak eszena parez pare bizi ahal zezan. Gutxitan izaten baita horretarako aukerarik". Carlos Panera berak sortutako eszenografiak eta Javi Ulla eta Eneko Llorentek diseinatutako argi eta ikus-entzunezko espazioak ziztu batean girotzen du antzokia.
Pertsonaien arteko talkak dira "Konbat" antzezlanaren motorra. Hitza da eurek defendatzeko edo erasotzeko duten tresna bakarra. Eginiko zauriak, labanaz eginikoak baino sakonagoak dira, ordea. Horn, Cal, Albury eta Liona pertsonaiek, gertaeren poderioz, ikuskizunaren hasieran zirena izateari utziko diote poliki-poliki. Halaxe esaten dio Cal gazte arrazistak ilusioz beterik datorren Lionari: "Afrikako doinuak ez dira danbor doinuak. Afrikako doinuak, guretzat, haizegailuaren eta karta-jokoaren soinuak dira". Kolono askorentzat Afrika ez zen izan amestutako lurraldea.
Maskaradaren azken urteetako joerari jarraituz "Konbat"en gaztelerazko bertsioa prestatzeari ekingo dio orain. Aktore taldea ezberdina izango da, "aktore berak halako testu zail bat bi hizkuntzetan lantzea oso gogorra delako". Zailtasunari erronka artistiko gisa aurre egitea erabaki zuten taldekideek: "Bi aktore talde sortu eta bi ikuskizun ezberdin aurkeztuz". Hala, maiatzean Bilboko Arriaga Antzokian gazteleraz estreinatuko den "Konbat" antzezlanak eszenaratze oso ezberdina izango du: "Gaztelerazko bertsioa modu konbentzionalagoan muntatuko dugu. Euskarazkoa leku alternatiboetan egingo dugu, ikuslearengandik gertu egon gaitezkeen lekuetan. Gaztelaniazkoa, aldiz, antzokietan"

Manex Fuchs: «Zubi anitz oraindik ere ez dira eginak antzerki munduan»
Bordelen ikasten ari zela lagun batzuekin Le Petit Theatre de Pain taldea sortu zuen baxenafar honek. Ordutik zortzi bat antzerki ikuskizun atondu ditu Larresoron egoitza duen konpainiak. Antton Luku antzerki idazle eta aktorearen lanak eszenaratzea xede duen Hiru Punttu taldean ere aktore aritzen da, euskara hutsez. "Bidean eskuin-ezker anitz" izan dituela aitortzen duen arren, antzerkia hesteetan barrena sartua duela bistan da.

Hego eta Ipar Euskal Herriko antzerkigintzek ezagutzen dute elkar?
Euskal Herrian zubi anitz oraindik ere ez dira eginak antzerki munduan, eta lotura eskasian gabiltza. Beste sail batzuetan, bertsolaritzan edo dantzan, loturak badira, badute halako egituraketa bat aski aitzinatua. Antzerki mailan oso gutxi baina. Harremanak ere, aktore mailan edo difusio mailan, oso urriak dira. Iparraldean ez ditugu ikusten Hegoaldeko antzerkiak eta Hegoaldean Iparraldekoak ere izugarri gutxi. Taldeetan ere jendeen arteko trukaketa gutxi izaten dira.

Maskaradarekin lan egitean, zein zailtasun izan da nabarmenena?
Hizkuntzarena gainditu beharreko traba izan da. Nik, Iparraldekoa izaki, "r" guztiak modu batera esaten ditut, eta azentua ere ezberdina dut. Hala mantenduz gero, nahi ez genuen zentzu bat hartuko zuen pertsonaiak. Bakarti litzateke besteen artean. Horregatik Hegoaldekoen ahoskatzeko moldera egokitu behar izan dut. Nire kapitalerako bidaian, Bilborakoan, banekien nireak nituen gauza batzuk bidaia-poltsan utzi beharko nituela.

Hegoaldeko aktore asko Madrilera joaten da lan bila, Iparraldekoak, aldiz, Parisera?
Egia errateko, Iparraldean dauden aktoreak ez dira milaka eta orain arte gehienak hemen gelditu dira, hemen zerbait egiten saiatuz. Bordelen ikasten ari ginela, nabaritu genuen bai halako joera bat, baina tira, guk beti taldearen aldeko hautua egin izan dugu. Antzerkia lan kolektiboa eskatzen duen arloa delako dugu gustuko. Beraz, ez dut Parisrta karrera baten bila joaten dena kritikatzen, baina guk beste logika batean sinesten dugu.

Antzez estilo ezberdina al daukagu Hegoaldean eta Iparraldean?
Badaude ezberdintasunak, baina nik ez nuke esango Hego edo Iparraren artean banatzen direnik. Antzez estilo ezberdina darabilte taldeek euren artean, eta era berean, aktore bakoitzak bere eredua du

Hitzetik dator berrikuntza
Bernard Marie Koltes idazle frantsesarentzat (1948-1988) hitza zen antzerkiaren lanabes ia bakar eta garrantzitsuena. Arbuiatu egiten zituen antzerkian maiz erabiltzen diren hainbat baliabide konbentzional: denboraren jauziak, iluntasunen erabilera eta dekoratuaren aldaketa arbitrarioak, esaterako. XIX. mendetik ia erabiltzen ez ziren hiru unitateen defentsa egin zuen (espazioa, denbora eta akzioarena, hain zuzen). Hartara, bere lan gehienetan denboraren garapen lineala mantentzen da hasieratik amaierara. "Zineak eta eleberriak bidaiatu egiten dute", idatzi zuen, "antzerkiak, aldiz, oinak zoruaren gainean mantentzen ditu".

Besteen artean "Quai Ouest", Roberto Zucco eta Dans la solitude des champs de coton antzezlanak idatzi zituen, eta bere lana hogeita hamar hizkuntzatara itzulia izan da. XX. mendeko Europako antzerkiaren egile berritzaileenetakotzat hartzen da gaur egun.
Koltesek antzerkigile garaikideen aldeko apustua egin behar zela uste zuen: "Betiko antzerkigileak miresten ditut, eta asko ikasi dut beraiengandik. Baina uste dut hobe dela autore garaikideen lanak muntatzea, dituzten akats guztiekin, Shakespeareren hamar obra muntatzea baino"


Azkenak
Sail Ofiziala. Klausurako filma
Eta igande euritsu, erromantiko eta negartia iritsi zen

Eta hori, larunbata zela atzo, eta ez igandea. Kosta zitzaion egunari argitzea, aurreko egunetan baino dezente jende gutxiago zebilen kalean, eta presa gutxi nabari zen. Batzuk laster batean bai, Kursaalera eta Victoria Eugeniara gerturatu zirela, lehen areto horretan ematen... [+]


2024-09-29 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. Azken eguna.
Ezer gutxi kontatzen duten isiluneak


Aktore onenaren saria, Patricia López Arnaizentzat

Patricia López de Arnaiz gasteiztarrak aktore onenaren sari nagusia irabazi du Donostiako 72. Zinemaldian, Pilar Palomerok zuzendu duen 'Los destellos' filmean egindako lanagatik.

Eider Rodriguezen 'Bihotz handiegia' liburuko lehen narrazioan... [+]


Zezenaren tortura babesten duen dokumentalak irabazi du Zinemaldiko Urrezko Maskorra

Andrés Roca Rey toreroaren egunerokoaren hainbat pintzelkada ematen ditu Tardes de soledad zintak, besteak beste, hotelean eta hoteletik zezen-plazarako bidean eginiko elkarrizketak edo janzte aldiko uneak, eta plazan zezena nola sufriarazten eta hiltzen duen erakusten... [+]


2024-09-28 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia. 8.eguna
Ez dut sekula pelikulekin negar egiten


Sail Ofiziala. 8.eguna
Sinets nazazu


Elon Muskek bilatzen ditu Trumpen botoak AEBetako estatu giltzarrietan

Munduko gizon aberatsenetakoa den Elon Muskek bultzatzen du America Pac ekimen politikorako batzordea, The Guardian-ek jakinarazi duen arabera. Bere zeregina da AEBetako hainbat estatu giltzarritan Donald Trump-entzat botoak biltzea.


700 hildakotik gora Libanon eta Israelen lurreko erasoa gero eta gertuago

Israelek jarraitzen du Libanoko hegoaldeari eta Beiruteko hainbat auzori airez eraso egiten eta, nazioarteko eragileen deiak gero eta handiagoak badira ere, oraingoz ez da su-etenerako aukerarik ikusten.


2024-09-27 | Gedar
Palestinako Agintaritzak erresistentziaren kontra betetzen duen lana salatu dute berriz milizianoek

Palestinako Agintaritzaren segurtasun-indarrek rol aktiboa dute erresistentziako kideen kontra: jazarpena, lapurretak, boikotak eta abar aipatu dituzte, beste behin ere.


Anglosaxoi hitza arrazista da?

Nottinghameko Unibertsitateak Anglosaxoiei eta Vikingoei buruzko Ikasketak masterrari izena aldatu dio: Ingalaterrako Goi Erdi Aroko Ikasketak. Cambridgeko Unibertsitateko Anglo-Saxon England Journal aldizkariari ere izen aldatu zioten lehenago: Early Medieval England Journal... [+]


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1870eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


2024-09-27 | Ahotsa.info
Urtarrilaren 11n izanen da presoen etxeratzeko ohiko hitzordu nazionala Bilbon

Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.


Eguneraketa berriak daude