BATASUNAREN AURKAKO EPAIKETAN FROGARIK EZ
BATASUNAREN ilegalizazioa erabakitzeko egiten ari den epaiketaren lehenbiziko txanpan honek ETArekin zerikusia izateari buruzko frogen ahultasuna oso agerikoa izan da. Hala ere, Jose Maria Michavilla Espainiako Justizia ministroaren arabera, Batasuna ETA dela frogatzen ari da pixkanaka eta otsail bukaerarako edo martxoaren hasierarako Batasuna legez kanpo utzi dezakete epaileek. Komunikabideek ere gutxi erosi dute epaiketan, bezeroari sal dakiokeena oso indartsua ez delakoan seguruenik. Epaiketa honetan erostekoa dena, aldiz, salduta dagoen iritzia nahiko zabaldua dago euskal gizartean. Esanguratsua izan da, halaber, ELAren jarrera: legez kanpo egon edo ez, ELAk Batasunarekin harrema izaten jarraituko du.
GERNIKA DEIALDIAK AURRERA JARRAITZEN DU
EUSKARAREN munduko pertsona ugari izan da Iruñean Gernikako Deialdiarekiko atxikimendua erakutsi duen azken gizarte taldea. Era guztie- tako pertsonek egin zuten deialdia Gernikan eta harrezkero sektore desberdinetako pertsona ugarik eman dio atxikimendua «ezkertiar eta abertzale sentitzen direnei antolatzeko deiari».
ASTE HONETAN GAUZA LITEKE EAJ-EA KOALIZIOA
ASTE hau klabea izan daiteke EAJ eta EA hauteskundeetara nola aurkeztuko diren erabakitzeko, baina badirudi plaza batzuez gain, koalizioan aurkezteko akordioa nahiko zabala izan daitekeela. Ezker Batua, bestetik, udaletara ere Jaurlaritzaren egungo hirukoaren indarra eramatearen alde agertu da, eta PSE-EE ere hiruko horrekin bat eginez ikustea izango luke gustuko. Bitxikerien artean EA eta Aralarren arteko hika-mika txikia: Aralarren ustez balizko koalizioak aztertzeko hitz egiten aritu dira eta EAk gezurtatu egin du halakorik.
ZIGORRA ETA BERGIZARTERATZEA
ESPAINIAKO gobernuaren erreforma tartean, espetxearen funtzioa dela eta askok gero eta giro aproposagoa ikusten dute barrenak askatu eta espetxearen funtzioa bergizarteratzeko baino zigortzeko dela lasai esateko. PP inor baino erosoago sentitzen da eremu horretan, HAIZEAREN MENPE
Prestigeren fuel-olioak euskal hondartzak bapo zipriztindu ditu, eta zipriztin horiek hondamendi bihurtzearena haizearen menpe egongo da neurri handi batean. Itsasoan ahalik eta gehien hartzeko ahaleginak egiten ari dira, baina haizeak iraunkorki batera edo bestera egiten badu, Kantauri itsasoan zehar atzera aurrera dabilen orban multzo erraldoi hori gararazi dezakeen bitarteko guztiz eraginkorrik ez dago. Bistan da, PPren Gobernuak haizearengan utzi nahiko luke hondamendiaren errua, edota euskal presoen bizkar estali. Prestigek isurtzen duena gerarazten ez den artean, aldiz, ez dirudi PPk galipota gainetik kentzea erraza izango duenik.
baina PSOE eta beste batzuk ere ez zaizkio atzean geratzen. Bergizarteratzeaz mintzatzean, ordea, modu generiko batean egiten da, zehaztu gabe horrek euskal auziak eragindako presoei nola eragiten dien eta orain arte eremu horretan eraman diren politikek zer emaitza izan duten.
AJURIA ENEKO ITUNAREN 15. URTEURRENA IRAGAN DA
DUELA 15 urte sinatu zen Ajuria Eneko Ituna, urtarrilak 12 zituenean. Urte luzetan HBtik haratagoko esparru politiko osoaren erreferentzia gune garrantzitsuena izan ondoren, 97an ahitu zen inork arreta berezirik jarri gabe. Orain ere, bere 15. urteurrenean, eta bere garaian hainbeste garrantzi eman zitzaionean, guztiz oharkabean pasatu da data. Gogoratu den en artean da Jose Luis Zubizarreta, Ardanza lehendakariaren aholkulari ohia eta Itunaren bultzagile nagusienetakoa. ‘El Correo’n idatzitako artikulu batean dioenez, «gaur egungo politikan protagonista direnek ezin dute itun haren begietara begiratu inongo lotsarik sentitu gabe».