MENINA GARAIKIDEAK

Madrilgo Alcazar-eko egoitzaren erdian Margarita infanta dago. Alde banatan Isabel Velasco eta Agustina Sarmiento «meninak» daude, Margarita haurraren laguntzaileak (XVII. mendean jatorri portugeseko hitz hau erabiltzen zen laguntzaile hauek izendatzeko). Sarmientoren ondoan Maria Barbola eta Nicolas Pertusato nanoak jolasean dabiltza eta, hauen oinetan, mastina lo dago. Hauen atzean, itzaletan, Marcela de Ulloa eta oraindik identifikatu ez duten beste pertsonaia bat daude. Ezkerrean Velazquez bera mihise handi batean lanean ari da. Irekitako atean Jose Nieto de Velazquez dago eta hormako ispiluan Felipe IV eta Austriako Marianaren isla ikus daiteke.

1656an Velazquezek «Meninak» margotu zituenetik, denetik esan da maisu lan honen inguruan. Palominoren esanetan, koadroa «egia da, ez pintura». Luca Giordanok aldiz, «pinturaren teologia»tzat jo zuen. Eta Teofilo Gautier-ek galdera hau bota zuen koadroaren parean jarrita: «Non dago koadroa?». Elementu artistiko, konpositibo eta estilistiko guztiak behin eta berriro izan dira aztertuak. Interpretazioak esparru guztietatik etorri izan dira: ikuspuntu matematikotik (Alpatoff), politikotik (Emmens, Salas, Brown) eta baita astrologikotik ere (Campo eta Francés).

Menina berriak.

Oraingoan artearen historia unibertsalaren ikono garrantzitsuenetakoa bilakatu den koadro honen interpretazioa ia 50 artistek egin dute, hobekien ezagutzen duten hizkuntzan: euren artelanen bidez. Eta horrela sortu da «Bestelako Meninak» erakusketa, hilabete hauetan Donostiako Kubo aretoan ikusgai ipini dutena. Hirugarren munduko komunitateen garapenerako lanean ari den Woman Together erakundeak luzatu zuen «Meninak»en bertsio gaurkotu eta propioak egiteko deia, eta mundu guztia zeharkatu nahi duen erakusketa ibiltariaren etekinak Catamarca, Jujui eta Chiapaseko emakume artisauei bideratuko zaizkie.
Eta, dirudienez, artistentzat inspirazio iturri egokia izan da Velazquezen lana. Erakusketan bere lan bat paratu duen Ignacio Burgosen hitzetan, «Meninak bezalako ikono unibertsalak hausnarketarako bide ematen die artea eratzen duten atal nagusiei: giroa, espazioa, argia eta kolorea».
Horrela, artistek euren ikuspuntu partikularra eta gaurkotua erantsi diote klasiko honi. Manolo Valdesek Pop Art ukitua eman dio; Alberto Schommerek Margarita infanta lebitatzen ipini du, gainerakoa bere horretan utzita; Cristobal Toralek XVII. mendeko eszena XX. mendeko ekipaiaz bete du; Paloma Navaresek aldiz, beste pertsonaia guztiak jarri ditu mugimenduan, Margarita geldirik mantenduz; Eduardo Txillidak Donostiako badia erantsi dio; Llamazaresek soka eta linua eta elementu mekanikoak erabili ditu; Dora Salazarrek azken urteetan bere lanean ohiko bilakatu den kobrezko haria; Ouka Lelek pertsonaia ezagunak erabili ditu bere konposiziorako, eta gero, ohi duen bezala, argazkia koloreatu egin du; Pepe Yagüesen lanean meninaren gona kaiola bihurtu da...
Nanda Botellak zera dio bere menina urdinaren inguruan: «Egunerokotasuna eman nahi izan nien meninei, irudi nagusia mugimenduz hornitu, arnasa bete-betean har zezan. Neure hizkeraren bidez artelan ordezko ezin hartaz pentsatzen dudana adierazi nahi nuen, eta bai gozatu ere hala egiten». Diego de los Riosek, berriz, horrela azaldu du bere «Infanta en Rosa» kolorez bete izana: «Arindu egin da garai hartako zurruntasuna».
Eguneratu egin dituzte «Meninak». Eta egunerokotasun horren lekuko garbia da Javier de Villotaren «Menina Prestige» eta honen gonaren azpian ikus daitekeen gorotz beltza, fuelaren kolorekoa.


Denok gara Velazquez.

Artistek gozatu dutela aitortzen dute eta bisitariak ere gozatzeko aukera du, eta ez soilik ikusle gisan. Ikustaldi gidatuez gain, tailerrak antolatu dituzte ikasleentzat zein familientzat. Haur eta nagusiek postal formatuan esperimentatu eta Velazquezen lanaren interpretazioa egin dezakete, modu horretan «Beste Menina batzuk» sortuz (izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko deitu 943 012400 telefonora)


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude