GOROSTIAGA MENDIA, LEGAZPIARRENTZAT KOROSTI


2007ko otsailaren 21ean
Seguru asko inor gutxik hartuko du aintzat hemen proposatzen den ibilbidea. Gorostiaga mendia -Legazpin gehienek Korosti esaten diote, edo Gurutzea- ez da mendi polit horietakoa. Baditu harizti eta pagadiak, baina baita pinu-sail galantak ere, eta tontorrean antena erraldoi bat. Bere jakineko pista ere badu, tontorreraino. Ez da paraje idilikoa.

Legazpiko mendi bisitatuenetakoa da, herriko gurutzea bertan dagoenez. Legazpiarrek sarri egiten diote bisita, gainontzeko herrietakoek ez asko. Gurutze horren historia, Euskal Herriko beste mendi-gurutze askoren antzekoa da. Leon XIII.a Aita Santuak erabaki zuen XX. mendeari ongi etorri kristau egokia emateko komeni zela tontorretan gurutzeak ipintzea. Eta Legazpiko hau, Antzuolako Udalak proposatu eta gero egitea erabaki zen. 1901ean hasi ziren lanak, eta hurrengo urtean bukatu.
Gaurko begiekin begiratuta, munta gutxikoa dirudi eraikuntzak. Areago, aldamenean hiru aldiz luzeago den antena edukita. Baina, begiak beste nonbaitera zuzendu eta gero, hain zuzen ere 1901eko agiri idatzietara, jakin dut gurutzea neurri oso sinbolikoekin egin zela. "Jainkoak Gizon eginak mundu honetan pasa zituen urteen arabera" diseinatu zen: "Gurutzeak 33 oineko altuera izango du. Neurri horretatik, %33 hartuko du beso edo punta bakoitzaren hedadurak; puntek berek, berriz, 33 hazbeteko lodiera izango dute. Oinarri baten gainean ipiniko da, zeinek 33 dm-ko diametroko hondoa eta 33 cm-ko garaiera izango baititu. Neurri bereko zabaleran, biribilerako pasillo bat izango du, eta itxitura bat inguruan, 33 cm-ko oinarrikoa". Hor aipatzen diren oin horiek 0,27 metrokoak dira, eta hazbeteak 0,023 metrokoak.
Luis Pedro Peña Santiago mendizale idazleak herentzia aberats askoa utzi zigun, eta tartean esamolde arrakastatsu hau: "mendi humanizatua". Gorostiagan ere han-hemenka badaude gizakiaren arrastoak -pista eta pinudiak ez ezik baita uso-postu batzuk ere- baina baso-basoa ere bada alde gehienetan; ez dago baserririk, txaletik.
Hara igotzeko, Legazpiko San Martin auzora joan behar da lehenbizi. Eta berau San Ignazio auzo ondoan dugu. Handik gora, pista zabal-zabala abiatzen da. Etxeak bukatzen diren puntu hartatik gertu -Buskabaso esan ohi zaio tokiari- estimu handiko iturria zegoen, metal-ura, sulfuroso samarra gainera, ematen zuena. Orain ere han dago iturria bide ondoan, baina bukatu da estimazioa. Orain jendea ez da joaten iturrira, eta badaki osasunerako metal-urok ez direla egokienak.
Kaskoa atzean utzi eta ordu eta erdi aski da tontorra zapaltzeko. Bidean ez dago zelaigune handirik, gehiena aldapa nahiko pikoa da. Azken ordu erdian-edo, egin daiteke pista utzi eta bidezidorrera jo. Segituan antzematen zaio, ondo zapaldutako bidexka baita.
Mendi gainean, esan bezala, gurutzea eta antena erraldoia ditugu. Eta bien artean aldare bat bere porlanezko estalpearekin, non Agorreko Santikutzetan meza ematen den. Sasoi horretan, irailean, igoera eta erromeria izan ohi da paraje honetan. Behin haraino joanez gero, merezi du gurutzean dauden idazkiak irakurtzea. Bata, euskarazkoa, Gipuzkoako erdigunera begira jarri zen, bestea, gaztelaniazkoa, Espainiakora. Honela dio lehen testuak: Aita Santu Leon XIII-en desio biciari jarraitu nairic Legazpico elistarrak jartzen dute gurutze au, XX-go guizaldiaren asiera eta oroimengarritzat. íVici bedi Jesus!".
Gaur ikusten dugun gurutzea berrituta dago hala ere. 1949an egin zen zaharberritzea. Harriak lehengoak dira, baina muturreko burdina, herdoilduta zegoenez, kendu eta berria jarri zen, altzairuzkoa.
Gorostiagatik Arrolamendi aldera egin daiteke. Horixe da behintzat legazpiarrok izaten dugun joera. Beraz, Antzuola eta Urretxu-Zumarraga lotzen dituen Deskarga mendateruntz zuzendu daitezke pausoak. Bidezidor ondo-ondoan historiaurreko tumulu batzuk ditugu: batzuk Arrolamendi I, II eta III izenez ezagunak, beste bat herritarrek aspaldi izen tipiko batekin bataiatutakoa: Jentiletxe. XX. mende hasieran Saturnino Telleria "mediku zaharrak" egin zituen aurreneko lehenengo indusketa-lanak, hezur bat edo beste eta errautsak topatu omen zituelarik. Gero, Jose Migel Barandiaranek ere jo zituen begiz, eta 1950. urte aldera egin zituzten Aranzadi elkarteko lagunek (Jesus Altunak-eta) lehenengo bisitak eta lanak. Lursail haien jabeen baimena behar zen indusketak egiteko, eta Lakiola Haundi baserriko Agustin Ibargurenek baldintza hau jarri zuen: arkeologoek altxor "modernoago" bat topatuz gero, parte bat berarentzat behar zuela. Aranzadikoak, ados; beraiek oso bestelako arrastoen bila zebiltzala. Baserritar hark entzuna zuen Independentzia Gerrakoan frantsesak sarri ibili zirela inguru hartan, eta muino estrategiko haietako batean bitxiak eta diruak ezkutatu zituztela. Pasadizo hau Eugenio Agirre Odria legazpiar historialariaren "Historias, mitos y leyendas" liburutik hartu dut.
Arrolamenditik aurrera Lakiola baserrietara jo daiteke, beti ere Deskarga aldera joango bagina bezala. Inguru horietako pinudiak gauza nahiko berria dira; orain mende laurdenera arte, ia erabat txilardia izan zen Arrolamendi. Zenbait baserrik bere txabola zeukaten eta artaldeek bertan pasatzen zuten uda partea.
Gas-bidea izango dugu bide. Eta Lakiola baino lehenago, oroitarri bat, gogorarazten duena 1910eko gertaera mingarri bat. Urte hartan, hantxe, hil zen Julian Lizaur 18 urteko mutil baserritarra, elurteak harrapatuta. Juan Pedro Erostegirekin joana zen Zumarragara arkume batzuk saldu nahian eta, bueltan, Oñatira bidean, zorigaitza gertatu. Ekaitzaren arriskuaz jabetzean, eztabaidan hasi eta banandu egin ziren bi gazteok; Juan Pedro Deskarga eta Antzuolatik joan zen, eta bizia salbatu; Julianek, komeni ez zen bidea aukeratu zuen.
Aurreraxeago, Legazpiko ikastolak eraikitako Kimu Berri aterpea. Asteburuetan, mendizaleek han izango dute beheko sua, salda eta jateko zerbait, ikastetxeko gurasoek prantatuta. Behin hura igaroz gero, Lakiola baserrietatik Legazpira besterik ez da falta. Lau orduan legazpiarren bazter kuttunetako batzuk bisitatu ditugu

Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Eguneraketa berriak daude