ANDONI ITURZAETA: "IBARRETXEREN PLANAK EZ DU EUSKAL GATAZKA KONPONDUKO"


2021eko uztailaren 16an
Andoni Iturzaeta

Azkenean lortu da EAJ eta EAren arteko koalizioa datozen udal eta foru hauteskundeetarako. Hala ere, zuen alderdiko batzar nazionalean %20 kontra azaldu da...
Gazte Abertzaleak (GA) taldetik beti egin dugu gure proiektuaren aldeko apustua. Herri honetan erreferente edo alternatiba abertzale eta ezkertzale ezberdin bat egotea beharrezkoa dela uste dugu, lurraldetasunari edo autodeterminazio eskubideari buruzko ikuspegi propioak izango dituena. Dena den, gaur egungo egoeran, bigarren trantsizio baten atarian egon gaitezkeenez, koalizioa tresna baliagarria iruditzen zaigu. Denbora luzez ari gara Estatutoarekin naziogintzan aurrerapausorik eman gabe eta orain aukera berri bat ari da zabaltzen. Gainera, gaur egungo EAJ eta duela hamabost urtekoa ezberdinak dira eta ez du zerikusirik gaur egun Ibarretxek esaten duenak Ardanzak esaten zuenarekin. Beraz, gure burua abertzaletzat daukagunok ahalegin garrantzitsu bat egin behar dugu eta niri, pertsonalki, gustatuko litzaidake koalizio honetan beste sektore eta pertsona batzuk ere egotea.

Zuek EAren proiektuak autonomoa behar duela azpimarratu duzue.
Bai, baina egoerak koaliziora eramaten gaitu gizarteak ere hala eskatzen duelako, eta guk ez dugu asmo hori hutsean utzi nahi horren aldeko apustu garbia egin ez dugulako. Gurean eztabaida zabalagoa egon izana normala da. Azken finean EAJ alderdi hegemonikoa da. Haatik, jeltzaleen artean ere eztabaidak izan dira hauteskundeei begira eta hor dugu, adibidez, Josu Bergara eta Jose Luis Bilbaoren arteko auzia. Ika-mika guzti horren atzean EArekiko hartu beharreko jarreraren inguruko elementuak ere izan dira. EAko jende gehienak uste dugu gure proiektua beharrezkoa dela herri honentzat eta, horren frogatzat, hor dugu azken 15 urteotako ibilbidea. Autodeterminazioaren alde egiteagatik kanporatu gintuzten Eusko Jaurlaritzatik Ardanzaren lehendakaritzapean eta orain EAJk ere apustu bera egiten du. Gure ekarpena garrantzitsua izan da horretarako. Alderdi txikia gara eta sekula ez zaigu gure lana eskertuko baina kontzientzia lasai daukagu jakin badakigulako herri honetako alderdi hegemonikoarengan eragina izan dugula, akuilu lana eginez. Hala ere, orain normala da koalizioaren aurreko nolabaiteko beldurra egotea, gizarte mediatiko batean bizi garenez gure alderdiaren proiektua garbi azaltzea zailagoa izaten baita honelakoetan. Gainera oso politak ez diren urratsak egin ditu EAJk prozesu honetan, Donostiako alkatetzarako hautagaia gurekin hitz egin aurretik aurkeztea kasu.

GAren ikuspuntutik, hurbilago sentitzen zarete Aralarretik EAJtik baino?
Guretzat erosoena abertzale guztien arteko koalizio bat osatzea izango litzateke, Batasuna kanpoan utzita ez dituelako gutxieneko baldintza batzuk betetzen. Lizarra-Garazin argi utzi genuen baldintza batzuk betez gero prest geundela bidea elkarrekin egiteko, baina egun egoera oso bestelakoa da. Aralarren kasuan, indar ezkertzale eta soberanisten arteko harremana bultzatzea beharrezkoa da, EAJ hain hegemonikoa ez izateko eta ñabardura sozialak ere lehenesteko. Baina errealitatea beste bide batetik doa eta EAJk aurrebaldintza bezala jarri zigun eurekin koalizioa egiteko lehenik Aralarrekin kontaktu guztiak hautsi behar zirela. Alabaina, ez nuke baztertuko epe ertainera abertzale eta ezkertiarrek osatzen duten espektro hori batu ahal izatea, esparru hori besteak baino zatikatuago baitago gaur arte. Mesfidantza handia dago. Aralar bera datorren lekutik dator eta asko demostratu behar du. Ausardia erakutsi du Batasunatik aldendu delako baina gauza asko dauzka definitzeke. Dena den tristea da hauteskundeei begirako harremanekin EAk eta Aralarrek eman duten itxura, elkarri mokoka ibiliz.

Alternatiba ezkertzaletzat jo duzu EArena, baina Jaurlaritzarena politika neoliberala dela esan berri du ELAko idazkari nagusi Jose Elorrietak. Zer irizten diozu?
Kritikak ondo hartu behar dira beti baina kontuan hartu behar da gurea alderdi txikia dela eta koalizio bateko kide garela. Negoziazioetan amore ematen jakin behar da eta zenbait planteamendu bazter utzi behar izaten dira. Gobernu batean sartzen zarenean arduratsu jokatzen jakin behar da. GAk badu bere ponentzia soziala eta bertan islatzen dira gure egitasmoak baina horiek ehuneko ehunean betetzen ez direlako ez dugu Jaurlaritza utziko.

EAko botoemaileek ulertzen al dute zuk aipatzen duzun ezkerreko izate hori?
Beharbada botoemaileek hobeto ulertzen dute eta barneratuago dute izaera hori alderdi barruan EAJtik etorri ziren askok baino. Guri boza ematen digunak badaki alderdi gaztea eta sentsibilitate ezkertiarragokoa garela. Azken finean, EAJ zatitu zenean, batzuk Garaikoetxearen lidergoagatik joan ziren, beste batzuk haserre baten ondorioz... baina izan ziren esparru sozialdemokrata batera igaro nahi zutenak ere. Hori beti gertatzen da horrelakoetan. Hala ere, gure alderdiaren estatutoetan argi dago alderdi sozialdemokrata eta independentista garela eta 1986tik aurrera sartu garenok eta EAJn sekula egon ez ginenok ardatz horiek oso argi ditugu. GAren errealitatea horren isla da.

Bigarren trantsizioa deitu duzuna Ibarretxe Planaren bitartez gauzatu nahi da. Balioko al du beste agertoki batera igarotzeko?
GAkook aurrerapauso handia dela uste dugu. Aberrigintzari dagokionez, azken 15-20 urteotan izan den geldialdi politikoa gainditzeko balio dezake. Baina hor kontuz ibili behar dugu, Ibarretxek esandako zenbait gauza gero beste jeltzale batzuk leundu baitituzte. Egitasmo hori aurrera egiteko interesgarria bada ere, ez du balio indarkeriarekin amaitzeko eta ezta gatazka politikoa gainditzeko ere, eta beraz ez du elkarbizitza bideratuko. Indarkeriarekin amaitu nahi bada berori baliatzen dutenen argudio guztiekin amaitu behar da. Adibidez, Nafarroaren eta Iparraldearen kasuan Ibarretxeren planak ez du soluziobiderik jartzen. Herri honetan gatazka identitario bat daukagu. Hori ez da Errioxa edo Landetan gertatzen baina bai, aldiz, Zuberoan, Lapurdin, Gipuzkoan, Bizkaian, Araban edo Nafarroan, nahiz eta intentsitate ezberdinarekin izan. Egoera hau gainditzekoa prozedura demokratikoa soilik izan behar den argitu behar da, demokratiko legez gehiengo eta gutxiengoen jokoa edo borroka hartzen badugu. Testuinguru zehatz horretan badu zentzua Ibarretxeren egitasmoak. Baina guk bestelako irakurketa egiten dugu, identitate gatazka bat dagoenean elkarbizitza bideratu nahi bada, gatazkari bere osotasunean heldu beharko zaiolako. EAEn autodeterminazio eskubidea izatea ondo dago, eta beharrezkoa da, baina plan honek ez du gatazkaren osotasuna hartzen, agian Espainiak kritikatu ezingo duen bide demokratiko metodologiko horretatik jo nahi delako. Baina hori ez da errealista, Nafarroan eta Iparraldean gatazkak bere horretan jarraituko duelako. Beraz, hausnarketa sakonagoa egin behar da. Autodeterminazio eskubidea prepolitikoa da eta guk aukera izan behar dugu hortik abiatuta euskal lurralde guztietako egoera aldatzeko. Lehendakari batek, abertzalea izanda, ezin du esan ez duela ezer egingo Nafarroan eta Iparraldean horretarako legitimitaterik ez duelako. Guk ezin dugu hori onartu.

Posible ikusten duzu horrelako prozesu bat ezker abertzalearekin batera gauzatzea?
Egia esan ez dut horretarako borondaterik somatzen, ez ezker abertzalean ezta beste esparru batzutan ere. Konfrontazio egoera nazkagarri eta nekagarri batean bizi gara eta zaila da hori gainditzea. Ez dut uste 1998ko giro hura berpizteko gauza handirik egiten ari denik, ez euren aldetik eta seguruenik ezta besteon aldetik ere. Azken finean, gobernu batean parte hartzen duzunean ardura ere zure gain hartzen duzu eta, adibidez, manifestazio bat debekatzen denean, nahiz eta barne sailburua EAJkoa izan, gu ere hor gaude. Horrelakoek ez dute elkar ulermena errazten baina argi dago ezker abertzaleak ere urratsak egingo balitu gatazka egoera gainditzeko aukera gehiago egongo litzatekeela.

Batasunaren ilegalizazio prozesua dela eta, agian bozetara aurkezterik izango ez dutenez, beharrezko ikusten al duzu haiei zuzendutako nolabaiteko keinuren bat egitea?
Batek keinua egiten duenean askotan besteak ez du behar bezala ulertzen. Elkarren arteko ulermena ahalbidetzeko borondatea behar da. Ilegalizazioarekin etor daitekeen panorama oso latza izango da. Salagarria dena ekintza da eta inola ere ez ideiak. Jaurlaritzaren eskutik Batasunaren inguruari keinu bat egitea ona litzateke baina beste aldetik ere erantzuna jaso beharko luke, bestela ezinezkoa baita horrelako zerbait gure jendeari azaltzea. Ezker abertzaleak guk baino hausnarketa sakonagoa egin behar du. Ez guk esaten dugulako, abertzaletasunaren errealitateak horretara bultzatzen duelako baizik. Hiritargoak hori eskatzen dio eta autokritika egiteko gaitasun pixka bat azaldu beharko lukete. Zergatik joan zaie Aralar, zergatik hautsi da Abertzaleen Batasunarekiko elkarlana, zergatik urrundu zaizkie Zutik eta Batzarre? Batasunakoek gauza askotan arrazoia izan dezakete, ilegalizazioaren auzian esaterako, baina autokritika puntu bat falta zaie. 1998an frogatu zen armarik gabe posible dela aurrera egitea. Horretaz jabetu behar dute.

Gazte taldeen arteko komunikazioa alderdien artekoa baino errazagoa al da?
Guk baditugu harremanak Gaztedia Sozialistekin, EGIrekin, Ezker Batuko gazteekin... baina, orohar, gazte taldeen artean ez dago harreman gehiegirik bakoitzak baduelako lan nahikoa berea iraunarazten. Hala ere, egia da zenbait gazte talderekin harremana errazagoa dela alderdi batetik bestera egiten denean baino. Gaztedi Sozialistak, esaterako, autodeterminazioaren eta euskal gatazkaren inguruan bere alderdiaren oso bestelako jarrera erakutsi du beti eta hori elkar ulertzeko baliagarria izan daiteke. Asko dago eurekin hitz egiteko. Laster gure XV urtemuga betetzen dugu eta, horren haritik, Ibarretxeren Planari zuzendutako gure proposamena mamituko dugu. Seguru nago PSE-EEko gazteak guk aurkeztutako ñabardurekin puntu askotan bat etorriko direla


Azkenak
Urruñako emakumeak, matxino eta biktima

Urruña, 1750eko martxoaren 1a. Herriko hainbat emakumek kaleak hartu zituzten Frantziako Gobernuak ezarritako tabakoaren gaineko zergaren aurka protesta egiteko. Gobernuak matxinada itzaltzeko armada bidaltzea erabaki zuen, zehazki, Arloneko destakamentu bat. Militarrek... [+]


Irakasleen mezua familiei: “Grebaren arrazoiak ez dira ekonomikoak bakarrik”

Aiaraldeko hainbat irakaslek mezua igorri diete ikasleen guraso eta familiei, dagoen informazio zurrunbiloan, grebarako arrazoiak modu pertsonalean azaltzeak euren borroka eta lanuztea hobeto ulertzeko balioko dielakoan.


Fernando Valladares:
“Oparotasuna zer den birdefinituta, ulertuko dugu zer dugun irabazteko”

Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen gaietan Espainiako Estatuko ahots kritiko ezagunenetako bat da. Urteak... [+]


Historia militarraren kontra, eta alde

Ezpatak, labanak, kaskoak, fusilak, pistolak, kanoiak, munizioak, lehergailuak, uniformeak, armadurak, ezkutuak, babesak, zaldunak, hegazkinak eta tankeak. Han eta hemen, bada jende klase bat historia militarrarekin liluratuta dagoena. Gehien-gehienak, historia-zaleak izaten... [+]


2025-02-26 | Elixabet Etchandy
Martxoaren 8ko, emazte langileak lehen lerrora!

Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]


2025-02-26 | El Salto-Hordago
Lanaren Ekonomia
Itunpeko eskolen gainkontzertazioaren aurka eta hezkuntza publikoaren aldeko borroka

Euskal hezkuntza sistemaren itunpeko eskolen gainkontzertazioa eta zentro pribatuen umeak hartzeko gaitasuna beherakada demografikoari eta biztanleriaren klase osaketari egokitu behar dira.


Bilboko kultur zerbitzuen pribatizazioaz hausnarketa partekatua sustatu nahi dute liburuzainek

Bilboko Udalak zerbitzu publikoak pribatizatzen jarraitzen duela salatu du Bilboko Liburuzainen kolektiboak, besteak beste, kulturari loturiko zerbitzuak. Horren harira, mahai-ingurua antolatu dute martxoaren 3an Bidebarrieta liburutegian, Kulturaren pribatizazioa izenburupean.


Iruñeko Geltokiko EKOmerkatuak bost urte beteko ditu larunbatean

Martxoaren 1ean ospatuko du NNPEK-k urteurrena argazki erakusketa eta txalaparta ikuskizun batekin.


2025-02-26 | Roser Espelt Alba
Trumpen ispilua

Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]


Musker eta Tranpa

Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]


2025-02-26 | Ane Labaka Mayoz
Hatza ezpainetan

Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]


2025-02-26 | Bea Salaberri
Bretoiera

Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]


2025-02-26 | Mikel Zurbano
DeepSeeken astindua

Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]


Jaurlaritzarekin izandako ika-mikaren biharamunean, hezkuntza publikoko irakasleak greban dira berriz

Grebaren bezperan Hezkuntza Sailak “edukirik gabeko” mahaia deitu zuela eta sindikatu deitzaileak “errespetatu gabe” akordioa “antzezteko” gutxiengoa duten sindikatuak “erabili” nahi izan zituela salatu ostean, beste bi greba... [+]


Karlos Zurutuza
“Idaztean, lehentasuna da elkarrizketatua bizirik ateratzea”

Karlos Zurutuza (Donostia, 1971), kazetari ezaguna da ARGIAko irakurlearentzat, elkarrizketa eta erreportaje ugari egin baititu aldizkari honetan. Atzerriko gatazka guneetako bizipenak ekarri ohi ditu berarekin: Kurdistan, Balutxistan, Iran... hamaika leku landu ditu, batez ere... [+]


Eguneraketa berriak daude