JOXEMI ZUMALABEREN ITZAL LUZEA


Joan den igandean hamar urte bete ziren Joxemi Zumalabe hil zela eta egun horretan «Euskaldunon Egunkaria» erosi zutenek euskalgintza eta herrigintzaren eragile honen biografia jaso zuten doan.

Lore Agirre liburuaren egileak 1988an ezagutu zuen Zumalabe, ARGIAn lanean hasi zenean. Orduan azaletik ezagutu zuen eta liburuari esker izan du sakonago ezagutzeko aukera. Bere bizitzaren garai ezberdinetan Joxemik gertu izan zituen 20 bat pertsona elkarrizketatu baititu egun «Euskaldunon Egunkaria»n diharduen kazetariak.
Familia donostiar, burges, euskaltzale eta abertzalea zen Joxemirena. Karmele Esnal andereñoarekin hasi zen ikastolan eta Elbira Zipitriarekin jarraitu. Batxilergoa euskaraz egin zuen Santo Tomas Lizeoan. Monzon, Txillardegi, Oteiza, Txillida eta kultur eta politika munduko hainbat pertsonekin harremana zuten zumalabetarrek. Giro berezian hazi zen, beraz, eta «gerora hori berarentzat altxor bat izan zen», Lorea Agirreren esanetan. «15 edo 16 urterekin dagoeneko argi zuen euskararen aldeko kontzientzia».
Oso gaztetik hasi zen, hortaz, euskalgintza eta herrigintzan lanean, «ikuspuntu ezkertiar batetik gainera». Agirrek dionez, «euskalgintzan eta herrigintzan bezala, bere bizitza pertsonalean ere koherentea izan zen pentsamendu ezkertiar horrekin». Ideiak oso garbi omen zituen beti eta analista sakona baino gehiago, intuizio handiko pertsona zen.
Ezagutu zutenek lagunak egin eta mantentzeko gaitasun berezia zuela diote, pertsona goxoa eta lagunkoia zela. 80ko hamarkadaren lehen urtetan ARGIA oso egoera kaxkarrean zegoen. Prentsa elebiduna modan zegoen eta euskara hutsezko aldizkaria erabat baztertuta. «Argieroek» (Jon Barandiaran, Josu Landa, Joxemari Ostolaza, Iñaki Uria, Pello Zubiria eta Joxemi bera) dirua beste lan batzuetatik lortu eta musutruk ateratzen zuten aldizkaria. Maiz gaupasak egin behar izaten zituzten horretarako eta denek diote horrela andregai bat baino gehiago galdu zutela. «Joxemik ez, Joxemik andregaia lanera ekartzea lortzen zuen. Lankideak lagun bihurtzen zituen eta lagunak lankide». «Joxemi Zumalabe. Ipurtargiaren itzal luzea» biografian argi ikusten da haren bizitza pertsonala eta lana nahastu egiten zirela.
Eta lana ez zuen soilik euskarazko prentsan egin. «Oso polifazetikoa zen, eta autodidakta gainera». Antzerkia, politika, langile mugimendua, mugimendu antinuklearra, artea... Euskal Sukaldaritza Berriaren ekimenean ere parte hartu zuen. «Harrigarria da hainbeste saltsatan ibili izana», dio Lorea Agirrek, «eta ziur nago jende gehiagorekin hitz eginez gero, berak beste esparru batzuk ere landu zituela jakingo dugula».
Bere bokazioa pintore izatea zen. «ARGIAko urteroko bilera handi horietako batean entzuna nion: ‘Eszedentzia bat hartuko dut, pintatu nahi dudalako’, baina ez zuen inoiz hartu. Ez dakit pintore ona izango zen, baina dohainak behintzat bazituen». Horren lekuko, besteak beste, ARGIAn egindako margo eta diseinu lanak. Hortaz, bizirik balego egun Joxemi Zumalabe pintorea izango zen? «Ez dut uste. Ziur beste saltsaren batean ibiliko zela».

Bere aukera.

Joxemi Zumalabe oso gaztetatik hasi zen sabeleko minekin, baina ez zion inoiz garrantziarik eman eta ez zen batere zaindu. «Juxtu kontrakoa egin zuen, gaupasak lanean, pintxo pare bat jan, egunean bi tabako pakete erre, kafe bat bestearen atzetik...» Zerbait egin behar zela ikusi eta egin arte ez omen zuen etsitzen, lehentasuna beti proiektuek zuten eta «bere buruarekin oso ezaxola zen». Egunkaria Sortzeneko garaia oso gogorra izan zen proiektuan zebiltzanentzat (kontrako giroa, tentsioa, dirua lortu beharra...), eta bereziki Zumalaberentzat. Baina gaixotuta ere lanean jarraitu zuen eta «Euskaldunon Egunkaria»ko bilerak bere etxean egin ziren sarritan. «Azkenean bere aukera pertsonala izan zen, berak aukeratu zuen bizitza hori eta Josu Landa lagun eta lankide ohiak dio pribilegiatua izan zela horregatik».
Zumalabek «Euskaldunon Egunkaria»k aurrera egingo zuela ziurtatzeko bi urteko epea behar zela zioen. Eta orduantxe hil zen, minbiziak jota. Bere biografiaren egilearen ustez, «gogorrena bizi izan zuen eta onena ikusteke hil zen. ‘Euskaldunon Egunkaria’ gaur ikusiko balu harritu eta poztu egingo litzatekeela uste dut».
Joxemi Zumalaberen bizitzaren errepasoa egiteaz gain, Loreak Zumalabe «artista»ren lan grafikoak bildu ditu liburuko atal batean. Beste atal bat bere pentsamendua islatzen duten testuei eskaini die: «Bere pentsamenduak hiru oinarri zituen: euskalgintza, herri mugimenduak eta naziogintza. Eta hirurak elkarrekin garatu behar zirela pentsatzen zuen».
Apasionatua, eskuzabala, tematia, polifazetikoa... zela diote bere lagunek. Hilik daudenetaz gauza onak esateko eta idealizatzeko joera dago, ordea. «Ni hori saihesten saiatu naiz. Ez nuen santu baten bizitza kontatu nahi. Joxemi humanoa agertzen saiatu nahiz, bere bertute eta akatsekin». Akatsak izan bazituelako. «Erabat inpuntuala zen, denbora ez zuen kontrolatzen, horretan desastre hutsa zen».
Pertsona baten bizitza kontatzen da liburuan, baina «historia liburu bat ez egiten saiatu banaiz ere, Joxemiren bizitza ARGIA eta ‘Euskaldunon Egunkariaren historia ere bada, eta 70eko hamarkadatik honako abertzale eta euskaltzaleen historia»

Urtez urte
1950: Urriaren 14an jaio zen, Donostian.

1953: Karmele Esnalekin hasi zen ikastolan.
1966: Zeruko ARGIAn lehen artikulua argitaratu zuen.
1968: Bartzelonara joan zen arkitektura ikastera, urte betera itzultzeko.
1971: ETA VIan sartu zen. Banaketaren ondoren minoen taldean geratu zen.
1977: Euskal Sukaldaritza Berriaren sorreran parte hartu zuen.
1979: Zeruko ARGIAn hasi zen.
1980: Kaputxinoei Zeruko ARGIA erosi eta ARGIA sortu zuen Joxemari Ostolazarekin batera.
1982: Ostaizka Irastorza ezagutu zuen, bere seme-alaben ama izango zena.
1984: Apika informatika enpresaren sorreran parte hartu zuen.
1988: Antza inprimategiaren sorreran parte hartu zuen eta euskarazko egunkari bat sortzeko lanean hasi zen.
1991: Hil edo biziko ebakuntza egin zioten otsailean
1992: Urtarrilaren 12an hil zen


Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude