argia.eus
INPRIMATU
Hitz bitan
2021eko uztailaren 19a
- Lucia Lakarraren hitzak dira hauek «Euskaldunon Egunkaria»n jasoak: «Hamaika lehiaketa sortu dituzte. Dantzei ez zaie punturik eman behar, sentitu egin behar dira».
- Koldo Izagirrek «Hika»n: «Bertsolariak ditugun bitartean poeta ez da izango nazio errepresentantea, bertsolaria izango da. Galizian, eta Portugalen ere bai, poetek askotan pregoiak egiten dituzte. Gurean eremu hori bertsolariek hartua dute. Poetaren presentzia soziala beti izango da elitekoa edo antzekoa».
- Iñaki Martiarena «Mattin» marrazkilariak honakoa zioen «Aizu!»n: «Pobreen zinema da komikigintza».
- Anarik honakoa adierazi zuen «HABE» aldizkarian eginiko elkarrizketan: «Ez zait gehiegi gustatzen letrak gaztelaniaz esplikatzea. (...) Bizi guztia daramat frantsesez eta ingelesez kantuak entzuten, eta gustatzen zaizkit nahiz eta ez ulertu zer dioten hitzez hitz. Ez ote da hori hizkuntza minorizatuen konplexu bat? Ze ingelesek eta frantsesek ez dituzte itzulpenak jartzen beren diskoetan».