ARGIAK ETA ITZALAK EUSKARAREN ERABILERAN


2021eko uztailaren 28an
Euskararen erabilerak izango duen geroaz, orain arte erabileran eragiteko egindakoaz eta etorkizunean egin beharrekoaz hausnartu genuen Andoaingo Martin Ugalden, abenduaren 20an, SEI elkarteak deituta. Bildutakoon artean, berriz, euskararen berreskurapen eta normalizazioaren alde lanean diharduten hamaika lagun: euskara elkarteetako kideak, administrazioko euskara teknikariak, ikastetxeetako normalkuntza arduradunak, unibertsitarioak… Bakoitza bere arlotik eta bere esperientziatik, ondorengo urteetan erabileran aurrerapausoak emateko jorratu beharreko lan ildoak eztabaidatzeko eta ezagutzeko gogoz. Hona hemen horietako batzuk:



Emandako urratsen garrantzia eta mugak.

Urrats handiak eman dira azken 40 urteotan. Euskarazko irakaskuntzan eta euskalduntze-alfabetatzean bide luzea egin da urte gutxitan, corpus mailan estandar bat arautu eta neurri handi batean sozializatu da, gizarte mailan hamaika ekimen garatu da eta euskara ordura arte iritsi gabeko hainbat eremu berritara iritsi da eta iristen ari da. Garrantzitsua da ondorengo urteetako urratsei ekiterako egindakoaren balioa eta dimentsioa aitortzea, handia baita. Baina aldi berean, erabilera mailan aurrerapausoak emateko mugak ugariak eta nabarmenak dira. Are gehiago, erabilera mailan emandako aurrerapausoak apurka-apurka emango dira beti; atzerapausoak berriz -galera prozesuak-, erritmo bizian eman daitezke.

Erabilera fenomeno soziala da.

Hizkuntza bat edo beste erabiltzea ez da norbanakoak bere kabuz erabakitzen duen kontua. Erabilera arau sozialak ezartzen du eta ohituraren bitartez arau hori indartu egiten da. Beraz, arau sozial bat desegokia dela sentitu ezean nekez utziko diote hiztunek bere ohitura "zaharrari". Alegia, erdaraz aritzeko ohitura ezarrita dagoenean, hiztunek euskaraz jakinda ere, bultzatu beharko da giro aldaketa bat, eszenatoki aldaketa bat, egoera berri bat non hiztun horiei erdaraz aritzea arrotz, ezatsegin, arraro, ezeroso edo ezinezko egingo zaien. Gainerakoan, (hizkuntza) ohitura aldaketa nekez gertatuko da.
Alde horretatik, garrantzia eman zitzaion gazte euskaldunen formazioari eta esparruz esparru aurrerapauso estrategikoak bilatzeari: alegia, ez bakarrik euskarazko formazio bat eskaini, baizik arreta berezia jarri gero gazte horiek gizartean eta lan munduan non kokatzen diren eta kokaleku horietan erabilera zabaltzeko aukerak aztertu kasuan kasu.

Gaitasun erlatiboa, erabakiGARRIA.

Ondorengo urteetan oso kontuan hartzeko kontzeptua izango dugu hau, eta hiztun batek ezagutzen dituen hizkuntza bakoitza zein neurritan menperatzen duen adierazten du nolabait. Orain 30 urte ez bezala, gaur egun euskara ikasten dutenetako askok ez dute etxean edo ingurune hurbilean jaso, irakaskuntza bidez baizik. Eta, zenbateraino menperatzen dute hizkuntza euskal hiztun hauek? Zein erraztasun dute euskaraz adierazteko? Zenbateko konfiantza edo ziurtasuna?
Azken urteotako bilakaerak adierazi du "elebidun hartzaile" diren hauek oso kasu jakinetan baino ez direla bihurtzen euskarazko hiztun aktibo, eta euskaraz ulertzeko gai badira ere, eguneroko egoerarik gehien-gehienetan ez dutela euskara erabiltzen. Kontuan hartu behar da, beti daukatela eskura hobeto menperatzen duten "erdara" bat, inguruko guztiek ere ongi menperatzen dutena. Hori horrela, datozen urteetan erabilera mailan aurrerapausoak emateko funtsezkoa izango da ulermen maila duten hiztun hauei beren gaitasun erlatiboa hobetzeko aukerak eskaintzea: inguruan euskara entzutea, beren gustuko eta intereseko gaiei buruzko informazioa eta produktuak euskaraz edukitzea, edota beren inguruko giroak (ikastetxekoak, aisialdikoak, lanekoak...) euskara erabiltzea erakargarri edota beharrezko egitea.
Bertan bildutakoen artean adostasuna zegoen euskararen berreskurapen prozesuaren hasieran lehentasuna euskarazko irakaskuntzan eta euskalduntzean jartzea egokia izan zela baloratzerakoan. Ezinbestekoa zen hura. Gaur, aldiz, erronka nagusietako bat "elebidun hartzaile" hauei euskaldun aktibo izateko bide eraginkorrak eskaintzea da, erabilera aukera horiek sendotzen baitute, hain zuzen, beraien ezagutza. Eskolak, esaterako, jada ez du "ezagutza" ematera mugatu behar, "trebatzeko" aukera ere eskaini behar du (ezagutu-erabili-trebatu). Hau bereziki premia larria da euskaldunen proportzioa txikia den lekuetan. Euskal Herri mailan elebidunen 10etik 4 (%38) dira elebidun hartzaile. Baina, esate baterako, Iruñerrian, 3 euskaldunetik 2k askoz gaitasun hobea du gaztelaniaz euskaraz baino.

Transmisioa ezinbestean zaindu eta indartu beharra.

Transmisioaren garrantzia egunean zehar une askotan azpimarratu zen. Izan ere, euskara etxean edo ingurune hurbilean jaso izana da berau menperatzeko aldagai garrantzitsuena. Eta aipatu dugunez, menperatzea aldagai erabakigarria da erabiltzeko. Horrela bada, transmisio mailako edozein galera atzerapauso handia da hizkuntzarentzat, eta aldiz, transmisio mailan edozein hazkunde erabilerari begira aurrerapauso sendoa da.
Emandako datuen arabera, azken urteotan Iparraldean izandako transmisioaren galera edo eten nabarmena txikiagotzen edo gelditzen ari da. Hegoaldean berriz, ustez, txikia da edo ez dago galerarik. Baina, zenbateko irabaziak izan dira transmisioan? Edo, jardunaldian bertan airean geratutako galdera "handi" bat erabiltzearren: euskara eskolan soilik jaso duten gaurko gazteek, edota gutxi menperatzen dutenek, transmitituko al diete biharko egunean beren seme-alabei? Hala eginez gero, bistakoa da hizkuntza komunitate mailan horrek hazkunde bat eragingo duela, sendotze bat. Transmititu ezean aldiz, gerta daiteke euskara dakitenen kopuruak gora egitea, baina hala ere erabilera maila oso gutxi edo batere ez aldatzea urte askotan. Horra hor beste erronka nagusietako bat.

Hizkuntza politika eraginkorragoaren beharra.

Erabileran eragiteko hizkuntza politika eraginkorragoak behar dira: erabilerara zuzenduagoak. Hiztunen gaitasun erlatiboa hobetzera zuzendutako ekimenak behar dira eta euskararen erabilerari behar den babesa emango diotenak. Bai esparru formaletan erabilera aukera berriak sortuz (eta ezinbestekoak bermatuz), bai esparru informaletan erabilera bultzatuko duten produktu eta jarduera erakargarri eta eskuragarriak bultzatuz


Azkenak
2025-04-10 | Gedar
Ertzaintzaren interbentzio batean hil zen pertsona baten kasua ikertzen ari dira

Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.


2025-04-10 | Euskal Irratiak
Maider Hoki eta Ilora Capot
“Libertatearen beharra denek dugu, eta Bekat'uros bestak hori eskaintzen du”

Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.


Microsoftek bi langile kaleratu ditu multinazionalak Israelekin dituen harremanak salatzeagatik

Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.


Palestinaren alde egiteagatik lau herritar kanporatu nahi ditu Alemaniak

Poloniar bat, bi irlandar eta estatubatuar batek jaso dute Alemania apirilaren 21a aitzin uzteko manua. Hori gertatu ezean, kanporatuko dituztela argitu die Berlineko Migrazio Bulegoak. Salaketa jarri dute kanporaketa prozedura geldiarazteko xedez.


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Eguneraketa berriak daude