argia.eus
INPRIMATU
Hitz Bitan
2021eko uztailaren 19a
- Patxi Barcok zera adierazi zuen «Euskaldunon Egunkaria»n: «Sukaldari onenak eduki baina gero haien lanaz gozatzeko jatetxerik ez edukitzea bezalakoa da zinemaren egoera».
- Juan Mari Beltranek «El Pais»en: «Musika herrikoia ez da partitura batean kabitzen».
- Galder Perez, Antzerki Talde Amateurren lehendakariaren aburuz, «amateurra izateak askatasun osoa ematen die taldeei nahi dutena egiteko (...). Askatasun hori oso beharrezkoa da edozein kultur arlotan, askatasunik gabe sortzea oso zaila delako». «Prest!» aldizkarian jasotako hitzak dira hauek.
- Iñaki Irazabalbeitia «Elhuyar»eko zuzendariak zera galdetzen zuen «Jakin»en: «Noiz arte egongo dira gure erakunde publiko nagusietan hizkuntza-politikako ardurak kultura sailen menpe?».
- Karlos Aizpuruak «Euskaldunon Egunkaria»n: «Batzuetan, badirudi gai-jartzailea ezinbestean onartu beharreko gaitza dela saioetan. Eta ez; gaur-gaurkoz, 4 bertsolari edo gehiagoko saioetan ezinbesteko elementua da».